Datozen hilabeteko izarra izango da. Eneko Sagardoyk (Durango, 1994) Euskal Herrian estreinatzear dauden lau filmetan parte hartu du; bitan, Euskal Herrian egin diren produkzio handienetakoetan, koprotagonista. Besteetan paper txikiagotan. Antzerkian eskarmentu handiko aktorea gutxinaka ibilbildea lantzen ari da zineman. Iraganaz eta esku artean dituen proiektuez aritu gara Donostian kafesne baten aurrean. Bildu ginen egunean ikasleku izan zuen Mondragon Unibertsitatetik etorri zen, gaurko ikasleen deiari kasu eginez.
– Orain zineman ari zara baina antzerkian trebatu zara, ezta?
“Lehen antzerkia 2008an egin nuen. Nire ikastolan, Kurutziaga Ikastolan, antzerki ikastaroa dago kurrikuluma. Gero Durangoko Karrika antzerki taldean urte batzuk egin nituen eta gero “Goenkale” telesailean hasi nintzen. Orduztik gehienbat antzerkia egin dut oso zuzendari desberdinekin, … Lipus, Patxo Telleria, Jokin Oregi, … Oso testu desberdinekin eta oso antzerki mota desberdinekin gainera“.
– Eta horrek zer eman dizut?
“Horrek eman dit gauzak batzuk ikasteko aukera bat, nik uste dut inongo unibertsitatetan eta inongo eskoletan ikasi ezin direnak. Horrek ez du kentzen ikasteko asko daukadanik eta agian unibertsitatetan eta eskoletan ikasi behar den hori ikasi ez behar dudanik. Baina argi daukat egun naizen aktorea naiz egiten dudan lan bakoitzean aktore desberdin bat irteten delako eta horrek ematen dit hurrengo lanari egiteko beste modu bat. Urte batzuk badira hasi nintzela, baina oraindik ere kostatzen zait esatea aktorea naiz hori. Agina pelikulak pantaila handian ikusterakoan sinistuko dut baina momentuz …”
– Eta horrela zinemari heldu zenion, zein izan zen lehen aukera?
“Lehenengo aukera “Amaren eskuarekin“ izan zen. Gauza berezia izan zen. Figurazio bat zen, erizain paper bat zen eta bukaerako metrajean ez nengoen. Estreinatu eta bi aste lehenago ekoizleak esan zidan “20 minutu kendu ditugu eta ez zara agertzen, ez gaizki hartu. Nire lehenengo pelikula eta horrela agertzen da IMDB baina ez naiz pelikulan agertzen. Hori zen lehenengo esperientzia. Baina lehenengo zine esperientzia benetan nik “La Mina” hartzen dut. Izan zelako lehen aldiz ulertzen errodaje bat nola funtzionatzen zuen, zein den zinearen jerarkia, ze lanbide lan mota ezberdina dauden, …“.
– Eta nola iritsi da eklosio hau, aurten lau film estrenatzear izatea?
“Ni “Aundiya”ra aurkeztu nintzen eta “Aundiya”koek baiezkoa eman zidatenerako baneukan “Errementari” papera. Entseioetan nintzen. Eta hain justu izan dira euskarazko zinemaren historian izango ditugun pelikularik handienak. Eta bietan koprotagonista naiz. Agian kasualitatez edo agian nahiko prestatu naizelako, ereindako hazien fruituak. Kastinetan ondo atera naiz agian entrenatuta nengoelako eta entrenatuta nengoen antzerkian egin dudan lanagatik. Orduan dena lotuta dago. Kasualitatea da bi pelikula hauetan bi perfiletan egokitu izana”.
Horietan koprotagonista, besteetan?
“Oraintsu errodatu dudan “Cuando Dejes de Quererme” filmean sekundario bat naiz. Nahiko garrantzitsua protagonistaren jokabidea motorra da, bere aitarena egiten dut iraganean. Bestean, Ana Murugarrenek zuzendu duen “La Higuera De Los Bastardos” filman bi sekuentzia ditut Karra Elejaldearekin. Lau produkzio oso ezberdinak. Zuzendari oso ezberdinekin, zinea egiteko modu ezberdinekin eta ikasi dut pittin bat antzerkian gertatu zaidan moduan. Oso denbora laburrean oso egiteko modu ezberdinak ezagutu eta dudarik gabe ikasketa handi bat da. Orain beste aktore bat naiz“.
– Zuzendari ezberdinak direla aipatu duzu, nola iragartzen da?
“Oso esperientzia ezberdinetako zuzendariak izan dira. Ez dut asko igarri rodajetan. Egia da agian Moriartikoek oso ibilbide luzea dutela eta agian beste arnas bat, beste pausa bat dutela zuzentzeko orduan. Beste kontzientzia bat, hotzagoak dira. Baina horrek ez die kentzen zalantza handiak izatea, beldurrak izatea, eta kontrapuntuan, Paul Urkijoren eta Igor Legarretaren lehen luzemetraia bada ere, baina ziurtasun osoarekin jokatu dute. Eta hori da biek hala biek izan ditulako preprodukzio bat eta prestaketa bat. Paulen kasuan ia hamar urtetan buruan bueltaka izandako proiektua dela eta Igorren kasuan bost urtetan. Orduan horrek ematen dizut ziurtasun bat eta pelikula zer izan beharko luken irudi zehatz bat. Eta ni harrituta nago mailarekin kasu guztietan“.
– Zalantza jartzea aipatu duzu. Horrek ez dizu konfidantza galtzea ekartzen?
“Ez. Zuzendari batek zeinak etengabe gauzak zalantzan jartzen duen eta konplexurik gabe niri konfidantza gehiago ematen dit. Beti ere iparra zein den jakinda. Baina zalantza jartzeak esan nahi du obra obra bizi bat sentitzen duzula eta kontziente zarela paperetik pantailara pasatzerakoan obrak aldaketa asko izan ditzakeela. Eta irekita zaudela. Horrela ulertzen hasi naiz ni ere. Aktoreok beste baten zerbitzura lan egiten dugu eta beste hori ez da zuzendaria, beste hori obra da, pelikula da eta zuzendariek ere obra, pelikula horren zerbitzura egiten dute lan. Ezin zara maitemindu, maitemindu arren gero ahaztu beharko duzulako, gero sakrifikatu behar duzulako, bai sekuentziak mozten, pertsonaiak kentzen, aldaketaketa egiten eta niri horrek konfidantza ematen dit. Nik zinea ulertzen dut gauza likido baten moduan, ez solido. Bai emaitza solidoak izan behar dira, ondo egituratua. Baina prozesua ezin da harri bat izan“.
– Elkarrizketa hau prestatzen ari ginela, atera zen agian lau pelikulak Zinemaldian aurkezten zirela?
“Argi dagoena da aurten lau pelikula estrenatuko dudal. Eta ematen dit bertigo apurra. Horrenbeste lan egiteko denbora eman dit esaten diot nere buruari. Bertigo txiki bat ematen dit eta pena ematen dit ze agian dosifikatu beharko nuke. Baina hala etorri da eta hala erantzun dut eta gainera nik uste hala izateak niri eman dit buelta gehiegi ez emateak egin dudanari. Hau da profesionalki nola nagoen horri buelta gehiegi ez ematea. Orduan estrenaldiak ere horrela hartuko ditut. Laurak zinemaldian badira oso ondo, ez badira ere oso ondo. Lana eginda dago. Osteko guztia ez da nire ardura. Datorrenarekin disfrutatuko dut“.
– Geroari aurrea hartzeko ordezkaria hartu duzu, ezta?
“Aurten egin ditudan pelikula guzti hauen ondoren, Euskal Herrian behintzat zine zuzendari gehienak entzungo dute. Hori ja pribilegio bat da zuzendariek ezagutzea. Baina oraindik errealitate bat dago. Espainiar Estatuan zuzendari asko ez naute ezagutuko. Orduan, horietara iristeko modu bakarrenetarikoa da errepresentate batek zu aurkeztea. Eta nire kabuz lortuko ez nituen froga horiek egiteko. Nire kabuz ezagutuko ez nituzke pelikula horietan parte hartzeko aukera izateko behintzat. Gainera lagun bat da lagunduko didala markatzen. Ziurtasuna ematen dit jakitea lana bukatzerakoan Madrilen bada norbait probetan nire lana erakusten, pelikula posibletan nire lana erakusten eta hori nire kabuz ez nuke lortuko“.
– Eta kanporako jauzia?
“Orain frantzesa ikasten hasiko naiz. Iruditzen zait hemen ondoan daukagula industria handi bat, nire gusturako pelikula eta zuzendari gustukoenak frantziarrak dira eta saiakera hori egin nahiko nuke. Eta lanik ez badut lortzen ere, pelikula frantzesak ulertzeko irakurtzen aritu gabe“.
– Zuzendari gustukoenak. Zein zuzendari eta zein aktoreekin lan egin nahiko zenuke?
“Niretzat Leos Carax da barbaritate bat, eta berarekin batera Daniel Lavant. Haneke da dudarik gabe beste bat. Eta Grezian, Yorgos Lantimos. Eta estetikagatik eta jorratzen dituen gaiengatik, Xabier Dolan. Eta aktoreekin Isabelle Huppertekin lan egin nahi dut, Barbara Lennierekin, eta Davantekin eta Jose Sacristanekin“.
– Eta azkenik, zein proiektu berri dituzu eskuartean?
““Azken Trena Trebinklara” obrarekin jarraituko dut. Udazkenean Miren Gaztañagak eta biok estrenatuko dugu “Heriotza Bikoitza” deritzan antzezlan bat. Jon Ander Alonsok zuzenduko du. Eta … hori da guztia. Ezin dut gehiago kontatu (dio misteriotsu, irriparra ahotan)“.
Please comment with your real name using good manners.