CANNESetik zuzenean
“Netflix”ekin eskandalua iritsi da Cannesera. Telebistarako propio ekoiztutako plataformaren bi film Lehiaketarako hautatu ondoren, Cannesek erabaki du datozen edizioetan zine aretoetan emango diren filmak hartuko dituela . Erabakiak aldeko eta kontrako eritziak jaso ditu. Baina polemika hori apaldu zela uste bagenuen tronpatu gara. Atzo goizean “Netflix”en Lehiaketan lehenengo filma akreditatuei proiektatzen hasi direnean txistuak eta oihuak entzun dira. Iruzurtzaileak besteak beste. Hori bakarrik ez filma gaizki proiektatzen hasi dira, goiko herena ez zela ikusten. Azkenean emanaldia eten eta berrekin dute. Esandakoa eskandalua iritsi da eurekin.
Filmearen izenburua, “Okja“ txerri bat da. Txilen aurkitutako txerrame baten kumea. New Yorkeko multinazional batek 25 txerrikumerekin batera munduan barreiatzen dituzte tokiko nekazariek hazi ditzaten. Okja Hego Korean haziko dute, Mija neskatoarekin batera. Baina hamar urteren ondoren txerria New Yorkera eraman nahi du multinazionaleko buruak (Tilda Swinton). Eraman sortu zutenerako erabiltzeko: haragietarako. Eta hor hasiko da Okja, Mija eta txerria askata nahi duten gerlari ekologisten mentura.

Antzeztaldean tartean Paul Dano, Giancarlo Esposito eta
Jake Gyllenhaal du filmak. Kapitalismoaren, gaurko ekoizpen ereduen eta ekologismoaren satira gozagarria da. Ihesaldi une bizkor eta zoragarriekin. Donostiako Zinemaldian 2003an “Memories of Murder” pelikularekin Zuzendari Onenaren saria jaso zinegile honen zerbitzura jarri naiz pelikularen zait luze batean. Pena parte batean inozoegia iruditu zaidala eta pertsonairen bat esageratuegia iruditu. Baina oso denbora ederra, zentzua zuen edertasunarekin pasa dut.
Eta oihuak baino gehiago amorru txistuak entzun dira lehian bigarren filmean. “Jupiter’s Moon“ (Jupiterreko Ilargia) filmak kritikoen haserrea sortu du. Eta hori duela hiru urte “Fehér Isten” (Zakur Txuria) aztoragarria ekarri ondoren, Kornél Mundruczó hungariarraren hau a priori interesgarri ematen zuen horietakoa bazen. Mundruczók predikamendua du Cannesen. Hirugarren aldiz dago Sail Nagusian eta eskarmentua du beste sailetan.

Hain urrun dagoen Jupiterreko Ilargia hori Europa da. Gure Europara iristen saiatzen den gazte siriar bat tirokatuko du Hungariako poliziak. Baina gaztea hil ordez airean hegan egiteko gaitasuna garatuko du. Horri etekina atera nahi dio usteldutako mediku batek. Horren bitartez, Hungariaren eta errefuxiatuen inguruko erretratu latza egin nahi du.

Zoritxarrez filma eskuetatik ihes egin dio. Hasiera indartsua, metafora eta irudi ederrak baditu ere, indarkeriarako eta film poliziako bihurtzeko joerak zapuzten du guztia. Bati baino gehiagori entzun diot, “zer kontatu nahi zuen?”. Zuzendariak ederki filmatzen du baina helburu gabe. Errefuxiatuen tratamenduak ere ernegatu du prentsa.

Izen haundiko “Quinzaine des Réslisateurs” saila ezin hobeago hasi da. Claire Denis frantziarrak Juliette Binoche 40 bat urte dituen margolaria bihurtu du, zeinak arrakasta profesionala lortuta maitasunaren bila dagoen. Horrela gizonak kateatzen ditu. Zeina baino zein aldebresagoa. Binoche zoragarri dago galdutako emakume horren paperean. Txiki uzten ditu beste aktoreak. Pertsonaiarekin eta egoerekin identifikatzeko inongo arazorik. Hau ez da spoiler baina azken eskena arras dibertigarria, poza bihotzean uzten duen horietakoa.
Pio Amato gaztetxoa Jonas Carpignanoren “A Ciambra” luzean
Neorrealismoaren oinorde txintxoa bezala, Jonas Carpignano italiarrak talde marginalen erretratua egitera jo du. Donostiako Giza Eskubidean eskainitako “Mediterranea” luzean, Italiako hegoaldean Burkina Fasoko errefuxiatu baten piurak filmatu zituen. Bi urte beranduago errefuxiatua hori, Ayvia (Koudous Seihon), “A Ciambra“ aurkituko dugu berriz baina berau ez da protagonista. Pertsonai nagusia Pio Amato, Calabriako ijito nerabea eta bere familia, Amato familia. Berauk zeuden 2014ean izenburu berdinarekin egindako labur baten muina. Eta berauk osatzen dute heldu egitearen prozesuaz eta familiaz (jaio garan familiaz eta lagunekin sortzen dugun familiaz) hitzegiten digun luze honen muina. Sineskor gertatzen zaizkigu baina aldi berean papera profesionalki jokatuko balute ematen du. Ederki filmatutako pelikula, une bakar batzutan irregularra bada ere.
Please comment with your real name using good manners.