Ang Leek 2005an zuzendu zuen drama homosexualarekin konparazioa sahiestezina da. Baina John Trengoveren lehen film honek basatiagoa da errealizazioan. Sundance zinemaldian estrenatu ondoren, “Inxeba” (Zauria) Berlinalera eta handik hainbat zinemaldietara egin du bidaia. Eta sariak jaso. Esaterako, Londreseko BFI jaialdian, lehen film bati ematen zaio Sutherland Award eskuratu zuen, Carla Simon-en “Estiu 1993” filmari gailenduz, besteak beste. Xhosa hizkuntzan filmatua, Hegoafrikak Oscarretara bidaliko duen filma da.
Xolani (Nakhane Touré) lantegi bateko behargin bakartia da. Urtero bezala, egun batzuk hartzen ditu, herrira, basora itzultzeko. Han gaztetxoen hastapen erritual batean lagunduko du. Gaztetxoei zakilean ebakia egiten zaie. Ebaki hori sendatu bitartean, basoan geratu beharko dira, begiraleen zaintzan. Eta Xolaniri Kwanda (Niza Jay), hiriko ume aberats baten begirale izatea tokatzen zaio. Beste gazteek mutil horri iseka egiten diote, hirikoa eta “biguina” delako. Baina filma egin ahala hirikoak aterabidea aurkituko du.
Filmari izenburua ematen dio zauri hori zauri erreala eta metaforikoa da. Xolanik isilean beste begirale bat, Vija (Bongile Mantsai) maite baitu. Ezkonduta eta hiru semealaben aita den gizona. Baina urtero Xolanirekin duen amodio istorioa berritzera itzuliko dena. Zauritutako gizonak dira, ez baitute euren desioa, egora onartzen. Kwandak jakingo du. Eta horrek istorioa hankaz gora jarriko.

Istorioa homosexual horren pean, herriko agureen, Xhosa agureen beldurra ere ikusteko aukera dugu. Non hiriko ohiturek eta “gizon zuriaren” mamuek herriko bizitza hondatu ditzakeen. Paisaiari garrantzi gutxi emanda, Trengovek protagonisten larrutik gertu filmatzen du, lehen plano eta eskorzo asko erabiliz. “Brokeback Mountain” gogoan, ematen du Hegoafrikako Xhosa gizarteak Montanako cowboy gizartea baino zailagoa ematen du.
Please comment with your real name using good manners.