CANNESetik bertatik

© Design : Flore Maquin – Photo : Pierrot le fou © Georges Pierre
Munduko zinemaldirik garrantzitsuenak, Canneseko Zinemaldiak gaur zabalduko du 71. edizioa. Goian duzuen kartel ederraren pean. Frantziako zinemaren bi izar uztartzen duen kartela. Jean Paul Belmondok eta Ana Karinak elkarrik musu ematen, Jean-Luc Godarden “Pierrot Le Fou” pelikulan. Eskaileretan gora baina zinemaldia zabaltzeko espainiar zinemaren ikono bi: Penelope Cruz eta Javier Bardem izango dira. Eurak dira Asghar Farhadi irandarrak espainolez zuzenduko lehen filmaren protagonistak, zinemaldia zabalduko duen “Todos lo saben” filmaren protagonistak. Galderez betetako edizioa izango da besteak beste, ez baitakigu ordu hauetan ixteko hautatu duten filma proiektatzea izango duten. Izen handirik gabeko Sail Ofiziala ere jakinkizun dago. Eta galdera ikur handia da Cannesek behin debekatutako Lars Von Trierrek zeozer egingo ote duen. Hori guztia izango da 71. edizioa.
Bi Oscar sari jaso ondoren, Asghar Farhadi edozein zinemaldi programatu nahi duen zuzendari horietakoa da. Zentsura pean lan egitera Iranetik urrun, “Le Passé” Parisen filmatu ondoren, Farhadi Espainiara joan da ohikoak dituen drama familiar bat errodatzera. Argentinatik bueltan da Laura (Penélope Cruz) ahizparen ezkontzan parte hartzera. Alabarekin etorriko da. Baina egun batzutako bidaia konplikatuko da. Senarra (Ricardo Darín) eta aintzinako mutil lagun baten (Javier Bardem) erdian. Ramón Barea aktore bilbotarra ere antzeztaldean dago. Hurrengo egunotan aurkeztuko den Jaime Rosalesen “Petra” filman aritutako Barbara Lenniek ere papera du eta litekeena da gaur alfonbra gorrian gora ere bera izatea.
Frantziako zinemaren ikono esanguratsuenetako, Jean-Luc Godard, zinemaldiaren kartelean ez ezik, lehian ere izango da. “Le Livre d’Image“ ekarri du hain berea den Zinemaldira, Sail Ofizialera. Espero ziren izen handi batzuk ez badituzte programatu, aipatzekoa da Spike Lee berriz izango dugula Canneseko Lehiaketan. Izen berri nahikorekin aipatzekoa da Matteo Garrone italiarra, Christophe Honoré eta Stéphane Brizé frantziarra, Nuri Belge Ceylan turkiarra eta Kore-Eda Hirokazu japoniarra jada berriz direla Cannesen. Lehian ere Jahar Panahi irandarra eta Jia Zhang-Ke txinatarra. Gorriz azpimarratuta dut Pawel Pawlikowski poloniarraren lan berria, “Ida” ederraren ondoren.

Duela urte batzuetako kritikak ekiditu nahiez, emakume zuzendari gehiago programatu ditu Canneseko Zinemaldiak aurten. Oraindik gutxi. Lehian dauden 21 filmeen artean, 3 hautatu ditu batzordeak. Libanoko Nadine Labakik berea du Canneseko zinemaldia; bigarrenez arituko da Italiako Alice Rorhwacher eta Kurdistango emakume gerlarien inguruan egin duen filmarekin lehen partehartzea du Eva Husson frantziarrak.

Ikusmira ekarri duena Lars Von Trier-en hautaketa. Nazien aldeko adierazpenak egin ondoren, zuzendari daniarra debekatu zuen Cannesek. Orain baina beldurrezko bere azken filma programatu du lehiaz kanpo. Matt Dillon eta Bruno Granz dira protagonistak “The House That Jack Built“ filmean. Ikusmira ere Star Wars galaxiaren baitan “Han Solo“ spinoff-a. Sagaren atal berria, Ron Howardek sinatutakoa lehiaz kanpo aurkeztuko da. Eta “2001: An Space Odissey“ filmak 50 urte betetzen dituenez, tartea egin dio Zinemaldiak Kubricken film honi. Eta oraindik jakin gabe duguna da itxiera filma emango den edo ez. Zinemaldiak duela egun batzuk jakitera eman zuen Terry Gilliam-ek ia 20 urte luzez filmatutako “The Man Who Killed Don Quixote“ filmak itxiko zuela 71. edizioa. Baina ekoizleak auzitara joan da. Eta bihar emango du erabakia epaileak. Beraz inoiz baino ustekabe gehiagorekin Canneseko zinemaldi hau.
Please comment with your real name using good manners.