CANNESetik
Eta bederatzigarren egunean zinemaren jainkoak Cannes’70ko Hautapen Ofizialeko pelikula sortu zuen. Hori ebatzi dute askok Sadfie anaien “Good Times” ikusita. Sergei Loznitsaren hogeitabigarren lanak, hirugarren fikziozko luzeak aldiz kritika erdibitu du. Batzuei asko gustatu zaie, zaigu, Dostoieskyren “La Dulce” nobelaren bertsioa, beste batzuei aspergarria iruditu. Ostegunean gainera “Twin Peaks”en eguna zen, telesail mitikoen atal berriak telebistan bi egun lehenago eman bait ziren.

Canneseko Epaimahaiak kritikaren nahiak jarraituko balu Urrezko Palma Josh eta Benny Sadfie anaiek zuzendutako “Good Time“ filmari emango lioke. Oraindik besteak beste Ozonen azken lana falta bada ere. Horretaz gain Robert Pattinsonen lan sendoena jo dute askok eta aktore onenaren Zilarrezko Hartza merezi duela diote. Joshek gainera idazleetako bat da, euren kolaboratzailea den Ronald Brosteinekin batera. Benny antzezleetako bat. Sadfie anaiek pertsonaiek sentimentuak hobeto espresatzeko kamara eskutan erabiltzen dute eta antzeztaldea talde teknikotik isolatzeko foko luzeak, Cassavetenen oinordeko balira.

Lapurketa erratu baten ondoren, Nick (Bennie Sadfie) eta Connie (Robert Pattinson) anaiek New Yorkeko azpiko mundutik ihesari ekingo diote. Anaiek batek besteari eman behar dioten laguntza zalantzan jarriko da. Neon koloreetan tintatutako filmean batzuk Martin Scorceseren “Taxi Driver”en printzak somatu dute. Beste batzuek Nicolas Winding Refnen “Drive” gogoan izan dute. Aitortu behar dut Pattinsonen lana sendoa, txalogarria iruditzen zaidala, hasiera ere asko gustatu zait, baina gidoian zentzugabeak iruditzen zitzaizkidan pare bat gauzek pelikulatik bota naute. “Drive“n gertatu zitzaidan modura, hotzean, ordu batzuk geroago gustatzea espero nuen baina ez da gertatu. Agian zinemaldiak sortzen duen nekeak ganoraz ez ikustea ekarri dit. Berriz ikusi beharko du. Oraingoz Frantzian du estrenaldia urriaren 11ean.
Urrezko Palmaren lehian bitan izan den Sergei Loznitsa ukraniarraren filma, “Krotkaya“ (Emakume eztia) Dostoyeskiren eleberri batean oinarritu da. Beraren bitartez, indarkeria, txirotasunean eta burokrazian murgilduta dagoen Errusia baten erretratua egingo digu. Keinu fantastikoei esker poterearen handikeriei aurre egin beharra kontatuko digu.
Filmak emakume txiro eta fin baten (Vasilina Makovtseva) bidaia jarraituko du. Gartzelan duen gizonari bidalitakoa iritsi ez eta dagoen Errusiako galdutako gartzelaraino joango da. Bidean Errusiaren alde ilunarekin topo egingo du. Edan eta kanta egiten duen Errusia eta euren hiritar arruntenak gaizki tratatzen duen Errusia.

Loznitsa kutsu politikoa du. Gustura ikusi dut bere azken propoposamena. Gustura, oso gustura Makovtsevaren antzez lana, isilean, ezer ulertu gabe sufritzen duen emakumea bezala. Une musikalak duten erretratua aldetik asko maite eta nola ez amets modukoak diren uneak. Indarrez eta aldi berean, lirikoki filmatu du Loznitsa. Abuztuaren 16an estreinatuko da Frantziako areto komertzialetan.
Laura Palmerrek egindako agintea bete da. 25 urte ondoren, Cooper agenteari amets batean esandako bete du: berriro elkar ikusi dute. “Twin Peaks”, David Lynchek zuzendutako kultoko telesaileko jarraitzaileek 25 ez, 27 urte itxaron dute hori ikusteko. Orduko jarraitzaileek eta zale berriak. Cannesen estreinatuko zela esan bazen ere, telebista kateak bi egun lehenago eman zuen kapitulu berria. Horregatik eta areto nahiko handia jarri zigutelako Canneseko areota ez zen bete. Hori bai, Angelo Baladamentiren soinu banda hipnotikoa hasi orduko txalo batzuk entzun dira.
Aurrean, bi kapitulutan, jatorrizkoa zeukan estilo nahasketa. Batetik Lynch unibertso fantastiko hori eta bestetik telesail, 1990eneko hamarkada bateko telesail arrunta bat. Telesailen munduan, batez ere, Espainian aldatu zuen telesaila itzuli da, “Twin Peaks”eko unibertso ezaguna itzuli da.
Please comment with your real name using good manners.