Bere sorkutzaren 64 urte hasi berria du Bilboko Fas Zineklubak. Horregatik hura ospatzeko saio berezia antolatu dute, duela 36 urte, Faseko kide eta zinezaleak hunkitu zituen Peter Bogdanovichen “The Last Picture Show“ filma emango dute. Urtarrila indartsu dator kritiko guztiak txunditu dituen “Toni Erdmann“ filmaren aurrestrenaldia ere emango baitute. Hilabetea osatzeko Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen “Sparrows“ eta estoniar zine ezezagunaren harribitxi bat. Beti bezala deigarria.
Esan bezala harribitxi baten bigarren emanaldiarekin gaur ekingo diote FASekoek ikasturteari. Duela 36 urte FASeko kideak eta kritika orokorrean txundituta utzi zuen “The Last Picture Show“Jeff Bridges eta “Luz de Luna”ko protagonista zoragarria, Cybill Sheperd. Filmak zortzi Oscar izendapen izan zituen eta bi irabazi, Cloris Leachman eta Ben Johnson, antzeztaldeko aktore onenen sailean. Iñigo Salinero aktoreak aurkeztuko du saioa.
Urtarrilaren 20ean zine aretoetan estreinatuko da Cannesen kritikoak maitemindu zituen “Toni Erdmann“ film alemana. Cannesen kritikoen zinemaldiko FIPRESCI saria jaso zuen eta Donostiara iritsi orduko urteko filmea iritzi zioten, urteko FIPRESCIa emanez. Horrela Maren Ade zuzendaria urteko FIPRESCI hori jasotzen zuen lehen emakumea bihurtu zen. Harrezkero Europako Zine Akademiaren EFA sarietako bost ikur potoloenak – filma, zuzendaria, gidoia, emakumezko aktore eta gizonezko aktoreari emandakoak jaso ditu. Maren Aden egungo belaunaldiko familien errealitatea umorez erretratu du. Sandra Hüllerrek gorpuzten duen Inesek Bucaresten lan egiten du. Atzerriko enpresa baterako Errumaniako enpresak erosi, txikitu eta berriz saltzen. Dena antolatuta du aita (Peter Simonischek) bisitan datorren arte. Aitak galdutako harremana berreskuratu nahi du. Eta pertsonaia asmatu beharko du. FAS zineklubak urtarrilaren 17an aurrestreinatuko du, Golem zine aretoetan kasu honetan.
Islandia azken urteetan film andana bidaltzen ari da zinemaldietara, bertan egiten den zinemaren indarra agertuz. Uharte-herri honetako azkenetako ekoizpen batek, “Sparrows” (Gorriones) filmak Donostia Zinemaldian Urrezko Maskorra jaso zuen duela bi urte. Rúnar Rúnarsson zuzendariak heldutasunera hurbiltzen ari den mutiko baten istorioa kontatuko digu. Amak Islandia utzita aitarekin herri koskor batera joan beharko du bizitzera hiriburutik aldeginda. Txikitako lagunekin eta aitarekin harremana berreskuratzeko ahalegina filmatuko du. Urtarrilaren 24ean emango dute, ohikoa duten aretoan. Filma honen aurretik Aitor Gutierrezen “Ulises“ laburra jarriko dute. Eta Gutierrrezek berak aurkeztuko du saioa.

Urtarrilaren azken egunean II. Mundu Gerran sobietarrek Baltikoko Errepubliketan egindako garbiketa etniko operazio bat kontatzen duen filma emango dute. “Risttuules“ (In The Crosswind) hain urrun geratzen zaigun estoniar zinemaren adibidea da. Martti Helde zuzendariaren lehen luzean 1941.ean gertatutako pasadizo bat filmatzen da. Urte horretako ekainean, II. Mundu Gerraren erdian Estonia, Lituania eta Letoniako hiritar asko euren herritik atera eta Siberiara bidali zituen Stalinek. Zuribeltzean filmatutako film ederra aurkezteko Txus Retuerto zineklubeko presidente ordea arituko da. Film honen aurretik “Duelo a las doce en punto“ laburra emango da. Eta Unai Guerrak, filmearen zuzendariak eta FASeko lagun zaharrak aurkeztuko du.
Please comment with your real name using good manners.