Indartsu, oso indartsu hasi da Lehiaketa Ofiziala. Fedea nuen Andrey Zvyagintsev errusiarrarengan eta ez dit hutsegin. Todd Haynesek ere forman oso proposamen sendoa burutu du. Bietan familia, nerabetasuna eta hurbilekoekin harremanaren garrantziazp ari dira. Horiekin batera “Un Certain Regard” saila zabaldu duen Mathieu Almaricen biopic faltsua Barbara kantariari buruz eta Bulgarian girotutako western bat.
Segurtasun neurri zorrotzak hainbat filmeen hasiera atzeratzen ari dira. Todd Haynesen azkenaren lehen emanaldia 15 minutuko atzerapenarekin hasi zen atzo goizean. Kazetari askoren amorrurako. Hurrengo emanaldietara, bereziki txartelaren menpe, ilara egin behar baduzu atzeratuz. Haynes estatubatuarrak “La invención de Hugo” eleberria idatzi zuen Brian Selznickren beste nobela bat moldatu du. Eta Scorcesek egindako horretan bezala honetan ere nerabeak eta fantasia puntua dago

Lehia zabaldu duen “Wonderstruck” filmean bi istorio paralelo ikusten ditugu. 1970eneko hamarkadako Ben mutikoak ezagutu ez duen aitaren inguruan galdetzen dio amari. Hau (Michele Williams) hiltzen denean, aitarengana eraman dezakeen aztarna topatuko du eta Estatu Batuetako erdialdetik New Yorkera bidaiatuko da. Bitartean, 1930eneko hamarkadan bizi den Rose neskatoak aktore bat (Julianne Moore) miresten du. New Yorken antzerkian izango dela jakiterakoan, hirira New Jerseytik joatea erabakitzen du. Bilaketa simetrian garatuko da.
Haynesek denbora tunelean sartuko gaitu. Bi istoriak paraleloki garatuz. Alde batetik Rosaren bilaketa zuribeltzean ikusiko dugu. Zinema soinudaren atarian baitgaude. Benena aldiz koloretan, baina 70 hamarkadako irudi tratamendua du. Hirugarren zati batean teknika kuriosoa erabili du Haynesek. Formalki oso arriskutsua ematen du, hondoan konbentzionalagoa den proposamenerako. Filmak modernoak eta aldi berean, aretoak egun betetzen dituzten emakume edadetuak erakarriko dituela somatzen dut. Prentsa eta merkatuaren pasean txaloak jaso ditu, txalo zaparretatik urrun geratu bada ere.
Duela sei urte, “Elena” zoragarriarekin “Un Certain Régard” saileko epaimahaiaren saria jaso ondoren eta duela hiru edizio Sail Nagusiko gidoi onenaren saria eskuratu ondoren “Leviathan” itzelarekin, Andrey Zvyagintseven hirugarren partehartzea Cannesen. “Nelyubov“ (Maitasunik ez) Errusiaren erretratu burutsua eta indartsua da berriz. Putinen Errusiaren erretratu lazgarria, zuzendariak ohi duen bezala.
Boris y Zhenya dibortziatzeko bidean daude. Elkarrekin duten apartamendua saldu nahi dute berehala, dituzten egungo erlazioekin jarraitzeko. Gizonak haurdun utzi duen neskarekin bizitzera joan nahi du. Emakumeak dirua duen gizon batekin. Ez dira ohartzen Aliocha, hamabi urtetako semearen beharrez. Ahaztuta dute desagertzen den arte. Puskatutako familian desagertze horrek gehiago puskatuko du.
“Levyathan”en bezala hemen ditugu elurtutako paisaiak, pertsonai barregarri batzuk eta elizaren boterea. Horretan ustelkeri politikoa bazen gaia, hemen familiaren ustelkeria azpimarratzen du. Baina honako hau sotilagoa da. Kritikoen artean oso harrera ona. Frantzian irailaren 20an estreinatuko da.
Barbara kantaria Frantzian arras ezaguna, kanpoan ez hainbeste. Duela 10 urte hil zen izarra gogoan biopic izan nahi ez duen musikala osatu du Mathieu Almaric zuzendari bilakatutako aktoreak. Jokoa luzatuko digu: pelikula baten errodajea agertzen digu non kantari judutarraren ibilbide artistikoaren pasarte batzuk irudikatuko dira. Kantaria gorpuzten antza handia duen baina ezezaguna zitzaidan Jeanne Balibar. Aurkikuntza bat. Eta Almariac berak kantariaren fan osoa den zuzendariarena egingo du. Aldi berean kantariarena egiten duen aktorearen errodajean bizitza eta izaera ikusiko ditugu. Guztia Barbararen musikaz trufatua. Proposamen kuriosoa. Denbora pasa hala irabazten duena. Baina somatzen dut Frantzian izango duela arrakasta.
Hori izan da “Un Certain Regard” salieron irekiera ofiziala, eguneko bestea 12 urteetan Valeska Grisebach emakume zuzendari alemanak egiten duen bigarrrena. “Western” du izena. Eta hala da, hor agertzen dira etxerik gabe erroen bila dagoen soldadu ohi edo, heroiaren antagonista, maltzurra, erreskatu behar den dama eta muga bat. Eta nola ez azpiegitura bat egitera lur basatira datozen bidehurratzaileak eta natiboak. Baina kasu honetan azken hauek bulgariarrak dira eta lehenak alemanak. Izan ere filma Europa Ekialdearen “konkista”ren metafora da. Topikoez beteta batzuentzat, zoragarria besteontzat. Nire ustez topiko horiek metaforaren ankerkeria hobeto ulertzen laguntzen digute. Gustura ikusi dudan horietakoa.
Please comment with your real name using good manners.