Iaz izan genuen Donostian Tony Palmer dokumentalista britaniar ezaguna. Leonard Coheneren inguruan egindako “Bird On Wire” dokumental madarikatua ekarri zuen. Gustura egon omen zen. Berriz gurean izango baitugu. Palmerri eskeini baitio “Dock of the Bay” zinemaldia Paint It Black saila. Eta hori komentatzeko Palmer bera asteburuan izango dugu. Bere filmograziaz luze arituko dira zinemaldiko lehen asteburu horretan. Berarekin batera, Marianne Faithfull abeslariaz, pantailan gozatzeko aukera izango da zinemaldia irekieran.
Eta zinemaldiari ekiteko 1977an Tony Palmerrek The Beatlesen kanta ezagunaren izenburua mailegatuz egindako dokumentala jarriko dute Antzoki Zaharrean. 1960 hamarkadaren amaieratik 1970 hamarkadako hasierara bidaia proposatzen digu Palmerrek “All You Need Is Love“ dokumentalean. Rockaren historian zehar bidaia. Ibilbidean Mick Jagger, John Lennon, Paul McCartney eta Tina Turner, besteak beste, elkarrizketatuko ditu. Artxibo material piloa du BBC katerako egindako dokumental honetan.
Maria Callas opera kantari trajikoari ere errepasoa egin zion Palmerrek. Igandean “Callas” dokumentala emango dute 18:00tan. Luchiano Visconti, Pier Paolo Pasolini edota Aristoteles Onassis izan zituen inguruan kantari greziarrak. Horiek ere zinta horretako protagonistak. Gero, 20:45tan, metraje ertain bat eskainiko dute “The Wigan Casino“, Inglaterrako iparraldeko Wigan hirian zegoen soul mugimendua jaso zuen Palmerrek dokumental horretan. Segidan, “Ginger Baker in Africa“ emango dute. Film honetan “Cream” eta “Blind Faith”eko musikaria jarraituko du 1970ean Nigeriaraino egin zuen bidaian. Mendebaldeetako musikaz kutsatu gabeko musikariekin praktikatzeko. Tartean, gero Mendebaldean oso ezaguna egin zen, Fela Kutirekin.
Eta asteburua borobiltzeko, Londreseko zinemaldian estreinatu zen dokumental bat. “Faithfull“ zintan Marianne Faithfull kantari ingeleseren bizitza, arrakasta eta gainbehera irudikatzen digu Sandrine Bonnaire aktore eta zuzendaria frantziarrak. 17 urterekin arrakasta lortu zuen Faithfullek Swinging London ezagunean. Gerora etorri zen, Mike Jaggerrekin bizitzea, drogan erortzea, engantxatzea eta kalean bukatzeraino. Duela gutxi berriz abeslari ibilbideari ekin zion eta ibilibide horri erreparatu dio Bonnairek. Programazioan gorriz markatuta dituen horietakoa da film hau.
Please comment with your real name using good manners.