CANNESetik
Astelehenean Hautapen Ofizialak hiru film izan bazituen lehian, asteartean bakarra jarri dute, arratsaldeko gala 70. urteurrena ospatzeko sortutako ekitaldi batek harrapatu baitu. Hain zuzen, Hautapenean sei aldiz lehiatu den André Téchinék filmatutako “Nos années folles” filmari eskaini diote. Gaur Lehiaketan Nagusian beraz Naomi Kawase izan dugu, “Hiraki” (Argitasuneruntz) filmarekin. Baina emakumeen eguna izan dugu bestela, “Un Certain Regard” ere emakumeek zuzendutako bi film, Léonor Serrailleren “Jeune Femme” eta Anarita Zambranoren “Dopo la guerra”. Tartean, urteurrena ospatzeko beste ekitaldi bat. Urrezko Palma irabazi duen emakumezko zuzendari bakarraren, Jane Campionen, “Top of the Lake: China Girl” minitelesaila.
Jada lau alditan izan da Naomi Kawase japoniarra Hautapen Ofizialean – horrela 2007 Epaimahaiaren saria irabazi zuen “El Bosque del Luto” filmarekin. Ahaztu gabe 2015ean ere “Un Certain Regard”en egon zela “Una pasteleria en Tokio” filmarekin. Cannes’70 honetan aurkeztu duen “Hikari“ (Argiruntz) galdutako eta zauritutako bi arimen aurkitzea da. Baina hori baino gehiago, galera eta ikusmen ezgaitasuna erretatzen du. Eta hori gutxi balitz, metazinea dago.
Misakok (Ayame Misaki) zinemaren edertasuna erakutsi nahi die ikusmen arazoak dituzteneei. Horrela, ezgaitasun bisuala dutenetzat audiodeskripzioak egiten ditu. Froga saio horietako batean ikusmena galtzen ari den argazkilari bat (Masatoshi Nagase) aurkituko du. Gutxinaka galdu. Horri moldatzen saiatzen den bitartean, Misakok ikasi behar du izandako beste galera bati agur esaten. Lortzen ez duen erronka. Aldi berean, zuzendariaren erreflexioa bera: “argirik gabe ez dago kolorerik, argirik gabe ez daude irudirik, argirik gabe ezin da filma egin. Argia zinea dela esan daiteke”.
“Una pasteleria de Tokio”n aritu zen Masatoshi Nagasez gain, filmaren antzeztaldean Tatsuya Fuyi dago, “El Imperio de los Sentidos” film mitikoaren protagonista. Estrainekoz Kawaserekin. Filma izugarri ederra gertatu zait. Poesiaz beterikoa. Onargarri gertatu zaizkik gainera gozoegiak izan daitezken hainbat pasarte. Irailaren 20an estreinatuko da Frantzian. Espainian ere banatzailea lortu du.

Asteartean “Un Certain Regard”en lehian zeuden bi emakume zuzendarien lanetatik bat hautatu dut. Léonor Serraille zuzendari frantziarraren lehen luzea. La Frémis zine eskola famatuaren ikasle ohiak “Jeune Femme“ honetan Ulises emakume bat asmatu du. Parisetik mugituko den Ulises bat. Mexikon bost urte pasa ondoren, Parisen bueltan, mutilak Paula (Laetitia Dosch) kaleratuko du. Bera baina zaharragoa den argazkilari famatu den mutilak. Horrela etxe eta lan baten bila abiatuko da arrotza zaion hirian. Egungo gazteriak sufrituko dituen hainbat egoera erretratu ditu umore printzen laguntzaz.

2013an “Top of the Lake“ minisaila eman zuten. Zelanda Berrian polizia inspektore batek (Elisabeth Moss) haurdun dagoen neskato baten desagerpena ikertu behar du. Jane Campion zen sortzaileetako bat eta sei ataleetatik batzuk zuzendu ditu. Bigarren denboraldi bat filmatu dute irailean estreinatuko dena eta aurrea hartuz Cannesen erakutsi dira atal batzuk.

Robin Griffin inspektorea Sydneyra itzuliko da. Konpondu gabe utzitako arazo bat konpontzera eta lanera. Bertan dagoela maleta baten aurkitutako asiar emakume baten hilotza ikertu beharko du. Mossekin batera Nicole Kidman dago antzeztaldean, bere hirugarren agerraldia zinemaldian. “Tronuen jokoak” saileko Gwendoline Christiek sail horretan egindako paper beretsua egiten du, alegia, zaldunaren laguntzaile. Mossen laguntzaile dugu. Prentsari bi kapitulu baino ez digute eskaini. Guztiak ikusteko gogoarekin geratu naiz. Egungo gai askori errepaso egiten dio, gaiak eta pertsonaiak puzzleko piezak baitlira bata besteari itsatsiz.
Zinea erakusteaz gain, asteartea, errebindikazio eta ospakizun eguna izan da Canneseko Zinemaldian. Manchesterreko eraso lazgarria gogoratzeko, Thierry Fremaux zuzendariak, ekipoak eta hainbat gonbidatu isiltasun minutua gorde dute. Aurretik 70 urteurreuna ospatzeko 155 zine pertsonalitateen taldekako erretratua egin dute.
Gauean berriz, Urrezko Palma irabazi duten 13 zuzendari edukitu dute alfonbra gorrian. 12 gizon eta emakume bakarra. Jane Campion, Ken Loach, Michel Haneke, Costa Gavras, David Lynch, Cristian Mungiu, Nanni Moretti, Bille August, Roman Polanski, besteak beste.
Please comment with your real name using good manners.