Maider Oleaga Bilbon jaio baina Gasteizen hazi den zinegilearentzat iaz urte borobila izan zen. ETBren enkarguz Lehendakari Agirre aitzaki edukita telebistarako dokumental bat egin eta gero hori oinarri, zinerako beste dokumental editatu eta moldatu zuen. “Verabredung film horrek Espainiako dokumental onenaren saria eskuratu zuen Valladolideko Seminci-n. Hura ospatzen ari zela, Elvira Zipritiaren inguran egiten ari zen erreflexioa, “agian orain arte egindako lan pertsonalena” bukatzen ari zen. Eta hori txukuntzen ari zela, buruan aurten edo datorren urtean, lanpetuta edukiko duen hirugarren film bat, western dokumentala idazten ari zen. Horiei guztitaz luze hitzegin dut Oleagarakin.

– Saria jaso zenuen azken “Seminci”n “Verabredung” dokumentalagatik. Nola hartu zenuen?
“Harriduraz baina oso pozik. Oihartzuna eman zion filmari eta egindako lanari. Orain beste zinemaldietara bidaltzen ari gara eta banatzaile baten bila“.
– Telebistarako dokumental batean du oinarri, ezta?
“Bai, ETBk enkargua egin zidan Jose Antonio Agirre lehendakariak Berlinen egin zuen bizitzatik abiatzea. Hura izan zen “Iragangunea Berlin“en filma. Baina ekoizleek eskaini zidaten tarte bat ematea, berriro postprodukzioa egiteko eta erabaki genuen beste pelikula moldatzea. Agirre beste modu batean agertzen da. Jatorrizkoan Agirreren ahotsa egiten zuen neska orain beste pertsonai bat da. Bere bizitza kontatzen dugu. Eta Agirreren egunerokoaren zatiak orain pantailan agertzen dira. Muntaiari buelta asko eman genion. Hasieran kanpotarrei, euskaldun ez direnei paper gehiago eman nahi genien baina ez zuen funtzionatzen“.
– Zer dela eta izenburu hori?
“Izenburuak, “Verabredung” hitzak, hitzordua edo esan nahi du. Berlinera joateko hegazkina hartu nuenean asko maite nuen Berlineko idazle baten, Walter Bejaminen, liburu bat hartu nuen. Eta liburu horretan pasarte bat du non esaten duen “aurkitu behar dira momentuak geroa eta oraina elkartzeko, geroa eta orainaren artean zita bat egon behar dela”. Itzultzaileak eutsi zion alemanierazko hitz horri. Eta hitza bai elkarrizketatuekin bai muntaian etengaba ateratzen zen. Beraz horri heldu diogu“.

– Ez da izenburua aldatu diozun film bakarra. Hori bera egin duzu Elvira Zipritiaren, Donostiako lehenengo andereñoren inguruan egiten ari zenarekin. Nola doa?
“Bukatzear. Abuztutik abenduaren erdialderarte aritu naiz muntaian, Zazpi Terdiko Pello Gutierrezekin. Niretzat zaila izan da ni agertzen naizelako pelikulan, off eta ahotsa. Etengabeko berridazketa izan da. Ez diogu buelta asko eman baina detaile asko zituen eta gauza bakoitza bere lekuan jartzea zaila izan da. Abenduan RECen, Aritzekin, soinu montaia egin eta postprodukzioarekin hasi ginen. Nahaskta eta masterra ateratzea falta da“.
– Prozesu luzea izan duzu, ezta?
“Bai. Lehenik etxera iritsi nintzen. Elivra Zipritia bizi izan zen etxera. Ez nekien bere izena. Baina hasi nintzen berari buruz irakurtzen eta harrituta geratu nintzen ez nuelako ezagutzen eta Gipuzkoan bakarrik eta euskaldun batzuek ezagutzen zutelako bakarrik. Informazioa lortzen joan nintzen eta pentsatu nuen pelikula bat egin behar zela, tokatu zitzaidala. Dirulaguntza eskatu eta gidoia idazten hasi nintzen. Eta horrekin “Ikusmira Berriak” proiektu berrira aurkeztu. Lehen hiru urteak ni bakarrik egon nintzen. Gero “Ikusmira Berriak”-i esker laguntza lortu nuen. Niretzat oso proiektu zaila zen. Ez bakarrik nire etxean zelako, pertsonala delako, baita formalki beste modu batzuei heldu dielako istorioa kontatzeko. Ez nuen aurkitzen. Eta besteekin konpartitzea, film bereziak, estrukturak bereziak erabiltzen dituzten jendearekin banatzea oso lagungarria da“.
– Proiektua gidoian “Ira 26” deitzen zen, orain “Muga deitzen da Pausoa”. Zergatik?
“ Donostiako Alde Zaharrean etxea alokatu nuen. Jakin nuen Elvira Zipritia bizi izan zen etxea zela. Portala 26 eta 2. solairua. Ira Elviraren ezizena zen. Gainera lehen gidoi batean 26 kapitulu zeuden. Horregatik “Ira 26-2” lehen izenburua. Baina “Ira” pelikula dago eta gainera espainolez amorrua duen zentzuagatik, aldatu behar nuen. Duela bi urte, Elviraren lagun bat ezagutu nuen eta harek esan zidan “Muga deitzen da Pausoa” Otañoren poema batetik hartuta dagoela, koletila modura erabiltzen zuela. Niretzako Elvirak bere garaian muga asko gainditu zituen. Milaka muga zeharkatu zituen. Eta nik pelikula hau egiteko ere bai. Pelikula bera da zeharkatze bat“.
Proiektu pertsonalena da?
“Pelikula guztiak daukate zure parte bat hor. Zugandik ateratzen baita. Baina kasu honetan, guztiz … Kontutan hartu nire etxean filmatu dudala eta Elvira eta nire artean erlazio estu bat egon dela. Estua dago (zuzentzen du bere burua). Nire lagun bat bezala da. Ondorioz, erantzuna bai da. Asko ikasi dut berarengandik. Eta berari helduta pausuak eman ditu bai zinean bai barnetik“.

Orain aldaketa guztiz? Western bati heldu behar diozu?
“Bai (irriparrea ahoan pizten zaio). Irarekin nengoenean “Kuartk Valley” deritzan film berriarekin pentsatzen nuen. Western bat da. Espazio zabala eta Ira kobazuloa zen. Honek harnasa hartzen ahalbideratzen zidan. Duela hiru urte lagun batzukin Cuartangora joan nintzen, Araban, 19 herri txikiz osatutako bailarara. Eta lagun horietako batek esan zidan “ez dakit noren etxean sheriff plaka bat erakutsi digute. Hemen western bat edo egin dutela”. Eta horrela jakin nuen “Algo más que morir“, pelikula amateur bat egin zutela Oier Martin Santosek eta José Luis Murgak, zuzendari eta ekoizle lanetan. Bailara osoa inplikatu zuten“.
– Auzolanean guztiz beraz?
“Bai. Oso polita da. Westerneko pobladoa eta guzti eraiki zuten, dirurik gabe. Zazpi urte egiten egon ziren. Arabako Foru Aldundiak eman zien 3.000 edo 5.000 euroak pobladoaren iltzetan gastatu zuten. Pelikula bukatzeko laguntza izan zuten: muntaia eta postprodukzioa Madrilen egin zuten. Eta Almeriako Western Zinemaldian bi sari eskuratu zituzten“.
Eta auzolan horrek erakarri zituen?
“Bi gauza erakartzen naute: bata da zinea egiteko grin benetazko hori eta bestetik, kolektibitatearen indar hori. Pobladoa jada ez dago. Baina bailaran baudade western modukoak diren ezaugarri asko: paisaiak garrantzi handia du, beraiek izateko modu zakar hori, oso lehorrak baina benetazkoak. Aurten ekingo diogu. Eta gogo piloa dut“.
Please comment with your real name using good manners.