Bilbo zinemaz, bestelako zinemaz, betetzen duen astea dator. Ostiralean Bilboko Zine Dokumental eta Laburren Zinemaldiaren, Zinebiren 58. edizioa zabalduko da. Aurtengo berritasunen artean sail berri bat: lehen laneei eskeniko zaien nazioarteko lehiaketa, Zinebi First Film (ZIFF) izena duena. Hortaz gain, hainbat euskal lanak estreinatuko dituzte, tartean Zinegik hirugarren urtez ekoiztutako lan bat: kasuotan “Nosotras, mujeres de Euskalduna“.
Truman Capoteren begiradapean egingo den edizio hau ohi bezala ostiralean Arriaga Antzokian zabalduko da zinemaldiaren Ohorezko Mikeldia emanez. Aurten Jaime Chávarri zuzendari, gidoilari eta zine kritiko madrildarrari emango diote. Bere “El Desencanto“ lanak 40 urte betetzen ditu eta zinemaldiaren esanetan, “lana gure zinearen funtsezko obra da dokumentalari bide berriak zabaldu baitzizkion“. Ondoren, Sail Ofizialean lehian dauden sei euskal film laburrak emango dira.
– “Gure Hormek“. Zuzendariak: María Elorza eta Maider Fernández (dokumentala).
– “Hileta“. Zuzendaria: Kepa Sojo (fikzioa).
– “Jane, Tarzan ez zen horren guay“. Zuzendaria: Begoña Vicario (animazioa).
– “Anónimo“. Zuzendaria: Iván Sokolov (fikzioa).
– “Renovable“. Zuzendariak: Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga (fikzioa).
– “Ulises“. Zuzendaria: Aitor Gutiérrez (fikzioa).

Seirak Urrezko eta Zilarrezko Mikeldien lehian arituko dira. 33 herritik etorritako 71 film dira, hiru generotan: fizkioa, dokumentala eta animazioan. Horiei puntuak jartzen Andréa Picard idazle, kritikoa eta programatzailea kanadiarra, Corina Moldovan-Florea ekoizle errumaniarra, Krini Kafiris irakasle greziarra, José Luis Rebollo konpositore eta Virginia García del Pino errealizadore espainarrak arituko dira. Hortaz gain, besteak beste, Ulrich Seidl edo Sergei Loznitsa dokumentalisten azken lanak “Safari“ eta “Austerlitz” ikusteko aukera izango da “Beautiful Docs-Panorama de Largometrajes Documentales del Mundo” sailean.
58. edizio honek saila estreinatzen du. ZINEBI FIST FILM sailak mundu osoko errealizadoren lehen lanak sarituko ditu. Aurten hautatutako bederatzi filmak Venezia, Cannes, Locarno edo Buenos Aireseko zinemaldietan parte hartu eta batzuk saritu dituzten. Horien artean Locarnoko Sari Nagusia jaso zuen “Godless“ bulgariarra edo Cannesen saritu zuten “Albüm“ turkiarra. 7.000 euroko saria nork eramango duen jakiteko epaile modura arituko dira Rita Azevedo Gomes zinegile portugaldarra, Xenia Rivery gidoilari kubatarra eta Jon Garaño zuzendari euskalduna.
Film laburrez gain, euskal ekoizpenari tarte handia zabaltzen dio Zinebik. Hirugarren urtez zinemaldiak ekoiztutako lan bat estreinatuko da. “Nosotras, mujeres de Euskalduna“ dokumentalean Larraitz Zuazo zinegileak ontziolaren itxieraren aurka borrokatutako emakumeak ezagutzera ematen digu. Ezezaguna zen borroka azalaratuz. Proiektu honen berri eman genizuen abuztuan. Larunbatean estrenatuko da BBK aretoan. TYFen ekimenez (Territorios y Fronteras. Research on Documentary Filmmaking) eta Vanesa Fernández Guerrak eta Patxi Azpillagak koordinatuta, “Lan egin, Borrokatu, Eutsi” sailean gainera “Los del Tiragomas Somos Todas“ perfomance-a egingo dute.

“Bertoko Begiradak. Miradas desde Euskadi” zikloan bost euskal ekoizpen berriak emango dituzte. Tartean, Donostia Hiributza Kulturalak Bulgarian egin duen “Bailarines Callejeros“ dokumentala edota Josu Venerok Kirmen Uriberen inguruan egindako “Gutariko azkena“ filma. Hortaz gain euskal zine “underground”a errepasatuko da eta Koldo Almandozen “Sipo Phantasma“ filmaren Bilboko estrenaldi musikatua egingo da. Donostiako Zinemaldian lehiatu ondoren, ez fikziozko film hau Joserra Senperena eta Ignacio Bilbao musikariek emanaldi-antzezpen honetarako bereziki konposatutako moldaketa musikala joko dute.
Hau eta askoz gehiago…ZINEBI 58n.
Please comment with your real name using good manners.