CANNESetik
Bukatu da. Canneseko zinemaldiko edizio honetako azken eguna dugu. Gaur jakingo dira sariak. Atzo berriz sari horien bila ibili diren azken bi filmak ikusi genituen. Gaur sari banaketa ondoren emango den filma ikusi ahal izan du prentsak. Monty Pynthongo kidea zen Terry Gilliani ia hiru hamarkada kostatu zaion filma ikusi dugu: “The Man Who Killed Don Quixote”.

Duela hamar urte, “Tulpan” filmarekin “Un Certain Régard” sailean gailendu ondoren, Sergey Dvortsevoy zuzendari kazajoa Cannesera itzuli da, berri batean oinarritutako filmarekin. Prentsan irakurri zuen “Ayka” filmea idazteko nahia sortu ziona. 2010an Moskuko amaetxetan 248 jaio berriak uzten dituzte Kirgizistanetik etorritako emakumeek. Bitxia gertatu zitzaion euren kulturan familia sakratua izaten baita. Bizimodu baldintza txarren menpe dilema batean sarturiko emakume honen historioa Urrezko Palmaren bila.
Aykak erditu berri du. Ezin du haurtxoarekin geratu. Ez du logelarik, lanik eta zor asko ditu itzultzeko. Amaetxean utziko du jaio berria, sendotzen, indartzen saiatzen den bitartean, noizbait haurra berreskuratzeko. Besteak beste, babesten duen emakume garbitzaile baten txandak eginez. Super-8an grabatuta, dokumentagiltzan izandako eskarmentutik tiratuta, Dvortsevoyk fikzioa eta dokumentala nahasten ditu film sozial honetan. Horretan Jolanta Dylewska argazki zuzendari poloniar saritua lagun izan du. Pultsoz zuzendutako drama hau txaloekin hartu du prentsak eta batez ere, filmean pisu guztia duen Samal Yeslyamovaren lana. Bera izan daiteke gaur banatuko diren sarietan emakumezko aktore onenaren gailurra eramateko hautagai sendoa.
Cannesek lasai esan dezake guretako bat Nuri Bilge Ceylan aipatzerakoan. Turkiarrak egindako lehen filmetik, “Koza” film laburratik, gehientsuenak Canneseko Zinemaldian aurkeztu ditu. Zuzendari Onena eta Epaimahaiaren Saria bitan jaso ondoren, duela lau urte Urrezko Palma jaso zuen “Winter Sleep” txundigarriagatik. Ondorioz, gogo ginen, Lehiaketa ixten duen berria, “Ahlat Agaci” (Udare Basatia) film hau ikusteko. Pena hitzek pisu gehiegi dutela filmean, hamar urtez laguntzaile duen Gökhan Tiryaki argazki zuzendariaren irudiaren edertasunak estaltzera eramaten du. Saritu edo ez, gure aretoetan ikusteko aukera izango dugu, zinemaldia hasi aurretik Golem banatzaileak erosi baitu.

Hirian urte batzuk pasa ondoren, Sinan (Doğu Demirkol) Anatoliako herrira itzuliko da. Liburu bat idatzi du eta diru bila dator berau publikatzeko. Baina herrian jokoaren menpe dagoen aita (Murat Cemcir) aurkituko du. Hau zorrak eta zorrak pilatzen ari da. Semearen nahia arriskutan jarriz. Berriro ekin dio zuzendari turkiarrak barrena eta erlazio familiarrak uztartzeari. Sasoiak aldatu ahala pertsonaiak aldatzen ari dira, udaberriko itxaropenatik neguko beltzunera.
Eta putzu beltz batean urtetan egon da Terry Gillian estatutabuarraren proiektu eroenena. 29 urte luze egin ditu Monty Pynthon taldearen kideak Cervantesen Kixotearen inguruan egindako filma. 1989an hasi zen lantzen “The Man Who Killed Don Quixote“. Filmeko lehen antzezlan taldea Jean Rochefort aktore frantzesa izan behar zuen Kixotearen paperean eta Johnny Deep eta Vanessa Paradis beste paper nagusietan. 2000an ekin zioten grabatzeari Nafarroan baina uholde bat tarteko, bertan behera utzi behar izan zuten errodajea. Zortzi saiakeren ondoren, zuzendari britaniarraren ametsa aurten gauzatu da. Eta hori azken ekoizleak Paulo Brancok ikustea debekatu duela, epaitegietara joaz, bertsioarekin ados ez zela esanez.

Azkenenean Jonathan Prycek hartu zuen Rochefortek utzitako lekua eta Adam Driver da publizitatean ari den zuzendari gaztea bat. Berau zapatari ero baten menpe jauziko da, Kixote dela uste duen zapataria. Prycek gorpuzten duen zapatariak Driver Sancho Panza delakoan berarekin ibiltzera deituko du. Driverrek gorpuzten duen publizitate zuzendariak berriz gazteetak proiektua aterako du kajoitik, ikasle zela gaiaren inguruan egin zuen txuribeltzeko filma. Driver jada Sail Ofizialean dagoen “BlacKKKlasmann” filmean ikusi dugu edizio honetan. Beti bezala aktore sendoa.

Fantasia komiko hau asko gustatu zait. Lastima jada 1998an “Miedo y Asco en Las Vegas” filmarekin egin zuen bezala, hau ez du sartu lehiaketan. Ea noiz ikustea dugun gure pantailetan. Bitartean honaino Canneseko Zinemaldiko 71. edizio honetako kronikak. Datorren urterarte.
Please comment with your real name using good manners.