Aktore familia txiro batean jaio zen Charles Chaplin Londresen 1889an. Nahiz eta bere lan gehiena AEBrekin lotuta ikusten dugun. Egiten zuen hamaikagarren filmararte aktore baino ez izan zen. Gidoiaren aintzindaritzat hartzen da Chaplin. Zinemaren historian lekua dute berak zuzendutako “The Kid“ (“Mutikoa”), “Modern Timesk“ (“Garai Modernoak”), “City Lights“ (“Hiriko Argiak”) edota “The Great Dictator“ (“Diktadore Handia”). Horiek eta beste batzuk ikusiko dira martxoa bitartean Bilboko Azkuna Zentroan.
Urtarrilean Charlot berriz ezagutzeko aukera izan bazen, otsailean eta martxoan bestelako filmak ikusteko aukera izango da.
– Otsailaren 1 17:30. “A Woman Of Paris: A Drama of Fate“ (1923) (Pariseko emakume bat). United Artits-entzat egindako lehen draman Chaplinek gizartearen hipokresia eta aurreritzi moralak salatuko ditu. Marie St Clair (Edna Purviance) herri txiki bateko neska xume bat da eta margolari batez maiteminduta dago.
– Otsailak 8 17:30: “The Gold Rush“ (1925) (Urrearen sukarra). Chaplin urre-bilatzailea bakartia da Alaskan mende hasieran. 1942an berriz estrenaitu zuten entzunezko bertsioan.
– Otsailak 15 17:30: “The Circus” (1928) (Zirkua). Chaplinen azkenengo film mutua da. Charlot eskalea zirku batekin dabil. Emakume zaldun batekin maiteminduko da, baina neskak trapezista gihartsua maite du.
– Otsailak 22 17:30: “City Lights” (1931) (Hiriko Argiak). Eskale gizagaixo batek (Charles Chaplin) hamaika gorabehera biziko ditu, dirua lortu, eta maite duen neska itsu pobre bati (Virginia Cherrill) laguntzeko.
– Martxoak 1 17:30: “Modern Times“ (1936) (Garai Modernoak). Muntatze-kateko erritmo biziarekin leher eginda, burdingintzako langile batek burua galduko du. Ospitale batean sendatu ondoren, irten eta espetxeratu egingo dute, kasualitatez zegoen manifestaldi batean parte hartzeagatik.
– Martxoak 8 17:30: “The Great Dictator“ (1940) (Diktadore Handia). Hitlerren parodia ezaguna. Chaplin bizargin judu txiro bat Lehenengo Mundu Gerra ostean etxera itzuliko da. Amnesiak jota, ez daki zein den bere herriaren egungo egoera politikoa non Adenoid Hynkel (Chaplin ere) diktadore faxista eta arrazistak juduak jazartzen duen bitartean eraso militarra prestatzen du mundu osoa konkistatzeko.
– Martxoak 15 17:30. “Limelight“ (1952) (Aurreargia). Adineko pailazo bati esker (Charles Chaplin), dantzari gazte batek (Claire Bloom) bere buruaz beste ez egitea lortuko du, eta pailazoak, dantzaria zaintzeaz gain, antzerki munduaz dakien oro erakutsiko dio, ospea lor dezan. Chaplinen azken film amerikarra eta malenkoniatsua.
– Martxoak 22 17:30: “A King in New York” (1957) (Errege bat New Yorken). Estroviako erregea presaka aterako da bere herritik iraultza hasi delako. Estatu Batuetara iritsiko da inolako baliabide ekonomikorik gabe. Iragarki batzuk egitea eskaintzen diote arte. Chaplin maisuaren azken-aurreko filma. Hiru urte lehenago Chaplin Estatu Batuetatik joan egin behar izan zen, McCarthy senatariak sustatuko “sorginen ehizaren” ondorioz.
_02.jpg)
Saioek 4,5 euroko salneurria dute, Azkuna Zentroko txartela edukita baina, 3,5 ordainduko da.
Please comment with your real name using good manners.