Euskadin zinemaldiek ez dute etenik. Atzo Donostia Zinemaldiaren aurtengo edizioak publikoki lehen pausuak eman bazituen, gaur Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 22. edizioa hasiko da. Eta hasteko jada ohikoa bihurtu diren euskal laburren emanaldia/lehiaketa eta hasiera galaren ostean filma. Europan première da “The Hollow Point“, AEBn lan egiten duen Gonzalo López-Gallego madrildarrak zuzendua.

“Open Grave” eta “Apollo 18” filmeen zuzendariaren lan berriak mugan bizitzeaz eta kartelen indarkeriaz erreflexionatzen du. Ondoren, gaueko 23:00tan, Campos Antzokian bertan, euskal zinegileen 11 film labur ikusteko aukera izango da. Publikoaren Saria dute lehian, 3.000 euroko diru saria. Hortaz gain 2.000 euroko boltsa duen epaimahai batek emandako saria eskuratu dezakete. Gauerdi aldera ikusiko diren laburren artean Aitor Mazok egin zuen azkena (“Artificial“ – David P. Sañudorena) edoeta Lekeitikoko Zine Bileran amateurren zein profesional sailean irabazi zituzten biak (“Fishura“ – Yago Mateorena) eta (“I said I would never talk about politics“ – Aitor Oñederrak zuzenduta). Azken hau Kimuak programan dago. Programa horretan ere dauden “Lost Village“ (George Todriak filmatuta) eta Tucker Dávila Wood-en “Duellum” ere ikusgai izango dira gaur. Eta ondoren, gauerdiko ordubitan lau film luze jarriko dituzte jarraian, izuaren maratoia.

Larunbatetik osteguna bitartera Sail Ofizialean lehiatzen diren 14 filmak ikusteko aukera izango da. Nazioarteko film horietan 4 pelikula Espainian estrainekoz ikusiko dira. “Darling“ (Mickey Keating), “The Boy“ (William Brent Bell), “Scare Campaign“ (Cameron Caines) eta “They’re watching“ (Jay Lender eta Micah Wright) dira estrenaldi horiek. Azken hiru filmeren zuzendariak Bilbon izango dira. Horietaz gain, Europan estrenaldia izango du “Resurreción“ (Gonzalo Calzada) film argentinarrak. Larunbat honetan lehian dauden nazioarteko 14 film laburrak jarraian emango dira. Horiekin lehiatzen dira euskal film laburrak Publikoaren Saria jasotzearren. Nazioarteko film laburrek gainera Epaimahaiaren 3.000 euroko saria jaso dezakete.
Hortaz gain, Ikuspegi Fantastikoak, Fant Maisuak sailak eta Ikuspegi Fantastikoa Laburrean programatu dituzte. Eta “Hammer Films” ekoizetxeari omenaldia. 1955 eta 1979 artean aurrekontu gutxikin egindako hainbat film emango dira. Beste omenaldi batean “La aventura audiovisual” banaketa etxearen sei emango dira. 2013tik fantasiazko eta beldurrezko zine zaletuei poztasuna ekarri die banatzaile honek azken urteetako lan garrantzitsuenetako batzuk gure aretoetan estreinatzerakoan. Eta bukatzeko 2016an Donostia Europako Hiriburu Kulturala denarekin bat eginez, Donostiako Beldurrezko Astean aurkeztu zen “La Semana (The Movie)“ aurkeztuko dute Rubén Sainz zuzendariak eta Josemi Beltrán Beldurrezko Astearen Zuzendariak larunbatean. Igandean berriz, Astearen 25 urteetan eman dituzten film labur onenak emango dira, euskarazko azpitituluekin.
Please comment with your real name using good manners.