Hollywoodeko komediaren urrezko aroa Nosferatu berrian

Screwball comedy esaten badizuet aditu batzuek bakarrik ulertuko didazue. Baina Bringing Up Baby (La Fiera de Mi Niña), It Happened One Night (Sucedió una Noche) edo “His Girl Friday (Luna Nueva)” aipatzen baditut gehiagok hartuko diozue zentzua. Hollywoodeko komediaren urrezko aroa jasotzen da izen horrekin, gertakizun batek sortutako gertakizun parregarri segida. Batez ere 1930 eta 1940eneko hamarkadetan landu zen generoa. Howard Hawks, Ernst Lubitsch, Frank Capra edo Georges Cukor izan zituen maisuak. Errege, Cary Grant zen. Erregina baina ez dago argi: Katharine Hepburn eta Claudette Colbert dira koroaren lehian.

Depresio ekonomikoaren alaba eta emakumeen aldaketa soziala irudikatzen duen generoaren errepasoa egingo du Nosferatuk aurten, Donostia Kulturak Euskadiko Filmategiaren laguntzaz antolatu duen Nosferatuk. Eta hainbeste maite dudan Ernst Lubitschen filma batek emango dio hasiera. Berlinen jaio baina Hollywooden ostatu hartu zuen zuzendariak “Trouble in paradise (Un ladrón en la alcoba) filmatu zuen 1932an. Gaur ,azaroak 9, emango dute Tabakaleran. Zikloak Lubitschen beste bi filma ditut. Film gehien dituena Preston Sturgesekin batera.

img_0178
Bina lana zikloan dituzte Howard Hawks, George Cukor (The Philadelphia Story” – Historias de Filadelfia zoragarria tartean), Frank Capra eta Mitchell Leisen. Sam Woodek sinatu baina Marx anaiak d’Aude 1935an filmatu zen “A night at the Opera (Gau bat operan) itzela. Osotara 24 film paregabe, zuri beltzean; horietatik, sei euskaraz emango dira. Ziklo osoan ondorengo estekan duzue:

http://www.donostiakultura.eus/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=21&id=1019&Itemid=78&lang=eu

Asteazkenero, Tabakaleran, ekaina bitartean, 20:00tan.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online