2014ean zinemarako lehen fikziozko luzea egin ondoren, Ana Murugarren (Martzilla 1961) zuzendaritzan berriz bueltan da “La Higuera de los Bastardos“ filmarekin. Ramiro Pinilla bizkaitarraren “La Higuera” liburutik abiatuta Getxon Gerra Zibila ostean garaile eta gainditutakoen mendeku gidoia idatzi du Murugarrenek. Falangista talde baten kide da Rogelio (Karra Elejalde). Getxon gorriak eta nazionalistak “garbitzen” ari direla garbitutako baten semeak, ume batek begirada botako dio. Hilko duelaren beldurrez, lagunak utzi eta umeak hildako aita eta anaiaren hilobia gainean landatutako pikondoa zaintzen emango du bizitza. Tartean, salatariak (Carlos Areces), ermitauak sortzen dituzten emakumeak (Pepa Aniorte) eta industria gizon fatxak (Mikel Losada) daude.
– Zerk erakarri zizun hainbeste Ramiro Pinillaren eleberrian film bat egiteko?
“Arreta eman zidan bereziki oso istoria dramatiko eta beltzatik nola aldatzen den egoera surrealista bateraino. Historiari iseka egingo balio bezala. Nola ume bat umezurtz uzten duen falangista batek ume horren memoria gorde behar duen. Gainera ni oso surrealista naiz“.
– Une batzutan “Amanece que no es poco” filma izan dut gogoan?
“Bai, film horretan eta Berlangan oinarritu naiz. Ez zen erraza. Film arriskutsua zen. Gidoia desberdin samar da. Beldur nintzen, nire buruari galdetzen nion nola pasa ondo drama horretatik komedia beltzara. Ze azken batean jendea drama bat ikusten ari da eta berehala komediara doa. Eta publikoarekin izandako paseetan ondo joan da. Jendeak parra egin du egin behar zuen lekuan eta eztarrian korapiloa izan du izan behar zuen lekuetan“.
.jpg)
– Kritikaren batek gogoratzen zuen, ez daudela Gerra Zibileko hainbeste film. Nik esango nuke gainera, ez daudela gerra osteko, garaile eta garaituen hainbeste film, ezta?
“Bai, arreta eman zidan ez genuela historia kontatzen zanpatutakoen ikuspuntutik, sufritzen dutenenen ikuspuntutik. Baizik eta sartzen ginela hiltzaileen autoan, eurekin gindoazela, gau beltzetan, euripean. Eta nola denborak aurrera egin ahala horiek egindakoa ezkutatzen saiatzen diren, Roge botatzen duten dena lurperatuta uzteko“.
– Pikondoak badu esannahi berezia, ezta?
“Jakina. Pikondoa hilobi baten gainean dago. Herri honetan pikondo askotxo daude, horrelako pikondo asko inork ez dakiela zer gordetzen duten. Nire ustez gauza bakoitza bere lekuan egon beharko luke. Pikondoa landan eta hezurrak hilerrian“.
.jpg)
– Aktoreei dagokionez, Karra Elejalde buruan zenuen gidoia idazten ari zela?
“Bai, gainera berak irakurri zuenetik ziur zegoen berarentzat idatzi nuela. Karrak pertsonai sadiko batekin hasi daiteke, kasu honetan bezala, denak hiltzeko kapaz dena eta gero aldatu jendeak maite arte. Oso zaila da ahaztea nolakoa zen eta Karrak lotzen du. Barne indar hori du”.
– Mikel Losadak jokatzen duen industria gizon fatxarekin hori ez da gertatzen?
“Mikel asko maite dut, nire film guztietan dago. Baina bere pertsonari ezin zaio maitasunik hartu. Carlos Arecesek egiten duen Ermo salatariaren kasuan hain da gardena, hain zintzoa non dibertigarria den. Ez duzu maite, baina dibertigarri gertatzen da. Baina Mikel Losadaren pertsonaia hain da krudela … Mikel guztiz aldatzen da eskena batean dagoenean, berehala uzten du atzean bere papera. Eskena dramatiko baten erdian moztu esan eta segituan dago txantxak egiten. Konzentratu eta konzentraziotik ateratzeko gaitasun hori dauka.”
.jpg)
Aipatzekoa Josu Inchausteguiren argazki zuzendaritza?
“Bai, filmaren beste pertsonai bat da. Dena ikusten den gau ilun horiek lortu ditu. Euri zoragarri horiek. Eta egunez, lortutako berunezko zeruak, urre eta gorri koloreak, hemengo berdeak, … bai zalantzarik ez, argazkia filmeko beste pertsonai bat da“.
– Zuk urte luzeak eman dituzu editore. Nola egin duzu jauzia? Aspaldi izan nahi zenuen zuzendari?
“Ez, ez. Ni zinegilea naiz. Istorioak kontatzea gustatzen zait eta filmak muntatzen ere kontatzen ditut. Garai baten proiektuak aurrera ateratzen dituen Joaquín Trincado ekoizlearen inguruan Bilbon zinea egin nahi zuen jende bat batu ginen. Enrique Urbizu eta Alex de la Iglesia, besteak beste. Factory bat egin nahi genuenez, lanak banatu genituen. Enrique zuzendaritzan hasi zen eta Alex arte zuzendaritzan. Niri edizioa tokatu zitzaidan. Eta orduan “Todo por la pasta” arrakastatsua egin eta denei gutxinaka Madrilera deitu zieten. Horrela hasi nintzen 2005ean dokumental bat zuzentzen. Lege bizitza izan zen. Baina egia esan oso gustura nago. Aktoreekin ondo ulertzen naiz eta muntaia ibilbide luzeak zein plano behar ditudan jakiten ahalbideratzen nau. Badakit zer faltako zaidan. Eta hori ez dakite hasi berri diren hainbat zuzendarik“.
“La Higuera de los Bastardos” ostiralean estrenatu zen Hego Euskal Herriko zinemetan.
Please comment with your real name using good manners.