CANNESetik
Manchesterreko erasoa gertatu eta egun gutxira “Aus Dem Nichts” (Ilunpetan) bezalako pelikula ikustea gogor egiten da egia esan. Fatih Akinen azkena etikoki eta moralki salagarria eritzio diote askok. Beste batzuk txalotu dute. Edozein kasutan errealitateari itsatsita. Fantasia kutsuarekin bestalde Francois Ozonen azkena. “L’amant double” bikien jokoa jolasten du. Horiekin batera, “Un Certain Regard” emakumeen begirada. “La Novia del Desierto” Paulina Garcia txiletarra da. Bera jarri dute euren lehen pelikularen erdigunean Cecilia Atan eta Valeria Pivato zuzendari argentinarrek.
Fatih Akinek bandera politikoa astindu nahi izan du. Amorrua sortu nahi zioten gertakari batzuei heldu nahi izan die. XXI. mendearen hasieran neonazi batzuek egindako hilketa xenofobo batzuk salatu nahi izan ditu eta horien inguruan poliziek izandako erreakzio arrazista deitoratu. Aldi berean, mendekuari buruzko tratatua egin gura zuen eta askoren ustez eskua joan zaio.

Katja (Diane Kruger) kurdiar jatorriko senarra (Numan Acar) eta semea (Rafael Santana) eraso batean galdu ditu. Turkiar komunitatearen aurkako eraso batean. Poliziak droga arazo bati botatzen dio errua baina neonazi batzuk harrapatuko ditu gutxira. Baina Katjari Estatuaren justizia labur geratzen zaio.

Krügerrek bere ama hizkuntzan antzeztu du estrainekoz. Numan Acar “Homeland” serietako aktoreetako bat da. Galera, dolua eta mendekuaren inguruan egin nahi omen zuen erreflexioa, turkiar jatorrizko zuzendari alemaniarrak. Askori egindako azken proposamenak min eman die. Nire narrazioaren planotasunak, telefilm baten itxura izateak gehiago. Hori bai, Krugerrek paper handia du eta ederki betetzen. Zuzendariaren esanetan gure garaiko Marlene Dietrich da.
Donostiako zinemaldian lautan filma aurkeztu ondoren, François Ozon Cannesera, Hautapen Ofizialera, itzuli da. Eta itzuli gainera azkenengoz lehiatu zen filmeko, “Joven y Bonita” filmeko aktore gaztearekin, Marine Vacthekin. Berarekin Dardanne anaien kolaboratzaile ohikoa, Jérémie Renier belgiarra, “Potiche”n eta “Les amants criminials”en lan egin zuen Ozonekin. Bere zortzigarren luzean, “L’amant double” filmean, zuzendari frantziarrak Joyce Carol Oatesek ezizenez sinatutako eleberri bat, “Lives of Twins” hartu du oinarri. Batzuek Cronenbergen “Inseparables” filma gogora ekarri dute. Ozonek azpimarratu du film horretan bikien ikuspuntutik aritu zela Cronenberg, eta Oatesek eta berak emakumearen ikuspuntutik egin dutela.

Chloé (Marine Vacth) emakume ahula psikiatrarengana (Jérémie Renier) doa dituen arazoei aurre egiteko. Honekin erlazioa hasi eta maiteminduko dira. Senargaiak sekretu bat duela jakin arte. Thriller erotiko honek joko bikoitzen eta ispiluen jokoekin jokatuko du. Eta gustura ikusi badut ere, orduekin jausi eta mingarria ere deritzot. Aurkezten duen errealitate bihurritu hori dela eta. Canneseko zinemaldian aurkeztearekin batera, Frantziako zine aretoetan hasi dira ematen.
Denbora pasa hala hobetzen doa berriz, “Un Certain Regard” sailean aurkeztuko film argentinar bat. “La Novia del Desierto“ filmak Paulina Garcia txiletarra du aktore nagusi. Bera Teresa da, 54 urteko emakumea Buenos Aireseko familia batean, semea zaintzen, urteak eman dituena. Mutiko horrek familia sortu duenean, Teresari beste lan bat aurkituko diote. Hiriburutik urrun, probintziako hiri batean. Hara joateko Argentinako basamortutik bidaia egingo du. Bizitza berri bat izan behar duenari hasiera berria jarriko dio. Cecilia Atán eta Valeria Pivato zuzendarien lehen luzea da. Hauek urteetan Pablo Trapero eta Juan Jose Campanellarekin, besteak beste, lan egin dute. Arrisku pittin bat duen eszeneratzearekin emakume adinetuen eta zinezaleen gusturako izango da filma. Garciarekin batera, Claudio Risi aktore argentinar ezaguna ere antzeztaldean ari da.

Please comment with your real name using good manners.