2011ean Mexikoko Dokumenal onenaren saria jaso zuen Tatiana Huezok (San Salvador, 1972) bere lehen filmarekin, “El lugar más pequeño” dokumentalarekin. Hainbat zinemalditan ikusi zen lan honek ateak zabaldu zizkion bere bigarren luzea egiteko. Ustelkeria eta injustiziaren biktima diren bi emakumeak aurkezten duen “Tempestad“ zinta hau Berlinalen estreinatu zen. Bata inmigrazio zerbitzuan lanean zegoela bidegabe gartzeleratu zuten eta basakeri asko pairatu. Besteak alaba desagertuta du. Egunotan DocumentaMadriden ikusi dugu dokumentala eta zinemaldi horretan elkarrizketa hau burutu dugu.
– Mirian eta Adela dira zure pelikulako bi protagonistak. Nola iritsi zinen euretara?
“Dokumentalaren zutabea Miriam da. Lagun bat da, 20 urtez ezagutakoa. Duela urtebete ikusi nuen, hain justu kartzelatik atera berria. Nire lagun honek ezin zidan begietara begiratu. Zerbait puskatu balitz bezala. Bere historia kontatu behar nuen“.
– Eta Adela?
“Miriamen historiaren ispilua izango zen bigarren historia egotea nahi nuen. Irudi eta narrazio aldetik aurrekoaren kontrapuntoa izango zena. Adela desagertutako seme-alaben bila dabilen ehunka eta ehunka amen ahotsa da. Ez nuen propio emakume bat bilatzen. Aita edo bestelako senide izan ziteken. Baina Adelarekin topo egun nuen eta bilaketa mingarri honetan bere indarrarekin, argitasunarekin eta zuhurtasunarekin maitemindu nintzen. Gainera zirkoan pailazoa da, umeak farrez lehertarazten ditu.”

– Ez da gizon protagonistarik …
“Denek galdetzen dute hori” dio parrezka. “Ez da nahita egindako gauza. Miriamen historia, Miriamen historia da. Eta Adelak familiaren zirkoan lan egiten du. Zirkora joan ginean filmatzera, emakumeak bakarrik azaldu ziren. Emakume ederrak, maitagarriak eta indartsuak. Azkenean bideak sortu zuen hori eta gustatzen zait. Zauri garrantzitsuak dituzten emakume indartsuen filma da.”
– Esan duzu estilo kontrapuntoa dagoela bi historia artean, Adela kamaran elkarrizketatzen duzulako eta Miriam ez delako agertzen?
“Bai, ahotsa offean, lekukotza filma da Miriamen partean, road movie bezala kontatua. Miriamek gartzelatik etxera egindako bidaia irudikatzen du. Mexiko iparraldetik, Matamorosetik, Rivera Mayan dagoen Tulumera, hegoaldera, bidaia, 2.000 kilometroko autobus bidaia. Horretan Miriamen aurpegia ez zela agertuko erabaki nuen. Azken baten bere ahotsa aurpegia bakarrarekin ez lotzearren, bidean dauden aurpegia aunitzekin baizik. Esan nahi dut Mexikon edonorri gerta dakioke Miriami gertatutakoa edo Adelari gertatutakoa.”
– Eta bidai horretan paisaiek eta eguraldia hartzen dute nagusitasuna …
“Bidaian zehar paisai aldaketak Miriamenek egindako aldaketa sikologiko eta emozionala itxurikatzen du era batean. Gainera dokumentalareko ikerketa euri sasoian egin nuen, konturatu gabe. Euria, ekaitzak, ureztutako errepideak topatu nituen eta giro horrek atmosfera berezia ematen zion dokumentalari. Beraz euri sasoian errodatzea erabaki nuen.”
– Lehiotik ikusten den horretan arreta ematen du islatzen den indarkeria …
“Bai. Ikerketa egiten hasi nintzenean erabaki nuen Miriamen bidaia hori egingo nuela. Eta bidai horretan arreta eman zidan Mexikok bizi duen gerra errepideetan ikusten dela. Bidai horretan konboi militar asko ikusi nituen. Kontrol asko daude. Polizia eta militar asko, gehiegi esango nuke errepideetan. Aldiro gelditzen zaituzte, autoa errebisatu, kamaraz grabatu. Eta hori errepidean badago, nire pelikulan egon behar zuen. Mexikok duen egungo aurpegietako bat baita.”
– Berlinalen estrenatu zenuten. Munduko zinemaldi garrantzitsuenetakoan. Nola hartu zenuen?
“Berlinaleko “Forum” sailean estrenatu zen. Bi egun lehenago bukatu nuen. DCPa errebisatzen ari nintzen Mexikon. Horregatik nekatuta iritsi nintzen Berlinera. Ia ohartu gabe zer esan nahi zuen Berlinen egoteak. Eta hori eta eskatu zigutenean, eta gainera maitasun handiz, ohartu nintzela zinemaldi garrantzitsu batean arituko ginela. Antzoki zoragarri batean, 800 lagunentzako areto batean estrenatu genuen. Beterik zegoen. Orduan konturatu nintzen Mexikotik kanpo gutxi dakitela Mexikori buruz“.
– Eta Donostian ikusteko aukera izango dugu?
“Nork daki. Nahiko nuke bai. Aurrekoarekin, “El Lugar Más Pequeño” filmarekin, 2011ean Donostia Zinemaldian egon nintzen sail berezi batean. Zinemaldi ikaragarria, ikusle ikaragarriarekin. Nik asko maite ditut euskaldunak. Zuek egon zineten nire herrian Salvadorren borrokatzen (lau urte zituela joan zen Mexikora bizitzera Huezo). Are gehiago, nire alabaren izena ezaguna egingo zaizu: Irati“.
Please comment with your real name using good manners.