Eta Canneseko 70. edizio hau bukatzeko desilusio bat eta harribitxi bat. Karrera luzea egin duen baten gainbehera eta karrera sendotzen ari den beste baten izarra handitzea. Lehiaketa Ofizialeko azkena eta edizioari urrezko bukaera eman behar ziona. Eta horiekin, gidoi onak idatzi ondoren, zuzendaritzan bidea eman duena.

2011ean Cannesen “We need to talk about Kevin” zoragarria aurkeztu ondoren, Lynne Ramsay eskoziarra jarraitu beharreko zuzendaria bihurtu zen. Aurten ia denboraz kanpo aurkeztu du “You Were Never Here“ (Hemen ez zinen egon), thriller dramatikoa non Joaquin Phoenix aktore nagusia den. Lehiaketan dagoen “Wondestruck” filmeko Ekaterina Samsonov antzeztaldean dago. Aurtengo edizioan emakumeek zuzendutako beste filmak bezala, ona.
Jonathan Amesen izenbereko eleberria moldatu du, heldu eta umeen arteko erlazio ilunak ukitzeko. Joe (Joaquín Phoenix) gerra beterano bat da. Politikari baten alaba bilatzeko kontratatzen dute eta ustelkeri sare batean murgilduko da. Flashbacken bidez, hitzen beharrik gabe, Joe pertsona torturatua izatea bilakatu dutena agertzen zaigu. Filma biolentoa, mingarria da baina tentu handiz egina. Nire faboritoen artean dago ikusi nuenetik.

Roman Polanski programatzen dutela Hautapen Ofizialean eta ez dutela Lehiaketan sartzen? Horrek susmatzera eraman behar zidan. Zuzendari poloniarraren zazpigarren partehartzea Hautapen Ofizialean den honetan, Delphine de Viganen “D’après Une Histoire Vraie” liburuaren moldaketa da. Delphine (Emmanuelle Seigner) agortutako idazle bat da. Liburu sinadura batean Elle (Eva Green) misteriotsua ezagutuko du. Bien arteko erlazio toxikoa sortuz. Olivier Assayas zuzendaria du kogidoilaria eta Alexandre Desplatek egin du musika. Agian horregatik gehiegi erabiltzen du nire gusturako. Filmak narrazioan hutsegiten du, sineskorrak ez diren hainbat une sortuz. Pena benetan.
“Sicario” eta “Comancheria”ko gidoilariak, Taylor Sheridanek duela sei urte ekin zion zuzendaritzari beldurrezko film batekin. Bigarren hau Sundancen aurkeztu zuen eta hemen “Un Certain Regard” sailean lehiatu da “Wind River“, indiar erreserba batean kokatutako thriller hau. Wind River erreserba horretan emakume baten gorpua agertuko da, negu gordinean, hankutsik. Baso saileko ehiztari batek (Jeremy Renner)ek aurkituko du. FBIk agente bakarra (Elizabeth Olsen) bidaliko dute kasua argitzera. Asko gustatu zait baina ez esan zidaten bezain pelikuloia. Poztu nau “Arrival”eko Jeremy Renner aurkitu izana antzeztaldean.
Please comment with your real name using good manners.