Azken urteetan handitzen doan zinemaldia egiten ari dira Lapurdin. Zinegin zinemaldian, Euskal Herriko Zinema, fikzioa eta dokumentala, aurkezteko lehioa zabaltzen dute azaroro Hazparnen (Lapurdin). Aurten azaroaren 17tik 20ra egingo dute edizio berria. Eta jada lehiaketan izen emateko epea zabalik dago.
Berau KlipKlap da, film labur lehiaketa. 2011 urtean, Aldudarrak Bideo-k KliKlap bideo lehiaketa martxan jarri zuen. 2013an Zinegin Festibala euskal zinema festibalak lekukoa hartu du beti ere hasierako helburuak segituz : euskal bideogintza sustatzea eta bideogintza publiko zabal bati dastatzera ematea. Aurtengo gaia URA izango da. Hori aitzaki hartuta film laburra ekoiztu beharko dute parte hartu nahi dutenek. Bost minutukoa izan behar du gehienez jota eta euskaraz ekoiztua. Urriaren 31rarte izango dute euren lanak aurkezteko.
Zinemaldian emango dira ezagutzera eta lehengo hirurek saria jaso dute. Lehen saria jasotzen dutenek bideo kamera eta argazki tresnetako euskarria hartuko diu. Bigarren saria Baionako Atalante zinemarako 15 sarrerak dira. Hirugarren geratzen direnek, Hendaia Film Festival 2017rako eta Zinegin Festibala 2017rako 6 sarrera mugagabe izango dituzte eta Baionan egiten den “Rencontres sur les Docks” 2017 festibalean 2 sarrera irekitze gaualdirako. Zineaz ederki profitatzeko aukera honi heltzeko, informazio gehiago ondoko estekan: www.zinegin-festibala.eu
Please comment with your real name using good manners.