Ostegunetik martxoaren bukaerarte Bilboko Azkuna Zentroan dagoen Zinematekak zine historian garrantzi itzela izan zuen aktore, gidoilari eta zuzendaria omenduko du. Abenduaren 25an Charles Chaplin hil zela 20 urte bete ziren. Askorentzat Charlot ezizenez ezaguna egin zen zinegilea gogoratzeko bere film nagusiak emango ditu Zinematekak. Hasi abenduaren 28an hasi zuten “Mutikoa” filmaren proiekzioarekin zuzenean musika jotzen zela.

Aktore familia txiro batean jaio zen Charles Chaplin Londresen 1889an. Nahiz eta bere lan gehiena AEBrekin lotuta ikusten dugun. Egiten zuen hamaikagarren filmararte aktore baino ez izan zen. Gidoiaren aintzindaritzat hartzen da Chaplin. Zinemaren historian lekua dute berak zuzendutako “The Kid“ (“Mutikoa”), “Modern Timesk“ (“Garai Modernoak”), “City Lights“ (“Hiriko Argiak”) edota “The Great Dictator“ (“Diktadore Handia”). Horiek eta beste batzuk ikusiko dira martxoa bitartean.
Zikloko filmak hauek:
– Urtarrilak 11 17:30: “A Dog’s Life“ (1918) (Zakur bizitza) Charlot lanik gabe dago eta hor topatuko du Scraps izeneko zakur bat. Biak banaezin egingo dira eta jana lortzea izango dute helburu
“Shoulder Arms“ (1918) (Armak bizkarrean). Charlot Lehenengo Mundu Gerran AEBtako armadako 13. zenbakiko soldadua da. Horrek duen zorte txarra espero du.
– Urtarrilak 18 17:30: “Sunnyside“ (1919) (Egutera). Chaplinek landako ostatu batean behar egiten du. Igande batean, behiak larrera daramatzala, batek ihes egingo dio, elizan sartuz.
“A Day’s Pleasure“ (1919) (Egun ederra). Ford T autoan itsasora joango dira, Charlot eta familia. Itsasontzian pasako dute eguna; Charlot arazoz eta ezustez ingurutako da.

– Urtarrilak 25 17:30: “The Idle Class“ (1921) (Oporrak). Chaplinek bi paper egingo ditu: gizon aberats baten eta eskale baten paperak. Biak egoera paradoxikoetan daude.
“Pay Day“ (1922) (Ordainketa eguna). Charlot peioa da. Lana mantsoa egiten du. Arduradunak igeltserotza-atalera eramango du eta bertan lana oso azkar egingo du. Nola ez maitasun istorioa dago arduradunaren alabarekin.
“The Pilgrim“ (1923) (Erromesa). Charlotek kartzelatik ihes egingo du apaiz baten abiatua lortua. Horrela jantzita herri txiki batera iritsiko dira eta herritarrek bera apaiza dela uste dute.
Otsailean “The Gold Rush“ eta “City Lights“ ezagunak emango dira. Martxoan “Modern Times“ eta “The Great Dictator“en hilabetea izango da. Mutuak izan ezik, pelikula guztiak jatorrizko bertsioan emango dira gaztelerazko azpitituluekin. Azkuna Zentroko txartela izanik 3,5 euroko salneurria du saio bakoitzak. Bestela, 4,5 euro.
Please comment with your real name using good manners.