CANNESetik
Canneseko zerua lainoz estaltzen den heinean, Zinemaldiko Sail Ofizialeko Lehiaketa erakusteko duten pantailak ere ilundu egin dira asteazkenean. Errudun sentimentua arakatzen duen Dardanne anaia belgikarren film berria eta ustelkeri polizia irudikatzen duen Brillante Mendoza filipinoaren azken lanak gordinak, ilun samarrak dira.
Jean-Pierre eta Luc Dardanne anaia belgikarrak Cannesen bi Urrezko Palmondo, sari nagusiena, duten zuzendari bakarrenetakoak dira. 1999an irabazi zuten “Rosetta”rekin eta 2005an “El hijo”rekin eta beste hainbat sari jaso dituzte parte hartutako beste hainbaitetan. Orain hamargarren aldiz daude lehian, “La fille inconnue“, erruduntasuaren inguruan dabilen filmarekin. Aurrekoan “Dos dias, una noche” Marion Cotillard frantziarra protagonista nagusia bazen, orain bi Cesar sari dituen beste aktore frantziar bat, Adèle Haenel dugu izarra.
Bera Jenny Davin doktore gaztea da. Egun batean bere bulegoan orduz kanpoan ari dela norbaitek atea deituko dio. Dei bakarra. Jennyk ez du atea zabalduko eta hurrengo egunean, poliziak neska gazte baten gorpua aurkituko du bulegotik gertu. Horrek Jennyren erruduntasun sentimentua piztuko du. Doktore gaztea neska nor den bila hasiko da, familia topatu ezkero gorpua euren esku uzteko. “Zure sentimentuek ezin dute zure mediku lana oztopatu” esaten dio filmaren hasieran bekadunari. Azkenean berak ematen die amore sentimenduei, bihotzak eragindako bilaketa batean jausiz.
Bera bezala, emakume gaztea, sufritu duen emakumea ez laguntzeagatik errudun sentimendua izango du. Beste errudun sentimentuekin nahastuko dira gainera. Horrekin batera, administrazioaren zentzugabekeria, etorkin ilegaleen Patha, puskatutako familiak, … agertzen dira, Europaren bihotzean dagoen Belgikaren erretratu gordina erakutsiz. Eszena batzuk sinestezinak gertatzen dira, pelikula tarteka gorrotatzeraino. Azken zatiak baina filma hein batean salbatzera narama. NORK IZANGO DUTE GUSTUKO? Zine soziala maite dutenek.
Eta Filipinas gordinaren, ilunaren erretratua beste behin egin du Brillante Mendoza zuzendariak, 2009an “Kinatay“ filmagatik Zuzendari Onenaren saria jaso ondoren, eta iaz “Un Certain Regard” sailean parte hartu ondoren. Berriz lehian da “Ma’Rosa“ lanarekin. Berau lau semealaba dituen eta Manilako auzo txiro batean denda txikia duen emakumea da. Soldata borobiltzeko berak eta gizonak droga saltzen dute. Poliziak biak atxilotzen dituen arte. Askatzearren polizia ustelak eskatutako dirua lortzeko, seme alabek Manilan zehar diru bilketa egingo dute. Manilako estoldarien aurpegia zikina erakutsiz: haurren prostituzioa, ustelkeri poliziala, salaketa …
Estilo oso errealista, “cine verite” estiloan, gorputzera askoz hurbilduz eta tarteka fokua eta guzti joaten dela filmatua. Forma tarteka gogaigarria egin daiteke. Baina historia askotan ikusi badugu ere, interesgarria iruditu zait, egia esan, aurreko “Taklub” baino gehiago. NORK IZANGO DUTE GUSTUKO? Zine asiar bitxia maite dutenek.
Eta zinemaldiak eman dituen pasadizoen berri beste post baterako gordetzen dudan, irrikitan biharko programarekin. Canneseko Zinemaldiak hainbeste maite dituen bi errealizadore: Xavier Dolan kanadiarra eta Cristian Mungiu errumaniarra.
Please comment with your real name using good manners.