Canneseko Sail Ofizialean, Saio Berezietan, aurkeztuko du Rithy Panhek bere azken lana: “Exil“. Aurretik Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian bere azken aurreko lana, “La France Est Notre Patrie“ telebistarako egindako filma ikusteko aukera izango dugu gaur. Iaz Biarritzeko FIPAn ikusi ondoren, biziki gomendatzen ari naiz Kanbodian jaio eta Frantzian bizi den zuzendari honen lan hau. Kolonialismoaren narrazioa pasaden mendeko lehen erdialdeko artxibo irudieei esker. Zuri beltzeko irudiak Pahnen ohiko konpositorea den Marc Marderren musikak bakarrik lagunduta. New Yorken jaiotako Marderrek 1920eneko hamarkadako jazz doinuak Indochinako folk musikarekin uztartu ditu. Pahnek film berritzailea eta landua sortu du. Iaz FIPAko zinemaldian, Biarritzen, izan genuen Rithy Panhekin hitzegiteko aukera.
Dokumentalaren helburu aitortua da “Frantziaren menpe zegoen Indotxinari buruzko erreflexioa“. Baina ez bakarrik. Indotxinaren historiaren errepaso horri esker, Rithy Panhek oraina ulertzeko klabeak ematen dizkigu. “Frantziako kolonialismoaren epe bati buruzkoa da, bai” dio Panhek. “Baina ez da irudi historikoan geratzen, irudi horrek oihartzuna du gure errealitatean” azpimarratzen du. “Egun menpekotasuna beste era batean ematen da, mundu-mailako bihurtzearen bidez” gehitzen du.

Eta horretarako egun barra barra erabiltzen dituen topikoen aurka ekiten dio. “Internet herri bat bezala irudikatzen da non denek hitzegiten dute, baina ez da egia, bakarrik batzuek dute gaitasun hori” gehitzen du. “Miloikek ez dute horretarako eskubiderik, ez dute argindarrik eta beraz ez dute informazio trukaketa horretarako ahalmenik” dio. Eta honetan “La Terre des Âmes Errantes” (La Tierra de Las Almas Errantes) pelikula datorkigu gogora. Filmak langile txiro batzuk jarraitzen ditu Kanbodiatik barrena fibra optikoa jartzen duten bitartean. Modernitatea vs Hirugarren Munduko errealitatea. “Bai, 2000koa da film hori, interneten hasiera” onartzen digu. “Egun, 2015ean (elkarrizketa egin zen urtea) askok jarraitzen dute internet gabe“. Eta horren errua banaketa ezari botatzen dio. “Egun munduko aberastasunaren erdia baino gehiago munduko jendetzaren % 1ean eskutan dago. Ondorioz, menpekotasuna darrai. Eta oso larria da” azpimarratzen du.
Filmak ez du ahozko hitzik. Zine mutuan izaten ohi diren kartoietan agertzen dira hitz bakarrak. Horietako batean “La France est notre patrie, pas notre empire, pas notre mère” jartzen du. “Bai, bizitza bat partekatu genuen frantziarrek eta kanbodiarrek. Baina zoritxarrez kolonialistek inperio eta boterean pentsatzen zuten. Ondorioz, gure etxe amakomuna hondamendian dago” dio dokumentalaren irudi poteretsu bat, hondatutako etxe baten irudia, gogora ekarriz. “Etxea hondatu dute gero eta aberastasun gehiago nahi zituztelako” gehitzen du.
Gainera bata bestetik banatzeko borondatea dagoela uste du Pahnek. Horretarako dokumentalaren beste irudiak gogora ekartzen digu: menpekotasunak sortutako beldurra eta klase banaketa azpimarratzen dutenak. “Batzuk kamara eskutan ikusten dira. Horiek arropa zuriak dituzte, larru zuriak. Kamara ez dutenek beldurra dute begiradan. Horiek larru beltza, izerditan eta ia biluzik ikusten ditugu“.
Rithyk ironia erabili du. Pelikularen zati handi batean, kartoiek zine mutuaren grafia dute. Eta kolonialista baten berbak jartzen ditu, kolonialismoaren onurak azpimarratzen zituen kolonialista batenak. Baina une batean, grafia guztiz aldatzen da. “Nik hartzen dut hitza epe horretan” dio Panhek. Natiboak hitzegiten du, baina ez dago gorrotorik, ez mendeku nahirik. “Batzuk hasi dira kolonialismoaren onurak azpimarratzen, beste batzuk, galerak baino ez zutela ekarri diote. Nik oreka sartu nahi nuen. Nere ustez ondo begiratu behar da“, dio. Orain gure interpretazioa eskatzen digu. “Gaiaren inguruan arreta erakartzeko egin dut. Nire irudi muntaia egin dut baina orain aukera dago zuek ni ezeztatzea. Zuek pentsatu behar duzue orain” bukatzen du.
Please comment with your real name using good manners.