Asteazkenean Arrebato Zinemak BBK aretoan proposatzen duen “Klasikoak Pantaila Handian“, klasikoen aurtengo errepasoa hasiko da. 2014ean hasi zuten eskaintzari berrekinez, irailean bi titulu eta urrian beste bat eskainiko dute Bilboko Kale Nagusian dagoen aretoan. Ohi bezala, eta BBK Fundazioari esker, doakoak izango dira hiru eskaintzak.
Eta hasteko 1967an Stanley Donenek filmatutako “Dos en la carretera” pelikula emango dute. Bertan Audrey Hepburnek eta Albert Finneyk gorpuzten duten Wallace senar-emazteak auto bidai bati ekingo diote. Bidai horretan bikotearen bizitzan hainbat pasadizo azaleratuko zaizkio ikusleari. Mark eta Joanna senar-emazteak nola ezagutu, maitemindu, bizi zuten lehen urteak eta egun duten krisia. Henry Manciniren musika du 1967an Donostiako Urrezko Maskorra irabazi zuen filmak. Arrebato Zinemak espero du ohi bezala ia areto beteta edukitzea orain ere. “400 bat lagun hartzen du aretoak zine modura eta guk azken saioetan 300tik gora eduki dugu” gogoratzen digute. Publiko gehien erakarri duen pelikula “Gilda” izan da. Iaz, “350 lagun bildu ziren“, argitzen digute.

Donostiako Zinemaldia bukatuta irailaren 28an hamar urte atzera joango gara eta Europan salto egingo. 1957ko “Fresas Salvajes“, Ingmar Bergman maisu suediarraren lana azpimagarria eskeiniko dute. Aurrekoa bezala bidai bat proposatzen digu honek eta bizitzaren errepasoa. Sari bat jaso behar duelako irakasle adinetu bat Estokolmora doa. Errainarekin bidaiatu beharko du emakumeak gizonarekin, irakaslearen semearekin, errieta egin baitu. Bidean irakasleak haurtzaroan oporleku zituen etxeran joango dira, irakasleak garai zoriontsu horiek eta lehen amodioa gogoratzen dituela. Bi film hauek europarrak dira. Baina Arrebato Zinematik esaten digutenez “gehienbat klasiko estatubatuarrak jartzen ohi ditugu”. Horrela lehen denboraldian “El Crepúsculo de Los Dioses” eta “Los Pájaros” jarri zuten. Baina tarteka bestelako zinematografiak errepasatu dituzte. “Akira Kurosawaren “Yojimbo” jarri genuen, eta nahiz eta euria egin eta zineman ikuslearen eguna izan, 160 lagun hurbildu zen saiora” gogaratzen digute. Buñuelen “Viridiana filmak ere jendetza erakarri zuen, pantaila handian ikusi nahi zuten askok” gehitzen dute.
Urriaren 4ean “Matar a un ruiseñor“ filma emango dute. Harper Leeren eleberria pantaila handian jarri Robert Mulliganek. Gregory Peckek Oscar Saria jaso zuen Estatu Batuetako hegoaldean beltz bat defendatzeagatik, errugabe izaki epaitzen duten beltz bat defendatzeagatik. Filmaren gidoiak eta zuzendaritza artistikoak ere saria jaso zuten. Oraingoz denboraldiko azken filma izango da. Agian apirilean berriz ekingo diote. Eta “Gilda” filmarekin gertatu zen bezala, agian facebooketik jaso zuten eskaintza bat, programatu.
Please comment with your real name using good manners.