Sade zineen ekitaldi arrakastatsunetakoa da “Los clásicos del Principe“. Bi asteartean behin klasikoak programatzeari ekin zioten duela bi urte eta publikoa egon dagoelako jarraitzen dute. Datozen hiru hilabete hauetan film mitikoez betetako programazioa hasteko Ettore Scolari omenaldia. Gaur “Una Giornata Particolare“ emango dute. Berriki zendu den zuzendariak 1977an zuzendu zituen Sophia Loren eta Marcello Mastroianni. 1938an Hitlerrek Erroma bisitatu zuen. Italia fazistarentzat jaia izan zen. Etxebizitza batean, atezaina, Antonietta etxekoandrea (Loren) eta Gabriele (Mastroianni) intelektuala baino ez dira geratu. Erroma eta Antoniettaren familia Furherraren iritsiera ospatzen ari den bitartean, Antoniettak eta Gabrielek elkar ezagutuko dute, egunerokotasunatik ihes eginda.
Bi asteartea barru, otsailaren 23an, Alfred Hitchcock zuzendari britaniarrak 1941ean Hollywooden egindako “Suspicion” (Sospecha) filma emango dute. Alma Reville bere emazte eta kolaboratzaile onenaren gidaritzapean idatzitako gidoia. Playboy bat neska batek ezagutuko du tren batean. Txartela pagatu beharko dio. Festa batean berriz aurkitu eta aitak ez badio uzten ere gizonarekin ezkontzea erabakitzen du emakumeak. Cary Grant eta Joan Fontaine dira aktore nagusiak.
Otsaila hasteko italiar bat bagenuen, martxoa hasteko beste italiar bat, spaghetti western-eko erregea bera. Sergio Leonek 1964ean Ameriketako Estatu Batuetan errodatutako “Per un pugno de dollari“ (Por un puñado de dólares) emango dute martxoaren 8an. Juarez hil ondoren, Mexikon izua da nagusi. Joe (Clint Eastwood) tiratzaile ibiltari bat San Migueleko muga herrira heltzen da. Bertan bi familiak borrokan ari dira lurra kontrolatzeko. Eastwood gazte batekin batera, Italiako aktore onenetako Gian Maria Volonté aurkitu dezakegu antzeztaldean.
Martxoaren 22an, Cary Grant ikusteko aukera berri bat. 1957ko “An affair to remember“ (Tú y yo) filmean Grant berriz playboy bat da, playboy dotore bat. Translatiko batean abeslari bat (Deborah Kerr) ezagutuko du eta harremana hasi. Grant oinordeko aberats batekin ezkontzekotan dago eta Kerr dirudun baten maitalea da. Ontzi utzi baino lehen hitzordua egiten dute: elkar maitatzen badute Empire State Buildingen aurkitu beharko dute sei hilabetetetan. Film erromantiko hau “Cuando Harry encontró a Sally” pelikulan aitatzen dute.
Apirilaren 12an, Marilyn eta natura edo natura eta Marilyn. 1953an hilhori beroa Canada eta Estatu Batuen artean dauden ur jauzi ezagun batzuetan filmatu zuen Henry Hathawayk. “Niagara“ filmak ezkontz bidaietako leku maitatu hori erabiliko du bi bikote kokatzeko. George eta Rose osatzen duten bikotea haustear dago. Joseph Cotten da Marilyn Monroeren bikotea.
Eta apirila ixteko beste ezkontza krisi bat irudikatzen duen altxor bat. 1967an Stanley Donenek sortutako “Two for the road“ (Dos en la carretera). Audrey Hepburn eta Albert Finney Joanna eta Mark dira. Frantziar Riverara bidatzaiatzen dira Londresetik. Bertan euren harremanaren hasierako une erromantikoak, ezkontzaren lehen urteak eta desleialtasunak gogoratzen dituzte. Urteen poderioz aldatu dute eta ondorioz dilema bati egin beharko diote aurre: banatu edo diren bezala onartzea. Henry Mancini handiak sinatzen du soinu banda. Apirilaren 26an emango dute, beste saioak bezala 20:00tan eta jatorrizko bertsioan espainiar azpitituluekin.
Please comment with your real name using good manners.