Euskal dokumentalgintzan berriak diren bi pelikula ikusteko aukera izan da egunotan DocumentaMadriden. Batetik dokumentalean eskarmentua duen Oskar Tejedor legazpiarrak “En Tránsito“ estreinatu du zinemaldi honetan eta Panorama del Documental Español sailean lehiatu da. Bestetik bere lehen dokumental luzea “Mothertongue“ burutu du Teresa Sendagorta bilbotarrak. Malagan lehiatu ondoren, Madrilen lehiaz kanpo erakutsi du. Biek kontatzeko era desberdinak izanik, gai beretsu bat dute iturburu: urrun dauden edo egon diren gurasoen bilaketa-aurkikuntza. Dokumentalen zinemaldi hau aprobetxatuz Pantaila Handianen biekin hitzegin dugu.
Deserria sufritu eta bilaketa pertsonal bat dago “Mothertongue“ dokumentalaren atzean. Madriden bizi den Keith Wiedersheim exekutiboak ez ditu sustrai finkorik aurkitzen. Sentimendua areagotzen zaio aitak gordeta zituen 600 bat eskutitz jasotzen dituenean. Aita alemanak Hego Afrikan eta gero Ameriketan ostatu hartu zuen II Mundu Gerra ostean. Deserrian jaiotako seme-alabeei alemanieraz ez die hitzegingo. Gutun horiek Keith-en aitaren bizitzan garrantzitsu izan ziren emakumeek bidali dituzte. Bat aitak Keith berari bidali nahi zion, bukatu gabe, “Nirekin etorri“ diola. Eta horri tiraka, zendutako aitarekin bila hasten da Keith, bere aitaren eta bere iraganaren bila Sendagortaren laguntzaz.
“Bere aita nor zen jakin nahi zuen Keithek eta emakume horien bila hasi zen. Soinua grabatu nahi zuen, soinu-egutegia eginez. Baina niri kamaran hartzea interesgarria egiten zitzaidan” dio Sendagortak. Denbora kontra zuten. Emakume horietako gehienak 80 urte dituzte, ahulak daude eta ondorioz ezin dute luze hitzegin, “elkarrizketak ondorioz orainera itsatsita daude” . Beste batzuk hil ziren filmatze prozesuan. “Keithek aurkitu zuen lehen emakumea, aitaren laboratorio laguntzailea izan zen Feiburgen” dio Sendagortak “Kontatu zidan, esan nion garrantzitsua zela hura grabatzea eta beharrezko ekipamenduaren bila hasi nintzen. Tartean emakumea hil zen” gogoratzen du.
Sendagortak azterketa historikoa egin du filmatzen duten heinean. Horrela Madriden, oraindik gerran, Keithen aita zelatatu zuen espio emakumea agertzen da dokumentalean. Keithen bilaketa intimoagoa da. “Hasieran jakin nahi zuen alemana edo zen, alemaniara bere hizkuntza den edo ez, baina emakume horiek entzuten duen heinean, bere buruan iheskor gertatzen diren oroimenak azalaratzen ditu, bere nortasuna aurkituz” dio Sendagortak.
Dokumentalean Sendagortak zinegile moduan bere paperari keinu egin dio. Keithek mikrofonoa hartzen duenean, edota Sendagorta bera kamara atzean grabatu dute eta dokumentalean sartu. “Prozesuaren ikusgarritasun honek ni zinegile ahula bezala jartzen nau” onartzen du. “Aldi berean ironiaz erantzun nahi nion narratzaile ezkutu horri. Gauzak ez baitira horrela izaten, guk erabakitzen baitugu zer sartu eta zer ez” dio zinegile bilbotarrak.

“Cuidadores“ dokumentalarekin Semincin saria jaso ondoren, Oskar Tejedor gizarte dokumental berri batekin dator. Luzea “Bidez Bide” elkartearekin egindako metrai ertaineko baten jarraipena da. “Compañeras de viaje“ ertainean Europara etorkin datozen eta herrian seme-alabak utzita Latinoamerikako emakumeen errealitatea eta arazoak azaldu zituzten. Sentsibilizatzeko erabili zuten lan horrek galderak sortu zizkion zuzendariari “herrian geratzen diren seme-alaba horiek nola biziko zuten abentura hori, urruneko amatasun hori? Ze ondorio ditu emigrazio horrek?“.
Galdera horiei erantzuteko Nicaraguara joan zen elkarteko Soraya Ronquillorekin Euskadira “egonkortasun ekonomiko baten bila Europara bakarrik etorritako” nikaraguar emakume batzuen familiekin egoteko. Euskadin dauden etorkinen artean Nicaraguatik datozenak zortzigarren lekuan daude, kopuruari dagokionez. Dokumentalean emakume horiek herrira egingo duten bisita aprobetxatzen duten. Emakumeen bisita aurretik atzean geratutako familiak aurkeztuz, emakumeak iristerakoan seme-alabekin duten harremana eta ondoren, batzuek euren haurrak Euskadira ekartzerakoan, zer gertatzen da. ““En Transito”k erakusten du migrazioa nola bizi den “hemen” eta nola diren “han” geratzen direnenen balditzak, emakume horien eta seme-alaben arteko elkarrizketaren bitartez” dio Tejedorrek.
Dokumentalaren une batean, animazioa sartu dute, “umeen pribatasuna errespetatzeko erabili dugu eta aldi berean euren barne mundua irudikatzeko“. Nikaraguan seme-alaba askorekin izan ziren “jokoen, anai-arrebekein harremanen eta eurek egiten zituzten marrazkien bitartez euren barne mundua ikusteko aukera izen genuen“. Tejedorrek ohikoa du kamara distantzia batean jartzea “bizitza aurretik pasako balitz bezala“. Hori ikusten da “Cuidadores” dokumentalean ere. Hemen areagotu da “agian “Cuidadores”en intimoagoak dira eszenak, istorioa pertsonalago bat baita, elkarpartekatzen dugun sentimendua” dio. Eta aldi berean gogoratzen digu, “En Tránsito” honetan Soraya Ronquillo erabili duela pertsonaietara hurbiltzeko, bere begiradapean pertsonaiak aurkezteko.

Latinoamerikako emakume etorkinak jarraitu du Tejedorrek baina emigrazioak edonor harrapa dezake, gori-gorian dago Euskadin jaiotakoen artean ere. “Sutan jartzen nau herria utzi beharra” dio “Deserri horrek atzean uzten ditugun gauza askoren behartutako lurperatze batera bait garamatza” azpimarratzen du.
Please comment with your real name using good manners.