CANNESetik
Gutxinaka amaierara hurbiltzen ari gara eta gauzak horrela saridun izan daitezken lehen izenak aipatzen ari dira. Izan “Lazzaro Felice“, “Affaire de Famille“, “Burning” edo “BlacKKKasman” Urrezko Palmarako edota azken ordutan ikusi dugun “Dogman” eta batez ere bere protagonista, Marcello Fonte, gizonezko aktore onenaren sarirako. Aho zabalik utzi digu gizajoarena egiten. Uste baino gehiago gustatu ere, Lehiaketaz kanpo, Whitney Houston kantariaren inguruan egindako dokumentala. Eta zinemaldi batean lehian, “Un Certain Regard” sailean bada, estrainekoz film keniar baten partehartzea komentatuko dut.

Matteo Garrone italiarra Canneseko ohiko horietako da. Duela hamar urte “Gomorra” Lehian aurkeztu eta Epaimahaiaren sari nagusia jaso ondoren, ez dio hutsegin Frantziar Riverako zinemaldiari. Laugarren partehartzea du lehian oraingoan eta iaz kale egin bazigun, “Dogman” film berriak kritika onak jaso ditu. Gustura utzi ditu alfonbra gorrian gora dabilen prentsari. 1980eneko hamarkadan Italia mindu zuen gertakari bati heldu dio, batzuk gaur egun eskuin muturraren bahiketaren metafora ikusi badute ere.

Erromako auzo txiro batean, Marcellok (Marcello Forte) txakurren ilepaindegi bat du: “Dogman”. Apala, tarteka gizajoa, auzokoek maite dute. Bere bizitza aldrebestuko da Simoncino (Edoardo Pesce) laguna, boxeolari ohi eta kokainomanoa, gartzelatik aterako denean. Bere adizkioa jarraitzeko Marcello lapurketa desberdinetan inplikatzen du, azkenak gartzelera bidaliko du Marcello gaixoa. Leial izateagatik.

Garronek berak esan duen bezala, “pelikula guztioi axola zaigu gauza bati buruz ari da, bizirauteko bakoitzak egunero egiten dituen hautuen inguruan. Zer garen eta zer garen uste dugunaren artean ari da“. Filma izugarri gustatu zait, pultsoarekin kontatzen du erlazio toxiko hau. Aktore protagonistekin estrainekoz egin du lan Garronek. Biak oso ondo badaude, Marcello Forte izugarri dago, publikoak guztiz enpatizatzen du. Eta ziurrenik larunbatean sari banaketan ikusiko dugu.
Lehiaz kanpo, ezustekoa hartu dut. Inoingo aurreikuspenik gabe, Whitney Houstonen zale ez bainintzan, tartea nuelako joan naiz kantariaren inguruko dokumentala ikustera. Eta asko gustatu zait “Whitney“, gauerdiko saioetan emandako filma. Gogoratu behar da zuzendariak, Kevin McDonald britaniarrak aurretik “Being Mick” (2001), Rolling Stoneseko buru den Mick Jagger inguruan eta 2012an Bob Marley, reggaeren izarraren inguruan dokumental pare egina zituela. McDonaldek bi arrazoi ematen ditu filma egiteko: “Whitney Houstonen ahotsaren indar emozionala eta bere pertsonalitatearen inguruko misterioa“.

2012an hil zen abeslariaren misterio hori argitu nahiez, zuzeneko kontzertuek eta orain arte gordeta zegoen artxibo filmikoak apaintzen dituzte senideen eta lagunekin elkarrizketak. Indartsua niretzako gogoratzea Houstonek ere sufritu zuela arrazakeria. Izan ere, zuria zen giro batean lan egin zuen emakume beltz bakarranetakoa izan zen. Filmak gainera Houstonentzat musika zer zen, ihes puntua zela aditzera ematen du. Erritmo ona, harrapatzen zaituen horietako du. Ea gure pantailetan ikusteko aukera dugun.
Eta Sail Ofizialaz kanpo, baina lehian ere, “Un Certain Régard” deitzen den lehiadun sailean, zinemaldiaren hasieran ikusi genuen Keniatik etorritako “Rafiki“. Cannesen lehiatzen den lehen pelikula keniarra polemikan bilduta iritsi zen. Izan ere, filmaren estrenaldia debekatu dute bere herrian. Zer eta “amodio lesbikoa zabaltzen omen duelako“. Afrikako hainbat herritan homosexualitatea tabua eta Kenian 14 urteko gartzela zigorreraino izan dezake sexu bereko bi lagunen sexuak.
Gorakadan ari den afrikar industriaren adibide da Wanuri Kahiu zuzendaria. Afrikar amodio istorio modernoa egin nahi omen zuen, gaia gutxi tratatu duen zine industrian. Kena (Samantha Mugatsia) aita dendaria laguntzen du eta lagunekin ateratzen da. Egun batean, Ziki (Sheila Munyiva) politiko garrantzitsu baten alaba, familia burges batekoa ezagutzen du. Kanpainaren erdian, non bion aitak arerio politiko diren. Ezagutu eta maitemintzen dira. Baina Afrikako herri horretako gizarte kontserbatzaileak eta gurasoen presioa ez da erreza izango. “Romeo eta Julieta” homosexual honek “Zuzendarien Astean” lehiatzen den “Carmen y Lola” gogoratu digu. Kenian duen debekuak egiten du interesgarri. Eta bi aktoreetako batek aurretik lan egin badu, bestea berria da antzezten. Filma bestela nahiko pattala, kontatzeko era ezaguneei du.

Hamaikagarren egunean, azken frantziar filma eta Lebanoko zuzendari ezagun baten pelikula bat.
Please comment with your real name using good manners.