KRITIKA: “Manchester by the sea”, galeren eta familiaren gestioaz

Sarien denboraldian handituta zetorren Manchester frente al mar (Manchester by the sea). Orain “La La Land”en eraginpean, aparra pittin jaitsita, Hego Euskal Herrian estrenaitzen duten film hau Drama horietakoa da. Drama hizki larritan. Zuzendari modura Kenneth Lonerganen hirugarren filma luzean galeraren eta doluaren gestioaz ari zaigu. Paraleloki familiarteko harremanak azpimarratu nahi ditu Oscar sarietarako sei izendapen dituen filmak.

Filmaren hasierak oso garbi uzten digu tonua. Musika erlijioso batez lagundurik Estatu Batuetako iparraldeko itsas herri batean, gizon bi eta mutiko bat ikusten ditugu motor ontzi batean. Bi anaiak eta horietako baten semea arrantzutan ari dira. Familiaren gizontxoak egun pasa. Hasiera tituluak pasata, horietako bat beharrean ikusiko dugu.
Lee Chandler
(Casey Affleck) edifizio bateko zaindiaria da. Bizilagunen arazoak konpontzen egiten du lan. Negu gordinean, elurra garbitzen eta zaborra botatzen ikusiko dugu. Gizon iluna, apala, isila ematen du. Baina tarteka eztanda egiten du. Bizilagun batekin errietan eta taberna batean, moskortu eta borroka bila dagoenean. Elurraren aurka borrokan ere ikusiko dugu, dei bat jaso arte. Herrira itzuli behar du. Bidaian flasbackean bere bizitza eta dei horrek sortu duen anaiaren bizitza ikusiko dugu.

“Manchester by the sea”. Zuzendaria: Kenneth Lonergan

Deiak ardura berriak ekarriko dizkio. Eta horiek konpontzen dituen bitartean, flashback desberdinek Chandlerrek duen sekretua azalaratuko dute. Lurperatuta duen trajedia argira ekarri. Maitasunera uko eginda dagoen gizon hotzaren arrazoia. Ardura falta tarteko, galera handi bat izan duen gizona da. Casey Affleck zoragarri dago. Pertsoinak behar duen estoizismoa eta hoztazuna pantailatik ateratzen da. Urrezko Globoa eta Xixonen aktore onenaren saria jaso ondoren, Oscarretan lehiakide indartsua da pianojole bihurtutako Ryan Gosling-entzat. Hainbat kritikoen saria jaso ondoren, Bafta sarietan ere iruditxoa eman dezake.

Baina bera bakarrik ez. Antzeztalde osoa izendatu ditu Estatu Batuetako Aktoreen Sindikatuak. Oso sineskor egiten zaigu aitaren galerari aurre egin gabe dagoen Patrick nerabea hori, Chandlerren iloba hori. Lucas Hedges Wes Andersonen aktore fetitxeak antzeztaldeko aktore onenaren saria jasotzeko Oscarretarako aipamena du. Antzeztaldeko emakume aktore onenarako aipamena du ere Michelle Williamsek. Bizitzarekin aurrera egin duen Chandlerren emazte ohiaren paperean.

Tarteka luzeegia egin zitzaidan. Agian gai gehiago sartzen dituelako. Baina “Gangs of New York” filmaren idazleak ederki eramaten ditu, ederki konpontzen ditu. Aitortu behar dut negar baten pasa nuela film osoa. Guztiok hein batean galera bati eta maitatzen ditugunengandik urrundu gaituen zeozerri aurre egin behar baitiogu.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online