Xavier Dolan modan dagoen zuzendaria da. Horren froga emanaldi ofizialen aurretik kazetarientzako izaten diren bi saioetan denek ezin genuen sartu eta hirugarren saio bat antolatu behar izan zutela. Kazetari baten batek lau ordu pasa zituen iladan, noiz sartuko zain. Izan ere koloreka sailkatuta gaude eta horren arabera sartzen baikara aretoetan. Mungiuren emanaldirako, aretoa handian zenez, ez da hainbesteko arazorik.
Apenas 27 urte ditu Xavier Dolan kanadiarrak eta txunditzen zaituen zuzendari horietakoa da. Estrenatu dituen sei luzeetatik bost Cannesen estrenatu ditu eta bostak saria jaso dute. Bigarrenez dago lehian “Juste la fin du monde“ filmarekin. Zinta Jean-Luc Lagarce dramaturgoaren lanean dago oinarritua. Idatzi zuenean Hiesa zuen egileak. Lagarcek idatzi zuen lanean bezala, Louis (Gaspar Uliell) 34 urteko antzerkigilea etxera itzuliko da 12 urteren ondoren. Amari (Nathalie Baye), arerio izan duen Antoine anaiari (Vincent Cassel), apenas ezagutzen duen Suzanne arrebari (Léa Seydoux) eta ezezaguna zaion Catherine koinatari (Marion Cotillard) hiltzekotan dagoela esan nahi die. Baina bilera ez da uste bezain ateratzen.
Antzerki hezurdura horrekin, Dolanen aurreko filma, “Mommy”, gogoratzen duen familia baten alde itogarriena ikusi daiteke. Estrainekoz zinemaskopean errodatuta, Dolanek plano motzak erabiltzen ditu, puskatutako familiak sortu dezakeen ezinegoa islatzeko. Louis luzez kanpoan egonda, senide bakoitzak zeozer du leporatzeko. Eta tarteka garrasika eta horrek kritiko bat baino gehiago ernegatu du. Amorratu ere Nathalie Bayek gorpuzten duen ama histrionikoa. Baina niretzat izugarri dago. Oso aipagarria iruditzen zait ere Marion Cotillard, gizonak jazartutako emakume xume oso sineskorra egin du. Almodovar eta Assayasen urruneko erreferentziak ikusi ditut. Filma larunbatetik ikusgai izango da Frantziako zine-aretotetan. Espainian ere ikusteko aukera izango dugu. NORK IZANGO DU GUSTUKO? Zaila da esatea. Dolanen zale askok jada kritikatu dute. Agian famili dramak maite dituztenek.
Bere bigarren luzearekin, “4 meses, 3 semanas y 2 dias” Cristian Mungiu errumaniarrak Urrezko Palma irabazi zuen 2007an. Ordu ezkeroztik ez dio hutsegin Canneseko hitzorduari. Aurtengoan, “Bacalaureat“ filmarekin Errumarriako egungo erretratu ezkorra egin du baina ez da Palma irabazitako horren bezaien iluna. Transilvaniako hiri txiki batean mediku, Romeok bereak eta bi egingo ditu Eliza alaba Ingalaterrako unibertsitate batera bidaltzeko. Romeo eta emaztea 1991an, Ceausceau jausi ondoren, Errumaniara itzuli ziren, herria alda zezaketeelakoan. Baina egun borroka hori galduta, alabaren etorkizunean jarri dute itxaropena. Alaba baina azken azterketen bezperan kalean erasoko dute. Bere ikasle ona denak azterketan beharrezko konzentrazioa galduz. Alabak Errumaniatik alde egin dezan aukera galtzeko zorian ikusten du Romeok. Eta alabari erakutsitako balore guztiak ahaztuta, bere esku dagoen guztia egingo du, ustelkeriak hondatutako sistema batean.
Romeo aitarena egiten duen Adrian Titieni eta Elizarena egiten duen Maria Dragus oso sineskorrak euren paperetan. Ez dut filmean sartzeko arazorik izan. Nahikotxo gustatzen ari zitzaidan. Hainbat gertaerek, familiarrak izaki edo, harrapatu naute. Baina tarteka luzeegia egin zait. Zinemalditik kanpo ikusi beharko dut ganoraz epaitzeko. Kuriositate modura – Errumania, Frantzia eta Belgikako ekoizetxeen artean ekoiztutako film honetan ekoizle dira Dardanne anaiek. NORK IZANGO DU GUSTUKO? Zine errumaniarra maite dutenek eta salaketa zinea maite dutenek.
“Gauerdieko saioa da, rock and roll saioa” hasi zuen “Gimme Danger” dokumentalaren emanaldia Canneseko Zinemaldiko zuzendariak, Thierry Frémauxek.
Jim Jarmuschek duela 23 urte Urrezko Palma bat irabazi zuen Cannesen, “Coffee and Cigarettes III (SOMEWHERE IN CALIFORNIA)” film laburrarekin. Protagonistak – Iggy Pop eta Tom Waits musikariak. Orain Iggy Popi eta Michiganen 1960.eneko hamarkadan sortutako honen taldeari “Stooges” taldeari begirada bota dio du Jarmuschek dokumentalean. Saio berezietan programatu dute. Punk musikaren sortzaileen artean dagoen taldearen argazki, artxibo irudi andana, marrazki bizidunen bitartez birsorketak eta nola ez taldekide eta ingurukoak elkarrizketak ditu. Aldi berean Jarmuschek Stoogesen eragina, arazoak eta erronka politiko, komertzial eta musikalak ikertzen ditu. Izar nagusi iguana ezizena zuen kantaria, Iggy Pop, bera izan genuen.

Crédito imagen : Cyril Duchêne / FDC
Ostiraleko Sail Ofizialean Nicolas Winding Refn daniarra eta Sean Penn neskalagun ohia, Charlize Theron eta Javier Bardemenkin egin duen filmean.
Please comment with your real name using good manners.