Ostegunean Errenteriako Ozzinema zineklubak “Aloys“ film suitzarra emango du. Tobias Nölle zuzendariaren lehen luzea bakardaren inguruan arituko da. Aloys aita galdu berria duen ikertzaile pribatua da. Bakarlari baten bizitza du, munduarekin kontaktuaren beldur. Bat batean, telefono deiak jasotzen hasiko da, mundu magiko batera salto egitera bultzatuko duena. Filmak Berlinaleko Panorama sail entzutetsuan parte hartu zuen eta kritikaren FIPRESCI saria jaso zuen. Las Palmasekoan publikoaren saria eskuratu zuen. Espanian abenduaren 2an estrenatu zen. Gipuzkoan estrenaldia bihar egingo dute Errenterian. Filmaren banaketa Espainian Atera Films banatzaile gipuzkoarrak egin du. Eurentzat pausu garrantzitsua. Honen inguruan Miren Aperribay, Atera Filmseko arduradunarekin mintzatu gara.
Banatzen duzuen lehen europar filma da, ezta?
– “Atera filmsek lan handia egin du aretoetan pelikulak banatzen. Egia da, orain arte, euskal pelikulak edo espainolak izan direla. Gainera dokumental ugari banatu ditugu eta Atera Txiki deritzan sailaren bitarteez, umeentzako film asko banatu ditugu ere. Bai hau litzateke helduentzako fikziozko lehen film europearra Espainian banatzen duguna”
Nola iritsi zitzaizuen filma erosteko aukera?
– “Urtero Berlinalerako merkatura joaten gara zer pelikula berri dauden ikustera. Badakigu Cannes eta Berlin direla merkatu garrantzitsuenak. Berlin otsailean denez, urteko pelikula izan daitezkenak ikusteko aukera ematen dute. “Aloys” hasieratik arreta eman zidan. Filma ikusi nuenean asko gustatu zitzaidan eta iruditu zitzaidan pelikula etorkizun handiko zuzendaria zela eta oso ondo egina zegoela”
Nola izan da esperientzia?
– “Esperientzia oso positiboa izan da hasieratik. Pelikula oso ondo posizionatu da prentsa aldetik gehienbat. Oso kritika positiboak: Fotogramas, Cinemania, Culturama, etb. aldizkari guztietan. Eta “Dias de Cine” erreportajea egin zion telebistan. Movistar plus life programa ere oso ondo hitzegin zuten. Ikusi duen jendeak ere ondo hartu du. Orain filma aretoetan dago eta orain ikusi behar da zer balantze aterako den, aretoetatik pasa ondoren egin beharrekoa”.
“Aloys” banatzeari ekin izanak esan nahi du zuen nazioarteko filmak hemen banatzeari ekingo dizuela lan ildo nagusia aldatuz?
– “Atera Filmsek beti egin du lan garrantzitsua euskal pelikulak kanpora ateratzen, bisibilitate bat emanez nazioarteko festibaletan eta beste merkatuetan, marka bat sortuz. Eta hori guretzako lan garrantzitsua eta segitu behar duguna egiten dudarik gabe. Aldi berean, beste gauza da kanpoan ikusten ditugun pelikula interesgarriak hona ekartzea eta hemen zineetan jartzea erronka bat da eta hori egin nahi dugu ere. Ez dugu uste inkonpatibleak direnik.
Please comment with your real name using good manners.