Gaur abiatzen da Madrilen batzuentzat Espainiako dokumental zinemaldi garrantzitsuena dena. Donostia Zinemaldian buru izan diren Mikel Olariceguik eta Vicente Mozok zuzentzen duten zinemaldiak, DOCUMENTAMADRIDek, maiatzaren 8rarte egingo du bere hamairugarren edizioa. Lehiaketa sailez, Sauraren musika dokumentalen atzerabegikoa eskeiniko dute eta Gerra Zibileko 80. urteurrenean gerra horri buruzko dokumental eta fikziozko film batzuk emango dira. Gainera lehiaz kanpo, Michael Moore, Werneg Herzog eta Jacques Perrinen azken lanak emango dira.
Mataderoko Cinetecan egiten den zinemaldia Michael Mooren “Where To Invade Next“ filmarekin zabalduko da. Berlinen, lehiaketaz gain aurkeztu ondoren, Espainian estrenaldia den lan honetan, Moorek nazio batzuk “inbaditzen” ditu beraietaz ikasteko. Lehiaketaz kanpo izango da. Lehian berriz, DocumentaMadriden Sail Ofizialean 13 film luze eta 20 film labur arituko dira. Horien artean gomendatu nahi dut Berlinen “Forum” sailean ikusi nuen “Tempestad“ filma. Tatiana Huezok Mexikon road movie baten bidez emakumeen aurka egindako giza trafikoa kontatzen digu. Berlinen ere estreinatu zen “Les Sauters“, Melillako hesian barna Europara iristen saiatzen direnen erretratua, ikusiko da Madriden. Film laburretan pozik ikusi dut Maite Alberdi txiletarra berriz itzuli dela. Kasu honetan “Visions du réel” zinemaldian lehen saria jaso duen “Yo no soy de aquí“ filmarekin. Giedrė Žickytė lituniarrarekin egindako filmean Euskaditik duela 70 urte joandako Josebe jarraitu dute. Herrimina duen Josebe.
Zinemaldiko sail sendoa den Espainiar dokumentalaren panoramak aurten berritasuna du. Estrainekoz 6.000 eurorekin sarituko dute film luze onena. Bederatzi izenburu izango dira lehian, horien artean, Oskar Tejedor legazpiarrak egin duen “En Tránsito“, umeak Latinoamerikan utzita Europara lan bila etortzen diren emakumeen istorioa erretatzen duena. Gainera lau film laburren artean Donostiako Santa Clara uharteren azken farozainaren istoria kontatzen duen “Ur Artean“ lehiatuko da. Jesus Maria Palacios eta Iñigo Jimenezek ama kontrolatzaile baten pean zegoen olinpiar kirolaria ere zena ezagutzeko aukera ematen digu. Lehiaz kanpo eskainiko diren film luzeen artean, Fermin Muguruzak New Orleansen grabatutako “Nola?” emango dute eta Teresa Sendagorta bilbotarraren lehen dokumental luzea “Mothertongue” . Nazioartean galduta dagoen 47 urteko exekutibo baten sustrai bilaketa irudikatu du eta DocumentaMadridez gain Malagako zinemaldian lehiatu da.
Carlos Saurak azken urteetan hainbat musika dokumental, batez ere, dantza inguruan sortutako dokumentalak sortzeari ekin dio. Horiek emango dira ziklo berezi batean eta eurekin azkena “Zonda: Folklore Argentino“. Hortaz gain, aurten Espainiako Gerra Zibila piztu zuela 80 urte betetzen direnean, 1937 eta 2014 urte artean, filmatutako 10 dokumental eta 10 fikzio emango dira Espainiako Filmotekaren egoitzan, Doré Zineman. Mataderoko saioetara hurbiltzea ez dutenek Yomvi eta Filmin plataforma izango dute lagun. Euskarri horiek hautatutako hainbat film emango dituzte internetez.
Please comment with your real name using good manners.