CANNESetik
Sean Penn misioetara joan da edo hobe esanda, “Munduko Medikuen” uniformea jantzi eta giza laguntzaren inguruan maitasun historio bat egin. “The Last Face“ filmeko zuzendariaren azken neskalagun ohia, Charlize Theron, dugu protagonista. Wren Petersen, “Munduko Medikuak” GKEren ustezko sortzaileetako baten alaba da. Urkoa laguntzen aitak etxetik kanpo denbora luze egin zuen, alabak apenas ez du ezagutuko. Hiltzen denean, emakumeak aitaren lanari helduko dio, baina erakundearen bulegotik. Liberian arriskutsua bilakatu den operazioa gelditzera doanean Miguel (Javier Bardem) espainiar mediku ona eta emakume zalea ezagutuko du. Espainiako Transizioko umezurtza da Miguel. Hori dio “Liberia eta Hegoaldeko Sudaneko bi istiluek gauza bat dute komunean, ezinezko amodio bat, gizon batek eta emakume batek partekatzen dute amodioa” agertzen da lehen eskenan. Kazetarien algara sortuz.

Adèle Exarchopoulos eta Jean Reno antzeztaldean ere dituen filmean ume soldaduen, giza laguntzak sufritzen duen administrazioaren oztopoen eta giza laguntzaileek jasaten dituzten arriskuen gaiek, besteak beste, zipriztintzen dute narrazioa. Tarteka “21 gramu” filma gogoratzen duen irudi estiloak ere pelikula serio baten itxura eman nahi dio. Baina ze esango dizuet? Istorioa erromantiko hutsalaren traza gehiegi ditu. NORK IZANGO DU GUSTUKO? Ez dakit. Giza laguntza istorioa maite dutenentzat gozoegia da. Eta istorioa erromantikoak maite dituztenentzat, garratzegi, odol gehiegi baitago.

Prentsari ematen dioten liburuxkan agertzen denez, Nicolas Winding Refnk dio “urteetan, edertasunaren inguruan pelikula egiteko gogoa izan dut, nire bizitzan, edertasunak inguratzen bait nau“. Emazteari, alabeei eta ziurrenik lan egindako aktoreei eta publizitatean filmatu dituen modeloeei buruz ari da. Bere esanetan “edertasunaren bizitza laburtzen den heinean, horrekiko gure obsesioa handitzen da“. Hori dago “The Neon Demon“ filmaren oinarrian. “Only God Forgives” filmean erabilitako neon, kolore bizien estetika erabili du. Horretarako neskeen taldeaz ingurutu da: Natasha Braier argazki zuzendaria eta gidoian laguntzaile Mary Laws eta Polly Stenham. Musikan jada lankide duen Cliff Martinez konpositorea.
Jesse nerabea (Elle Fanning) oso ederra dela jakinda Georgatik Los Angelesera doa moda munduan arrakasta lortzearren. Han edertasunarekin obsesionatuta dauden emakume talde batekin topo egingo du berak duen gaztetasuna eta freskotasuna lortzearren edozer egingo dutela. Moda munduan banpiroak. Ohi duen moduan, generoei buelta emanez, izu pelikula sortarazi izan nahi du. Askotan parodia ere eginez. Moda munduak izan dezakeen iluntasun horrek asko gustatu zait. Agian berriz ikusiko beharko dut Frantzian ekainaren 8an estrenatzen dutenean.Antzeztaldean Bella Heathcote eta Abbey Lee australiarrak antzeztaldean lagunduko al du George Miller australiarrak zuzentzen duen epaimahaiaren erabakian? Bihar jakingo dugu hori. NORK IZANGO DU GUSTUKO? Gazteek, film bizarroak eta Winding Refn maite dutenek.

© Gunther Campine
Eta epaimahaiaren azken erabakiaren zain, gaur Paul Verhoevenek frantsesez errodatu duen “Elle” eta Asghar Farhadiren “Forushande” (Le Client) dugu lehian azkenak.
Please comment with your real name using good manners.