Zinemaldietan saritutako filmak eta zine ezezaguna. Horiek nahastu du beti FAS zinekluba interesgarria den hautapenean. Luze joan gabe, harira.
Gaur Berlinaleko Zuzendari Onenaren saria iaz jaso zuen “L’Avenir“ (El Porvenir) filma emango dute. Mia Hansen-Løve zuzendaria konsagratu zuen filma. Isabelle Huppert Nathalie da. Filosofia irakasle gogotsua. Posesiba den amaren, gizonaren, seme-alaben eta ikasleen artean banatzen du denbora. Eztabaidatzea gogoko duena. Gizonak beste emakume batengandik utzi behar duela jakiten duenen bizitzari buelta eman beharko dio. Huppertekin batera, André Marcon, Roman Kolinka eta Edith Scob arituko da. Donostiako Zinemaldian Perlak sailean ikusteko aukera izan genuen.
Urtarrilean “Baltikoko Zinema”ren adibide bat ikusi ondoren, otsailaren 14ean beste bat datorkigu. 1964ean Litunian jaiotako Sharunas Bartasen “Peace to Us in Our Dreams“ 2015ko Cannesen, “Quinzaine des Réalisateurs” entzutetsuan aurkeztu zuten. Udako arratsalde bero batean, aita alarguna bat, alaba eta aitaren bikotekide berria laku baten alboetan duten etxera joango dira asteburu pasa. Alaba berriki itzuli da aitarengana. Bikotekidea bere bizitzean zeri emango dion garrantzia ari da hausnatzen. Aitaren papera zuzendariak berak betetzen du. Bartas lakuak eta basoak, espazio ederrak eta hiru pertsonaiz baliatzen da bizitzaren aspektu filosofikoez hausnartzeko. Filma aurkezteko Nacho Carballo, FICXixon Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendari ohia.

Otsailaren 21an urteroko kolaborazio horietako bati helduko diote. Zinegoak zinemaldiarekin bateran iazko Locarnoko Zinemaldian Zuzendaritza Onenaren Saria jaso zuen “O Ornitólogo” filma eskeiniko da. Zine artistikoaren adibide garbia den João Pedro Rodrigues zuzendariaren bosgarren filmak hein batean Antonio Deunak izandako “konbertsioa”ren ikuspegi moderno eta homosexuala emango digu. Fernando, Portugal iparraldeko erreserba batean zaindari da. Hegaztiak eta landareak kontrolatzen pasako ditu egunak. Ur-lasterrak eramango duten arte. Txinatar erromes pare batek salbatuko du. Bere bidea berriz aurkitu nahian, baso ilun eta kezkagarri batean sartuko da, oztopo harrigarri eta ustekabeak aurkituz. Sitgesen eta Donostia Zinemaldiko Zabaltegi sailean eman zuten. Bilbon estrenaldia izango den honetan João Pedro Rodrigues zuzendaria bera izango da film aurkezten.
Eta otsailaren azken egunean Locarnoko beste garaile bati, Michelangelo Antonioniri botako dio FAS Zineklubak begirada. 2004ean “Lo Sguardo di Michelangelo“ egindako laburra emango dute. Eta ondoren, 1957ean zuzendutako “Il Grido” proiektatuko dute. Neorrealismoan murgilduta hasieran, 1960an egindako filmek nazioartekotzea ahalbideratu zioten. Horrela “Blow-up” eta “El Reportero” egin zituen Britania Handian eta Estatu Batuetan. 1957ko film honetan, gizon bat noraezenean dabil bere hiritik, maite duen emakumeetik aldenduz. Apenas 10 urte zituen Locarnoko Zinemaldiaren irabazlea izan zen filma. Saioa profitatuko dute Toni Garzón Abad idazle, zuzendari eta FAS zineklubeko bazkidearen “Cállate la boca” izeneko liburua aurkezteko.
Please comment with your real name using good manners.