CANNESetik

Cannes egile zinea ikusteko lehioa izan daiteke eta aldi berean, blockbustarrak kaleratzeko pista. Hori gertatu zait zortzigarren egun honetan, non Galaxietako Gerrako “Han Solo” pertsonaiaren hasiera erretatzen duen filma ikusteko aukera izan dut eta Tarkovski errusiarraren estiloan egindako film txinatarra eman dute. Batzuen ustez zinemaldiko onena. Hortaz gain, guztion txaloak jaso duen “Burning” korearra eta iritzi desberdinak sortu duen “Under The Silver Lake” estatubatuarra Sail Ofizialean, lehian, ikusteko aukera izan ditugu.

Ospea izan zuen “It follows” egin ondoren, David Robert Mitchell estatubatuarra estrainekoz lehiatzen da Urrezko Palmaren bila bere hirugarren luzearekin: “Under the Silver Lake“ filmarekin. Hollywood eta pop kulturan murgiltzen eta goitik behera kritikatzen duen film ameskorra. Andrew Garfierld hogeitahamar inguruko gazte bat da, lanik gabe, alokairua ordaindu ezinda etxetik bota nahi dute. Lolita eta Marilyn Monroeren antza duen Sarah bizilagunarekin maitemintzen da. Berau desagertzen denean eta fanzine bati segika, kanten ezkutuko kodeak argitzen ahaleginduko da, ezkutuko Los Angelesen baten bila.
139 minututan zehar, pop kulturaren collage bat egiten digu. Fanzinak, bideojokoak, Nirvana eta gazte hil zen bere taldeburua, Kurt Cobain, 80. eta 90.eneko musika … eta Hitchcocken erreferentziak. Hori ez baduzu argi, filmaren erdi aldera, eszena esanguratsua jartzen du non gazteen kultura guztia iraultzailea izatetik urrun, merkatuak sortu dela diote. OMG. Gero baina protagonistak bere bilaketarekin jarraitzeko. Batzuk bere Lynch tankerak maite izan dute. Modernoek bakartuko didate, baina niri guztiz aspergarria, hutsala gertatu zait, esplizituegia.

Bezperan eman zuten Star Wars unibertsotik sortutako “Solo: A Star Wars Story“. Han Solo heroiaren gaztaroa, pertsonaia nola sortzen den, azaldu nahi duen filma. Ron Howardek egindako spin off honetan Alden Ehrenreich da Solo gaztea. “Tronuen jokoan” ezaguna egin de Emily Clarke-k neska jokatzen du. Kritikak ez ziren oso onak eta esandakoa berresteko aukera izan nuen. Pare bat eskenaz kenduta, magia galduta dabil sagaren atal hau. Aurreko ataletan ikusitako egoera asko errepikatzen dira. Eta musikak gehiegi azpimarratzan du sagaren maitaleak garenontzat esaguratsuak diren uneak, esaterako Chewbakka edota ontzia agertzen direnean. Soloren pertsonaiak ez du Harrison Fordek ematen zuen karisma. Errobot iraultzaile bat izan daiteke punturik onena. Zuek esateko aukera izango duzue, maiatzaren 24ean estreinatuko da areto komertzialetan.

Zinemaren izen handi horietako bat izatera deituta dago BI Gan txinarra. Locarnoko zinemaldian 2015ean “Kaili Blues” bere lehen luzearekin saria jaso ondoren, orain Canneseko bigarren liga jokatzera etorri da. “Di Qiu Zui Hou De Ye Wan“ (A Long Journey into the Night) dekoratu eta argazkiaren tratamendu ederraren pean dator. Argazki indartsua hasieran film noir baten ezaugarriak duen film baterako. Pelikularen parte batean 3D teknologia erabiltzen du, ikusleoi azken partean betaurrekoak janztera behartuz. Gizon bat jaioterrira dator bueltan, urte batzuk lehenago ihes egin ondoren. Etorri maite duen emakumearen bila. Askorentzat “Un Certain Regard” saileko film onena da. Agian zinemaldi osokoa. Niri estetika izugarri gustatu zait, baina istorian murgiltzea kostatu zait. Agian ordu kontua izango da. Berriz ikusi beharreko nire zerrendan sartuta geratzen da.
Eta eguna bukatzeko agian zinemaldi honetako film borobileena. Lee Chang-Dong hegokoarearrak Haruki Murakami japoniarraren ipuin batean oinarritu da “Burning“ idatzi eta burutzeko. Jongsu (YOO Ah-in), idazle izan nahi duen langabe bat da. Egun batean, txikitako neska batekin, Haemi (JUN Jong-seo) topo egingo du eta maiteminduko. Hirukoa sortuko da neskak gazte dirudun bat, Ben (YEUN Steven) ezagutzen duenean. Baina hiruko erromantikoa bestelako filma bilakatu da neska desagertzen eta gaztea haren bila hasten denean.
Urteetan funtzionario izanda, nobela idatzi eta berehala heldu zion zinerako idazteari eta zuzentzeari. “Burning” hau Cannesen ikusten den laugarren filma da. Lehiaketan izan zuen azken filma, 2010an aurkeztu zuen “Poetry” filmak gidoi onenaren saria jaso zuen. Murakamiren ipuina irakurri dutenek diote Leek segida ematen diola istorioari eta behar zuen segida gainera. Hego Koreako gazteek sufritzen duten langabezia eta horrek sortzen duen ezinegoa adierazi nahi zuen zuzendari beteranoak. Bi ordu luze dira baina ez da inola ere luze egiten. Ederra. Borobila. Sendoa. Zinemaldiko sariren bat edo beste lortu dezake. Askok jada diote YOO Ah-in berak saria jaso dezakeela.

Beste ipuin italiar bat lehian eta zinean pausuren bat edo beste egin zuen abeslari mitiko baten erretratua.
Please comment with your real name using good manners.