Faboritoa zen eta ez du hutsegin. Canneseko azken Urrezko Palma jasotako filma da Europako Film Sarien 30. edizioko irabazle nagusi. Bost izendapen zituen “The Square“ filmak eta bostetan saria hartu du. Bereak izan dira Europako Film onenaren eta Europako Komedia onenaren saria, Zuzendari eta Gidoi onena (Ruben Östlund suediarra) eta gizonezko aktore onena (Claes Bang danimarkarra). Hortaz gain, filmeko ekoizle burua, Josefin Åsberg ekoizpen zuzendaritza onena irabazita zuen, azaroan ezagutzera eman zenez.
Berlinen ospatu den Europako Zine Akademiaren gauean, “The Square” filmak apenas lekua utzi die beste hautagaiei. Ildiko Enyedi hungariarrak zuzendutako “On Body and Soul” filmak lau izendapen zituen. Bakarra hartu du. Emakumezko aktore onenaren iruditxoa hartu du Alexandra Borbélyk. Hiruna izendapen zituzten Andrey Zvyagintseven “Loveless“ eta Yorgos Lanthimosen “The Killing of a Sacreed Deer“ luzeek. Zinta errusiarrak jada irabazita zituen musika onena eta argazki onenaren saria. Bestela, gauean biak eskuhutsik.
Gauza bera gertatu zaio Robin Campillori. Bere “120 BMP“ filmak aurretik iragarrita zegoen edizio onenaren saria jaso zuen baina gaur eszenatokira igotzeko aukerik ez. Eta aipatzeko Aki Kaurismäki finlandarrak “The Other Side of Hope“ filmak bi izendapen bazituen, saririk gabe ere joan da.
Lehen film bati ematen zaion “European Discovery” saria ematea gazi gozoa izan da niretzat. Maiteminduta bainago Carla Simonen “Estiu 1993” filmarekin. Baina gustukoa dut irabazlea ere. 2016ko Zinemaldian Sail Nagusian lehiatu eta FIPRESCI saria jaso zuen “Lady MacBeth“ filmak hartu du. Bertako protagonista Florence Pugh zoragarri iruditzen zait. Eta emakumezko aktore onenarako hautagai duina zen.
Sarien zerrenda osoa hemen:
Europako Filma 2017
THE SQUARE, Ruben Östlund-ek zuzenduta
Europako Komedia 2017
THE SQUARE
Europako Aurkikuntza- FIPRESCI saria
LADY MACBETH, William Olroydek zuzenduta, Alice Birch-ek idatzita
Europako Dokumentala 2017
KOMUNIA (Communion) Anna Zameckak idatzi eta zuzenduta
Europako Animaziozko Filma 2017
LOVING VINCENT Dorota Kobiela eta Hugh Welchmanek zuzenduta
Europako Film Laburra 2017
TIMECODE Juanjo Giménezek zuzenduta
Europako Zuzendaria 2017
Ruben Östlund THE SQUARE filmagatik
Europako Emakumezko Aktorea 2017
Alexandra Borbély ON BODY AND SOUL filmagatik
Europako Gizonezko Aktorea 2017
Claes Bang THE SQUARE filmagatik
Europako Gidoia 2017
Ruben Östlund THE SQUARE filmagatik
Europako Argazki Zuzendaria 2017 – Prix CARLO DI PALMA
Michail Krichman LOVELESS filmagatik
Europako Editorea 2017
Robin Campillo BPM (BEATS PER MINUTE) filmagatik
Europako Ekoizpen Diseinua 2017
Josefin Åsberg THE SQUARE filmagatik
Europako Jantziteria 2017
Katarzyna Lewińska SPOOR filmagatik
Europako Makilaia eta Ileapandegitza 2017
Leendert van Nimwegen BRIMSTONE filmagatik
Europako Konpositorea 2017
Evgueni & Sacha Galperine LOVELESS filmagatik
Europako Soinu Diseinua 2017
Oriol Tarragó UN MONSTRUO VIENE A VERME filmagatik
Europako Zine Akademiaren Saria Bizitza osoari
Aleksandr Sokurov
Zine Munduan Lortutakoagatik Saria
Julie Delpy
Europako Koprodukzio Saria 2017 – Prix EURIMAGES
Cedomir Kolar
Publikoaren Saria
STEFAN ZWEIG – FAREWELL TO EUROPE (VOR DER MORGENRÖTE), Maria Schrader-ek zuzenduta
Please comment with your real name using good manners.