CANNESetik
Nicolen zinemaldia izan da zalantzarik gabe. Lau agerraldi izan ditu aurtengo Cannesen, tartean Hautapen Ofizialean lehiatzen zen bitan antzeztalde buruetako bat izan da. 70. edizio honetako laugarren film honetan, asteazkenean estrenaitu den “The Beguiled” (Sedukzioa) honetan egiten duen lanagatik, batek baino gehiagok, Zilarrezko Palma eskatu du. Sofia Coppolaren filma oso puntu onak baditu, bat ere ez diot topatu Lehiaketan zegoen bigarrenari. “Rodin” eskultore ezagunaren biopic zaharkitua egin du Jacques Doillon frantziarrak. Frantziar kuota betetzeko era triste samarra. Santiago Mitreren “La Cordillera” k zapore gazigozoa utzi dit.
Sofia Coppolaren azkena ikusi beharreko hori zen. Askoren agendatan markatutakoa. Coppolak izen handia egin dut “Lost in Translation” filmagatik gidoi onenare Oscar saria jaso ondoren eta batez ere “Somewhere” filmak Urrezko Leoia eskuratu zionenean. Asteazkenean Lehiaketan aurkeztu duen “The Beguilded“ek kritika banatu du. Izenburuko Thomas P. Cullinanen eleberrian oinarritutako thriller historikoa ederra, sendoa jo dute askok, beste batzuek 1971ean Don Siegelen bertsio filmikoa kopiatu izana leporatu diote.

Estatu Batuetako Sesezio Gudan, John McBurney iparraldeko soldadu bat (Colin Farrell) zaurituta Virginia, hegoaldeko baso batean aurkitu du barnetegi bateko neska batek. Martha Farnsworthen (Nicole Kidman) familiaren etxean egindako neskeen barnetegia. Hiritik etxalde horretara irakasle joandako Edwina Dabney (Kirsten Dunst) eta hegoaldeko neska gazte ederra eta konkistatzailea den Alicia ikaslea (Elle Fanning) ere ezagutuko ditu bertan. Soldaduaren iritsierak seduzio jokoa hasiko du eta emakumeen arteko borroka.

Kidman, Fanning eta batez ere, Dunst zoragarri daude. Euren arteko begiradak eta soldaduari eskaintzen dioten begiradak ziragarriak dira. Tarteka, parrak sortu arazi dizkigu. Zoritxarrez, Sofia, baina filma ikusten nuen bitartean ezin nuen burutik kendu, 1971ko bertsioa. Colin Farrell ordez, Clint Eastwood ikusten nuen aldioro. Eta Nicole Kidman ordez Geraldine Page. Emakume baten begirada non zegoen bilatzen saiatu naiz eta aurkitu ez. Baina hori ere sexismoa izan daiteke nire partetik. Berriro ikusi beharko dut. Aukera uztailaren 7tik. Espainian “La Seduccion” izenburuarekin estreinatuko da. Frantzian aldiz, “Les Proies” deituko da eta abuztuaren 23an iritsiko da aretoetara.

Zinemaldi guztietan daude. Zinemaldia erabiltzen dute zine aretoetan estreinatzeko plataforma modura. Horrela ulertu daiteke “Rodin“ filmaren programatzea Cannes’70 honetan. Garrantzia izango du ere Frantziako filmeen kuota eta eskultorea pertsonai ezagun eta eztaidatua izana. Zalantza sortu zait Jacques Doillonek zuzendutako hain film pattala, zaharkitua eta aspergarria programatzeak ea onik ematen dion Cannesi.
Filmaren hasieran, Auguste Rodinek (Vincent Lindon) 40 urte ditu, ospea eta erakundeen enkarguak jasotzen ditu. Frantziako estatuak “Inpernuaren Ateak” egin ditzala eskatuko dio, lehen estatu enkargua. Orduan Camile Claudel (Izïa Higelin) ezagutuko du, ikasle doatsua, segituan maitale bilakatuko da. Hamarkada luzez elkar maitatu eta mirestuko dute. Filmean printz batzutan Claudelen ezinegona agertuko da, bere lana merezi duen errekonozimendua ez baitu.
Jacques Doillonek proiektuari ekin zion, dokumental produktoreek eskainita. Eskultorearen heriotzaren mendeurrena iristear zegoela, eskultorearen sensualitatea “Mis escenas de lucha” filmean eman omen zituelako, dokumentala egitea eskatu zioten. Baina Doillonek kontatzen duen modura, dokumentalaren gainetik etorri zitzaion fikzioa. Eta azkenean horrelako produktu eskasa eskaini digu. Sensualitatetik urrun, Rodin sexu adikto bezala agertuko zaigu. Pena da 2013an Itxaropen Onenaren Cesar saria jasotako Higelinen talentua ere horrela alferrik galtzea.

Duela bi urte “Paulina” filmarekin Canneseko Kritikoen Astea irabazi ondoren, Santiago Mitre argentinarra Kota Urdineko hirian bueltan da. 70. edizio honetan, Zinemaldiko bigarren maila den “Un Certain Regard” sailean lehiatzen “La Cordillera“ thriller politikoarekin. Argentinako presidente hautatu berria, Hernan Blanco (Ricardo Darin) Txileko La Cordillera eski estaziora doa, Latinoamerikako presidenteen bilera batera. Bertan bizitza pertsonala eta publikoa kaltetu ditzakeen arazo pertsonal bati aurre egin beharko dio. Darinez gain, Paulina Garcia eta Alfredo Castro txiletarrak, “Paulinako” Dolores Fonzi argentinarra eta Elena Anaya daude antzeztaldean. Espero nuen baino okerragoa. Bi film batean kontatuko nahi balu bezala, eta hain indartsu bukatzen du non telesail baten pilotoaren aurrean bageuden bezala ematen duela. Pena gaia oso interesgarri baita.
Please comment with your real name using good manners.