Laugarren urtea dute Hazparnen Eihartzea Kultur Etxeak eta Ttatola gaztetxeak Zinegin festibala egiten dutela. Bi ardatz ditu zinemaldiak: euskarazko filmak hedatzea eta euskal sormena sustatzea. Eta horretarako urtero bezala Klipklap film laburren lehiaketa egin dute. Film horiek ikusiko dira asteburuan egingo den euskal zinemaldian. Azaroaren 17tik 20ra gainera, mugaz bietako hainbat film luze, berriak edota azken urteetan errodatuak emango dira. Ez dira faltako ohikoak bilakatu diren zine-kontzertu, bideo-pote eta zine-quizza.
Zinemaldia ostegunean hasiko da Patxo Telleriak eta Aitor Mazok 2012an filmatu zuten “Bypass“ komedia erromantikoaren proiekzioarekin. Gorka Otxoa Bartzelonan bizi den ekonomilaria da. Sara Cozar bihotzeko gaixotasun bat dela medio hiltzori dagoen laguna. Sekretukiko ekonomilariarekin maitemindua dago. Eta hark neska pozteko bera ere maite duela esango dio. Baina mutilak bikotea du Bartzelonan. Patxo Telleriak larunbatean emango duen Master class-aren ataria izango da. Telleriak gidoigintza landuko du izena emango duten zortzi lagunekin. Proikezio hori hein batean iaz zendutako Aitor Mazori omenaldi txikia ere izango da askorentzat.
Ostiralean 2010an filmatutako “Amerikanuak“ ikusiko da seiretatik aurrera. Iparamerikara joandako etorkin euskaldunen historioa kontatzen du. Filma horri soinu banda jarritako “Audience” taldeak berriki musikatutako “Jai Alai Blues” filmaren soinu bandaren inguruan kontzertua emango du larunbatean. Ostiralean ere David Aguilarrek zuzendutako “Mara Mara“ film ertaina eta Kepa Sojok filmatutako “Hileta” eta Alejandro Díaz Castañok egindako “Ihesa“ film laburrak emango dira. Lehena iazko Donostiako Zinemaldian lehiatu zen. Beste biak Kimuak katalogoan aukeratu dituzte eta jada hainbat zinemalditan lehiatzen ari dira.
Larunbatean egun pottoloa dute. Goizeko 10:30tan umeentzako saioa izango da “Olentzero eta Amilaren sekretua” filmarekin. Arratsaldeko lehen ordutan, Bideo-Herrikoiak deritzako sailean, “Aiherra – Antzuola: Mugak Zubi” izenburupean Nafarroa Behera eta Gipuzkoan daude bi herri horien anaikidetasuna kontatzen digute. Bestalde “Ez addioik“ Garazi-Baigorriko triki ateleriaren inguruko dokumentala da. Bi film laburrak saio batean emango dira. Ondoren, Eñaut Tolosak eta Beñat Iturriozek berriki filmatutako “Euskal Balezaleen Triskantza“ luzea proiketatuko da, Islandian XVII. mendean euskal balezale batzuen hilketa kontatzen du filmak. Donostia Zinemaldian ikusi zen, baita “Irrintziaren Oihartzunak“ dokumentala. Iratxe Fresnedak zuzenduta Mirentxu Loyarte zinegile iruñarra ezagutzera emango digu. Hauxe izango da ondoren ikusiko den “Argi“ filmarekin batera emakumeek zuzendutako bi film bakarrak Zineginen. Iratxe Mediavillak zuzendutako filmean Frankismoan, Elorrion, koskortzen den Argi neskaren istorioa kontatuko digu.
Igandean ere saila berezia dago. “Bide Berriak” izenburupean EHNE laborarien sindikatuak eta Bizilurrek 2014ean egindako “Elikadura burujabetza Euskal Herrian” dokumentala emango dute. Aiko dantza taldearen inguruan egindako “Jotamentala“ filma emango dute arratsaldean. Ondoren “Gaur Irekiko Ditu Ateak” iaz Eriz Zapirainek “Euskaldunen Egunkaria”ren inguruan egindako dokumentala, 2010an Josu Martinezek eta Txaber Larreategik Saturraren gartzelaren inguruan “Debekatuta Dago Oroitzea“ eta “Dragoi Ehiztaria“ 2012an Patxi Barkok zuzendutako filma ere.

Saio guztiak Cinéma Haritz Barne zinegelan, Ttattola gaztetxean edo Eihartzean izango dira. Bakan batzuk doan, besteak 3 euroren truke. Informazio gehiago nahi duenak hemen du eskuragarri: http://www.zinegin-festibala.eu/archives/2016/10/30/34498030.html.
Please comment with your real name using good manners.