CANNESetik
Azkenean Canneseko Zinemaldiak irabazi du. Larunbatean Terry Gilliani bukatzen gehien kostatu zaion filma, “The Man Who Killed Don Quixote” estreinatuko da lehiaz kanpo, zinemaldia ixteko. 29 urteren ondoren, ekoizleak azken unean jarritako salaketa bati aurre egin dio. Frantziako justiziak ebatsi du filmea erakustea dagoela. Notizia garrantzitsua distira ez duen lehiaketa egun batean. Labakik askok mindu ditu umearen esplotazioa eritzi diogun filmearekin, Gonzalez frantziarrak film barrokoa erakutsi du.
Harrera desberdina izan du Nadine Labaki zuzendari libaniarraren lehen partehartzeak Cannesko Lehiaketa Ofizialean. “Capharnaüm“ filmak 15 minutuko txaloak izan ditu pase ofizilean, prentsan berriz, “lotsagabe” oihua entzun da ozen aretoan. Askorentzat Labakik idatzi, zuzendu eta antzeztu duen ume baten drama hau miseriaren pornografia da, ume txiroen erretratu gerzuti bat da. Ume txiroen errua familiarena bakarrik da, ez gizarte edo gobernuena. Horien artean nauzue.

Labakik Canneseko Zuzendarien Astean “Caramel” estreinatu zuen, gero Donostian Publikoaren Saria jaso zuena. Duela zazpi urte, “¿Y ahora a dónde vamos?” sartu zuen Un Certain Regard sailean, orain Lehiaketa Nagusian ari da. Aurrekoan emakumeen indarra eta baikortasuna azpimarratzen bazituen, honetan zure bihotza urratzera doa. Filmaren hasieran hamabi urteko Zain (Zain Alrafeea) epaitegi batean ikusiko dugu. Gurasoak epaitegira eraman ditu zaintza okerra emateagatik. Abokatuarena egiten zuzendaria bera, Nadine Labaki dugu. Flashback batzuen bitartez egoera honetara eraman duena ikusten dugu. Nola Zain aita eta neba-arrebakin Beiruteko auzo pobreenean bizi da, lanik gabe, edanda egoten den aitak esplotatuta. Arreba 13 urterekin ezkontzera behartzen duten arte. Orduan borroka egin eta etxetik alde egingo du eta afrikar etorkin bat eta honen haurtxoa ezagutuko ditu. Hamabi urteko mutikoak hilabeteko haurtxoa babestu beharko du.
Dokumental faltsuaren irudia eman nahirik, antza txiroak diren umeak eta gizon emakumeak hartu ditu paper nagusiak egiteko. Errealismo baten bila. Sistemaren hutsegitea salatu nahi omen zuen. Guri sistema hori baino gehiago, sistema hutsegitea sufritzen dutenak, hau da probreak diren familiak gehiago salatzen ditu. Pobreziaren erretratu negartia.
Surrealismo pop-eko film labur batzuei esker izena lortutako Yann Gonzalez frantziarra duela bost urte Cannesen estreinatu zen. Beldurra eta komedia homosexuala nahasten zuen “Les Rencontres d’Après Minuit” filmarekin Urrezko Kamaran lehiatu zen. Orain Lehiaketa Nagusian sartu da, “Un Couteau Dans Le Cœur“ porno gay munduan girotu duen erromantze filmearekin, Vanessa Paradis izar duen filmearekin.

1970eneko hamarkadan, porno gay egiten duen ekoizlea da Anne (Vanessa Paradis). Alkoolean xurgatzen du neskalaguna duen Loïs zine montadorak (Kate Moran) utzi izana. Nicolas Mauryk gorpuzten duen Archibald laguntzaileak zainduko du. neskalaguna berreskuratzeko pelikula handiagoa egitea erabakitzen du. Baina orduan bere aktoreak banan banan hiltzen dituen hiltzailea azaltzen da. Dena, Brian de Palma eta Dario Argento egiten duten zinema plastikoan margotuta. Plastiko hutsala nire ustez. Interesgarriena: Moran eta Maury, jada aurreko filmean agertzen zirenak. Filmaren parte handia pasa dut gainera Maury Asier Etxeandia zela pentsatuz, hain handia da bion arteko antza. Film honetan ere, M83 taldearen soinu banda erabili du berriz. Izan ere musika elektronikoaren talde horretako burua, Anthony Gonzalez Yannen anaia da eta Yann bera ere taldean aritu zen.
Eta musika barra-barra, 1970eneko hamarkadan girotutako beste film batean. Hau “Un Certain Régard” sailean lehiatzen da. Argentina aztoratu zuen kasua kontatzen da “El Ángel“ filmean. Hamazazpi urteko Carlitos (Lorenzo Ferro)k, aingeru baten aurpegia du, baina deabru txiki baten arima. Ibilbide kriminal bati ekingo dio Ramón (Chino Darín) eta familia ezagutzen duenean. Ferroren lehen papera bada ere, pantaila betetzen du. Erritmo ederraz, musikaz blai, antzezle zoragarriez – Mercedes Morán eta Cecilia Roth ere daude- lagundu da Luis Ortega zuzendaria istoria hau kontatzeko. Almodovar anaien ekoizetxea “El Deseo”ren laguntza izan du. Ederra bai, baina ez nau guzti bete.

Bihar azken eguna. Turkiako herrixka batera hurbilduko gara eta Errusian barna ibiliko gara.
Please comment with your real name using good manners.