Feroz sariak antolatu ondoren, AICEk (Zine informatzaileen Elkarteak) proposamen berri batekin datorkigu eta berau gurean izango da. Ostegunetik igande bitartera Tuteran Lo Que Viene jaialdia antolatu dute. Espainiako zine eta telebistan 2018ko bigarren zatia eta 2019ko lehen partean zeresana emango duten film eta seriak “dastatzeko” aukera izango dute kazetariek eta publikoak. Horretaz gain, ezbai batzuk izango dira, besteak beste, emakumeen partehartzeaz eta Nafarroan zinea ekoizteaz. Gainera masterclass-ak antolatu dira, esaterako, “Vaya Semanita” eta “Fe de Etarras”eko gidoilariak, Diego San José iruindarrak emango duena.
Emanaldi asko akreditatuentzat izango dira. Adibidez, “Buried” film indartsuak egin zuen Rodrigo Cortések Estatu Batuetan egindako filma. Uma Thurman antzeztalde buru duen “Blackwood“ filma (Down a Dark Hall, nazioartekoan) ikusteko aukera izango du prentsak, abuztuaren 3an zine aretoera iritsi aurretik. Cannesen aurkeztu zuen “Carmen Y Lola“ filma aurkeztuko die informatzaileei Arantxa Echevarria bilbotarrak. Gainera Daniel Monzónek eta Isaki Lacuestak estrenatzear dituzten “Yucatán“ eta “Entre Dos Aguas“ proiektuak aurkeztuko dituzte. Horrez gain, Mediaset Españak eta Atresmediak prestatzen ari diren proiektuak aurkeztuko dizkiete kazetariei.
Bestalde, Tuterako eta Nafarroako Erriberako publikora zabalduta, “Premiere” deritzan sailean hainbat film eta serien kapitulu emango dituzte. Besteak beste, datorren asteko ostiralean estrenatzen den “!Oh Mami Blue!“ filma aurkeztuko dute. Adinetuen egoitzatik kontzertuak emateko aterako duten kantari ohia da Carmen Maura. Berarekin batera antzeztaldean Ramón Barea, Itziar Aizpuru eta Nagore Aranburu ari dira. Lehenengo biak izango dira Tuterako Gaztambide Antzokian filma aurkezten, Antonio Hens zuzendariarekin batera. Hortaz gain, Andrea Jaurrieta nafarroaren lehen filma “Ana de Día“ ikusteko aukera izango dute nafarrek. Edota José Sacristán aktore duen “Formentera Lady“. Movistar+ telebistak Mariano Barrosok zuzendu eta Aura Garridok antzezten duen “El Día de Mañana“ seriaren lehen bi kapituluak emango ditu. Biak izango dira Tuteran.
Deigarria da ostiral gauean egingo duten mahai ingurua. “Por qué el sector audiovisual tiene que elegir Navarra“ izenburupean Ibaiako presidentea eta Txintxua Filmseko ekoizlea den Marián Fernandez eta Napar, Nafarroako ekoizleak biltzen duen elkartearen presidentea den Itziar Garcia arituko dira Manu Ayerdi Nafarroako Gobernu presidente ordearekin. Eurekin Eneko Larrarte, Tuterako alkatea eta EDER konsortzioko presidentea, Apolo Filmseko zuzendari teknikoa Toni García eta Andrea Jaurrieta, “Ana de Día”-ko zuzendaria izango dira ezbaian. Esan behar da EDER kontsorzioak babesten duela Lo Que Viene jaialdia. Nafarroako Gobernua, Tuterako Udala, Enhol Taldea, Erret Bardeetako Elkarteak eta ICAAk laguntza ematen dute.
Please comment with your real name using good manners.