Goiztiarrak datoz Donostiako Kresala Zineklubekoak. Urteko lehen astelehenean ekingo baitiote urtarrileko egitarauari. Eta ekin gainera, aurten utzi gaituen europar zinemaren maisu batekin: Andrzej Wajda zuzendari poloniarraren film batekin. Ondoren Europan gorago joango dira, Estoniara. Eta hilabetea bukatzeko ondoan dugun zuzendari bat baina kasu honetan Europaren mugetara “bidaiatu” den film batekin.
Eta urtea hasteko maisulan bat. Aurten utzi gaitu Europako zinemaren maisu batek, Andrzej Wadja zuzendari poloniarrak. Egindako lan eskergatik Ohorezko Oscar saria eman zioten. Kresalak bere omenalditxoa egiteko 1958an zuzendutako “Popiol i Diament“ (Cenizas y Diamantes) filma eskainiko dute. Venezian kritikoen, FIPRESCI saria jaso zuen, Wajdaren trilogia, II. Mundu gerran poloniar bizitzaren trilogia osatu zuen film honek. Gerra garaian poloniar guztiak, nobleak, burgesak eta langileak elkartuta badaude, askatasunaren lehen egunetik elkar mokoka hasiko dira. Maitasun istorioa batek dena gailentzen duen arte. Europar zinemaren klasiko hau Kresala Zineklubaren sortzaile eta zinegile poloniarraren zineman aditua den Juan Berasateguik aurkeztuko digu.

Eta garai berean baina pittin bat Europa iparraldera joanda, urtarrilaren 16an Elmo Nüganen zuzendari estoniarraren “1944” filma emango dute. Tallineko Antzokiko zuzendari artistikoa denak Estonian oso ezaguna den gerra garaiko atal bat aztertu du. Estonian dagoen Sorve penintsulan izandako gertaera bat. Bi aldeetan, alemaniarrekin eta Sobietar Armadarekin borrokatu ziren soldadu ezberdien begietatik kontatutako istorioa antibelikoa da. EHUn historiako irakasle den Iñaki G. Gurpeguik aurkeztuko digu filma.
Eta hilabetea bukatzeko, urtarrilaren 30ean Kresala Zineklubaren laguna den Juanmi Gutierrez zuzendari errenteriarraren azken dokumenala, “Oihalak Adarretan“ emango dute. Gutierrez ere Europako beste aldean, mugan dagoen Armenia bisitatu du Euskal Herrian bizi diren herri horretako etorkinen bidez. Eta horrela Armeniar diasporaren inguruko filma burutu du. Iaz Giza Eskubideen zinemaldian parte hartu zuen filma gainera. Berak aurkeztuko du filma.
Eta gogoratu Kresala egiten ari den film laburren hautaketa. Euren esanetan “Kresala ZK-n gustoko dugu ilusio guztiz zinema mundo honetan hasiberriak direnei bultzadatxo bat ematea eta bere lanak pantaila handian ikusteko aukera ematea“. Ondorioz, gipuzkoarrei egindako deia: film laburra izanik bidali helbide honetara: kresalazinekluba.paul@gmail.com. Bidaltzen dituzuenen artean hautaketa egingo dute eta datozen hilabeteetako programazioan sartuko dute.
Please comment with your real name using good manners.