Aurten estrenaldi gutxi, bi besterik, baina agian gehien esperotako horietakoak iritsiko dira Euskadi eta Nafarroako pantailaretara. Oscarretan sari potoloak lortu ditzaken “El Renacido“ (The Revenant) eta Cannesen kritika txunditu baina Oscar sarietarako pittin bat mantsotuta dagoen “Carol“ filmak ikusteko aukera dugu gaurtik.
Alejandro G. Iñarrituk egindako azken lana, “The Revenant“ filmak aurtengo Oscar sarietarako izendapen gehien dituen pelikula da. Batzuek jada segurutzat jotzen duten Iñarrituren ohiko kolaboratzailea, Emmanuel Lubezki argazkilaritza zuzendariak berriz jasoko duela Oscar saria. Eta baita, Leonardo DiCapriok aktore onenaren saria jasoko duela, sail honetan bere laugarren izendapenean. Estatu Batuetako Mendebalde Basatian, XIX. mendean gertatutako istoria bat irudikatu du Iñarrituk. Hugh Glassek (DiCaprio) basoan hartz baten erasoa jasaten du eta hiltzori uzten du Tom Hardyk antzezten duen lagunak. Baina Glassek bizirik jarraitu, berreskuratu eta mendekua jarriko du martxan. Urrezko Globoetan aktore, zuzendari eta film onenaren sariak jaso zituen filmak. Donostian eta Bilbon jatorrizko bertsioan ikusteko aukera dago.
Eta jatorrizko bertsioan ere Donostian eta Bilbon emango dute “Carol“ Todd Haynesen lan berria. Beste zine askotan bikoiztua emango duten filma sei Oscar sarietarako dago izendatuta. Canneseko zinemaldian lehiatu zen, kritika txunditu zuen eta sari bat jaso zuen. Rooney Mara emakumezko aktore onenaren Palmondoa lortu zuen Emmanuelle Bercot franziarrarekin batera. Batzuen ustez baina Cate Blanchett saritu behar zuten. Filmak 1950eneko hamarkadan bi emakumeen arteko amodio istorioa kontatzen digu. Beti ondo dagoen Cate Blanchett ezkondutako emakume tristea da. Dendari gazte batekin (Rooney Mara) maiteminduko da. Patricia Highsmith idazlearen eleberri batean oinarritua, Highsmithek ezinekin kaleratu behar izan zuen eleberria, garai hartarako gai polemikoa baitzuen. Blanchett eta Mara zoragarri daude, jantziteria eta argazkia ere primerakoa. Ikusi nuenean hotz utzi nindun baina eta berriz ikustea erabaki dut beste begiekin ikustearren.
Please comment with your real name using good manners.