Apurka apurka Sopelan indar hartzen ari da Laburrean zine jardunaldia. Urte hasieran datorren film laburren erakustaldi honek hirugarren edizioa osatuko du ostiralean. Aurreko edizioetan bezala azken urteko uzta onena erakusketan saiatuko dira Kurtzio Kultur Etxean. Gaueko zortzietatik aurrera lau film labur emango dira, doan, Kurtzio Kultur Etxean bertan hartu behar diren gonbidapen batzuen truke. Ondoren, filmen hiru zuzendariekin: Aitor Gutiérrez, Kepa Sojo eta Ivan Sokolov zuzendariekin mintzatuko da Amaia Caiero kazetariak. Ezbaian film horietako baten musika egileak, Arántzazu Callejak ere parte hartuko du.
Aitor Gutierrezen “Ulises“ pertsonai bakarti eta gogoetazale baten istorioa kontatuko digu. Hotel baten ostatua hartu eta beste pertsona batzuetaz mozorratzen saiatzen da. Hoteleko langileak engainatuko ditu baina ez bere burua. “Ánomalo“ filmearekin txunditu gintuen zuzendariaren film berria. Honi esker Zinebi 2016an zuzendaritza onenari SGAEren saria eskeratu zuen Gutiérrezek.
Eskarmentua du Kepa Sojo zinegileak film laburretan. 2015ean Goya sarietarako izendatua izan zen “Loco con Ballesta” filmagatik. Iaz estrainekoz bere film labur bat “Kimuak” katalogoan sartu zuten. Estreinekoz euskaraz filmatu duen “Hileta“ laburra 1925eko Euskal Herriko herri txiki batean dago girotua. Emakume gazte baten hilbeila daude. Familiaren patriarkak baina kezka bakarra du: hildakoen berpiztea predikatzen, mendian galduta dabilen semearen desagerpena. Sojorentzat zuzendari garrantzitsua den Carl Theodor Dreyer zinegilea daniarrari omenaldia egin nahi dio filmak. Kandido Uranga, Itziar Atienza, Mikel Losada, Martxelo Rubio, José Ramón Soroiz, Josean Bengoetxea, Asier Hormaza, Jose Kruz Gurrutxaga eta Susana Soleto ditu antzezleak. Hainbat zinemaldietan saritu dute jada.
Las Chicas de Pasaik María Elorza eta Maider Fernández dira. Maríak amari egiten dio elkarrizketa. Maiderrek amona eta lagunak galdekatzen ditu. Horrela osatu dute emakumea eta hiria collage interesgarri eta hipnotiko den “Gure Hormek“ laburra. Ez fikziozko film hau “Kimuak”en ere hartu dute eta Zinebin Euska Zinearen Saria eta Gaisteizko Cortada Zinemaldian Dokumental Onenaren Saria jaso ditu.
Ivan Sokolovek Zinebin SGAE Fundazioaren Gidoi Onenari saria jaso zuen “Anómino“ filmagatik. Bertan itxaropen telefonoaren boluntario batek jasotzen duen deia kontatzen digu. Bere buruaz beste egin nahi duen batek deitu eta bizitza osoan zehar ezkutatu duen sekretu baten berri eman nahi dio. Sopelan zuzendariarekin batera film laburra aurkezten Arántzazu Calleja musika egilea egongo da. Honekin itxiko da erakustaldia eta zabalduko ezbaia.
Please comment with your real name using good manners.