Kritiko askoren aburuz, “Foxtrot” pelikula israeldarra iazko pelikula onenen artean dago. Oscar sarietan ingelesez ez diren filmeen iruditxoa lortzeko hautagai nagusia zen, kritiko horien artean. Baina ez zuen azken txandan sartzeko aukera izan. Samuel Maoz zuzendarien bigarren filmak baina jada sekulako arrakasta lortu du. Veneziako Zinemaldian Epaimahaiaren saria hartu zuen eta Israelgo Zine Akademiaren sarietan nagusi atera zen, zortzi Ophir iruditxoak eskuratuta. Besteak beste, film onena, zuzendari onena eta gizonezko aktore onena. Israelgo gobernua ez da gozo filmak agertzen dituen hainbat irudiekin baina.
Krimen eta zigor istorioa hau Greziar trajikomedia baten estiloan kontatu du Maozek. Hiru kapitulutan. Michaelek (Lior Ashkenazi) eta Daphnak (Sarah Adler) osatutako bikoteak berri lazgarri bat jasotzen du. Jonathan (Yonatan Shiray) semea zerbitzu militarra egiten ari zela hil zaie. Emakumea drogatuta eta gizona suminduta semea agurtzeko prestatzen dira. Familiarrei abisatu behar diete, tartean, Holokaustoa bizi zuen Michaelen amari. Baina dena errakuntza bat izan da. Semea bizirik dago. Egoera surrealista honek semeak kontrol postu batean bizitako egoera surrealistekin bat egiten du. Bigarren zatian basamortuan dagoen kontrol horretara goaz. Hirugarren zatian benetako galera bati aurre egin beharko diote. Gutxinaka, filmean, hiru belaunaldiek Israelgo gizarte militarizatuari ematen dieten erantzuna ikusiko dugu. Aldi berean, Michael, aitaren sekretua ezagutuko. Gerran sufritutako pasarte bat.

Bisualki ondo eraikita, plano ederrez josia da. Erritmo motela baina dastagarri horietakoa du “Foxtrot” filmak. Ikusi ondoren ere buruan jiraka duzun horietakoa da. Pasarte lazgarriak ditu. Esaterako palestinarrak kontroletik pasa behar dituztenean irudikatutakoak. Horietako batek hain zuzen polemika sortu zuen Israelgo gobernuarekin. Veneziako Urrezko Lehoia irabazi zuen aurreko “Libano” filmean bezala, bere bizipenak jaso ditu “Foxtrot” honetan Maozek. Erraietatik ateratako filma ederra burutuz.
Ostiraletik ikusgai izango dugu besteak beste Donostian, Gasteizen eta Iruñean.
Please comment with your real name using good manners.