TYF, Lurraldeak eta Mugaldeak 2010an sortu zen, UPV/EHUn, dokumentala aztertzeko. Zirkuitu komertzialetik kanpo aritzen den dokumentala garaikidea arakatzen du. Bederatzigarren urtez udako ikastaro bezala, aurten emakume dokumentagileei emango diete begiratua.”9 urte hauetan, TYFen programazioa eratzerakoan emakumeek beti presentzia izan dute”, dio Vanesa Fernández Guerrak, urtetan arduradunak. “Aurten, gizarte arloan (eta baita zineman ere) eman diren haurnarketa eta aldarrikapen espazioak kontuan izanda, geure partetik ere bultzatu gaitu“, gehitu digu ZINEBIko zuzendari berria denak. Hain zuzen, Bilboko Zine Dokumentaleko Zinemaldiarekin lankidetzan “WE MEAN. Gu eta zine dokumental garaikidea“ antolatu dute. 13 emakume zinegileen lana aztertzeko. Dokumentalean “emakumeen presentzia fikzioan baino handiago da“, onartzen du Fernández Guerrak.

Besteak beste, Berlinalen “Trinta Lumes” zuzendu duen lehen filma aurkeztutako Diana Toucedo Cresporen lana arakatuko dute. Toucedo Ana Pfaf Puigmartírekin egin du muntaia. “Estiu 1993” filmeko muntaia egindako muntaitzailearekin. Berau ere arituko da egun hauetan Bilbon. Asteazkenean hasi eta ostiralerarte 60 profesional, ikasle, ikertzaile eta artista BilboArten aztertuko dute zine dokumental garaikidea nork egiten duen, eta erabiltzen diren ekoizpen sistemak. “Finantziazio bila daudenean, oso ekoizle gutxik konfidantza ematen diete emakume batek pelikula handi bat egiteko, orduan dokumentalak espazio “naturalak” bilakatzen dira” dio Fernández Guerrak. “Emakumeek beti aurrekontu txikiagoekin lan egiten dute eta horrek eragina dauka, ekipo murritzagoak, etab. Baina neure ustez, estetika eta lenguai zinematografikoarekin ere erlazio zuzena du. Dokumentalgintzan euren ikuspuntu partikularra ezartzerakoan erosoago sentitzen dira”, gehitzen du. “Begirada “berezia” dutela esan ohi da eta begiradaz gain, mundua interpretatzeko bestelako sentsibilitatea dutela azpimarratuko nuke”, dio Zinebiko zuzendariak eta TYFeko antolatzaileak.

Hona hemen egitaraua:
Asteazkena, ekainak 6:
– 09:15 – 10:30 “CAN WE TYF IT? Zine dokumental garaikidearen beste begiradak”
Estibaliz Alonso Ruiz de Erentzun UPV/EHU – Irakaslea
Aintzane Pagadigorria Ruiz UPV/EHU – Irakaslea
Vanesa Fernández Guerra Zinebiko zuzendaria.
– 10:30 – 11:45 “Gorputza eta kamara“, Margarita Ledo Andión. Irudiaren inguruko idazlea eta zinegilea.
– 12:15 – 13:30 “Kamikazes, esploratzaileak y estutasunean. Dokumentala ekoiztu”, María Isabel Martínez Martínez, ekoizlea eta irakaslea.
Arratsaldean hain garrantzitsua den muntaia arakatuko dute.
– 16:00 – 17:15: “Editai zinea edo found footage“, Ana Pfaf Puigmartí & Ariadna Ribas Surís – Dostopos kolektiboko kideak eta muntaitzaileak.
– 17:30 – 18:45: “Muntatu gorputzetik (ere)” Ana Pfaf Puigmartí & Ariadna Ribas Surís
Osteguna, ekainak 7:
Goiza Diana Toucedon jarriko dute fokoa. Bere lehen luzea “Trinta Lumes” gainera asteazkeneko protagonistako bat, Ana Pfafek muntatu du Dianarekin batera.
– 09:15 – 10:30: “Diana Toucedoren inguruan” mintzatuko da María Isabel Martínez
– 10:30 – 11:45: “Ser de Luz-etik Trinta Lumes-era” bere filmeei buruz hitzegingo du Diana Toucedo Crespo, zinegilea eta muntatzaileak.
– 12:15 – 13:30 “Ikus-entzunezko superabitetik errealitatea (bir)pentsatu dialetikoki” Ingrid Guardiola Sanchez, ekoizle eta ikertzaile kulturala
– 16:00 – 17:15 “Mugaldean jaio eta bizi: bizitza eta fikziozko gidoiak“, Coral Cruz Pacheco gidoilaria.
Ostirala, ekainak 8:
09:15 – 10:30 “Fikzioa dokumentalean eta dokumentala fikzioan”, Diana Toucedo Crespo
10:30 – 11:45: “Imaginazioa eta erresistentzia: bideo-entsaiora hurbilketa“, Ingrid Guardiola Sanchez
12:15 – 13:30: “25 urte Mostra Internacional de Films de Dones. Emakume zinegileen ikusgarritasuna“, Anna Solà Arguimbau, Films de Dones.
16:00 – 17:15: “Dokumentalaren soinu mundua sortzen, errealitatea edo fikzioa“, Amanda Villavieja García, sonidista.
Mahai inguru batekin bukatu dira hiru egun hauek.
Please comment with your real name using good manners.