Donostia Zinemaldian eskaintzen duen film andanaren artean, oso gutxitan arreta ematen diogu Sail Ofiziala, Perlak, Horizontes Latinos edota Zabaltegi-Tabakalera sailetik kanpo dauden ekoizpenei. Baina “Made in Spain” sailean ere, hainbat zinemaldietan aurkeztu eta saritu diren harribitxiak aurkitu ditzazkegu. Hiru hautatu ditu. Horiekin batera, Sail Ofizialean ikusteko irrikitan azpimarratuta ditudan bi espainiar film ere gomendatu nahiko nituzke.
TRINTA LUMES. Sei urte pasa ditu Diana Toucedo galiziarrak lan pertsonal hau sortzen, dokumental eta fizkioaren artean dagoen lan pertsonal hau sortzen. Bartzelonan bizi den montatzaileak bere sorterrira, Galiziara itzuliko da, O Coureleko eskualdera, mistizismoa bor-bor dagoen eskualdera. Ourenseko zinemaldia zabaldu ondoren, Berlinaleko Panorama sailean lehiatu zen eta Bartzelonako D’A zinemaldian kritikaren saria lortu.
Hamabi urte dituen Alba, eskolan atzerritik datorren kulturan murgiltzen den bitartean, inguruan oso gertu nabaritzen duen azpiko mundu batera inguratzen da. Arimen istoriek erakartzen dute. Samuel lagunarekin utzitako etxeetara joango da, galdutako iragan baten bila.
NORI GUSTATUKO: Dokumentalak, mistizismoa, film bitxiak maite dituzteneei.
LA ENFERMEDAD DEL DOMINGO. Berlinaleko Panorama sailean ere lehiatu zen Ramón Salazarren azkena. Susi Sánchez eta Bárbara Lennie aktoreen antzezlan zoragarria duen azken filma. Adi egon behar da, Goya sarietarako hautagaiak izango baitira. Zuzendariaren aurreko filma, nahiko baztertuta izan zen “10.000 noches en ninguna parte” filmaren izarra izan zen Susi Sánchez eta beraurentzat idatzi zuen “La Enfermedad del Domingo” filmerako papera.
Anabelek (Susi Sánchez) alaba, Chiara (Bárbara Lennie) zortzi urte zituela utzi zuen. Egun aberats batekin ezkonduta dago. Bat batean, alabak bizitzan agertuko zaio. Berarekin egun batzuk pasatzeko eskatuko dio. Ama-alaba bilera honek ezusteko bidetik ekingo dio. Detailez betetako filma da. Esan bezala, bi aktore zoragarriekin, antzezlan borroka interesgarria. Zine-aretoetatik apalki pasa ondoren, Netflixen mundu osoan izan du arrakasta.
NORI GUSTATUKO: Antzezleen lan deigarriak, familia istoria, sekretuz beteriko istoriak maite dituzteneei.
LES DISTÀNCIES. Duela 8 urte Donostiako Zinemaldian, “Zuzendari Berri”en sailean bere lehen filma, “Blog” filma aurkeztu ondoren, Elena Trapé katalanak bigarrena “Les Disntacès” Malagako Zinemaldira eraman zuen. Bertan Film Onena, Zuzendari Onena eta Emakumezko Aktore Onena, Alexandra Jiménezentzat, lortu zituen. Egunotan zine aretoetan dago, baina gehienbat bikoiztuta. Filma elebiduna da eta elebitasunak badu bere garrantzia. Barneak eragin zidan, oso hurbil egin zitzaizkidan pertsonai galdu horiek eta heldu egitearen zailatasuna.
Berlinen bizi den Comasek (Miki Espabé) unibertsitateko lagun batzuen bisita jasoko du 35 urte egiten duen asteburuan. Oliviak (Alexandra Jiménez), Eloik (Bruno Sevilla), Guillek (Isak Férriz) eta honen neskalaguna Annak (Maria Ribera) heldu egitearen desilusioa bizi dute. Bakoitzak era batean eta arrazoi batengatik. Isiltasunen, begiraden film ederra da.
NORI GUSTATUKO: Heldu egitearen istorioak, barneko istorioak, lagunen istorioak maite dituzteneei.
ENTRE DOS AGUAS. Tuteran aurten egiten hasi diren “Lo Que Viene“ mostran, Isaki Lacuestaren azken filmaren pasarte bat ikusteko aukera izan nuen. Eta txundituta geratu. Harrapatuta zeluloideak eta Lacustaren abileziak ahalbideratzen dituen zinemako minutu horiek ikusten. Jada Donostiako Urrezko Maskorra duen zuzendaria lehiakide serio da aurtengo edizioan.
Duela 12 urte, Cadizeko San Fernandon, Isra (Israel Gómez Romero) eta Cheíto (Francisco José Gómez Romero) anai ijitoak ezagutu eta “La Leyenda del Tiempo” filmaren protagonistak bilakatu zituen. Orain euren bizitza nola garatu den aztertuko du. Isra gartzelatik atera berria da eta emaztea eta hiru semealabak berreskuratzen saiatuko da. Cheíto berriz, Itsas Armadan ibilita, misio batetik itzuliko da. Biok euren aitaren heriotza bortitzari aurre egiteko.
NORI GUSTATUTAKO: Doku-fizkioak, anaien arteko istorioak, marginaltasun istorioak maite dituzteneei.
EL REINO. Telebistan eskarmentua hartuta, duela bost urte Rodrigo Sorogoyenek bere lehen luzea zuzendu zuen, Borja Solerrekin batera. Erritmo moteleko “Stockholm” film honi, “Que Dios Nos Perdone” thrillerrak jarraitu zion. Honetan zuzendari bakarra zen eta Urrezko Maskorragatik borrokatu zen. Orain berriz lehian da Espainiako ustelkeria erretratzen duen filmarekin.
Manuel (Antonio de la Torre) autonomia batean buruzagi garrantzitsu bat da. Prest dago politika nazionalean aritzeko. Baina bere laguna duen Pacorekin ustez duen ustelkeri trama batekin lotzen dute. Alderdia Paco salbatzen saiatuko da, Manueli denaren errua botaz. Emakumearen (Mónica López) laguntzaz, joko honi aurre egingo dio, ahal duen neurrian. José María Pou eta Nacho Fresneda aktoreak ere daude film honetan.
Azken urteetako Espainia islatzen duen filma ikusteko gogo handia du. Zinemaldian galtzen badut, filmak jada badu estreinaldi data. Irailaren 28an, zinemaldia bukatzear, iritsiko da areto komertzialetara.
NORI GUSTATUKO: Thriller politikoak maite dituztenak.
Please comment with your real name using good manners.