Otsailaren 28an sari garrantzitsuenak emango dira. Oscar ezizenez ezagunak diren sarietara izendatuta daude hainbat film ikusi ditugu gure pantailetan jada, beste batzuk orain datoz. “Carol” (sei izendapen) esaterako Iparraldeko zine aretoetan dago eta aste honetan Hegoaldekoetan estreinatzen dira “Spotlight“ (sei izendapen) eta “Creed“ (izendapen bat).
Oscar sariekin aurten dagoen polemikatik ez du ihes egin aste honetan estreinatzen den “Creed. La leyenda de Rocky“ filmak. 2013an Sundance irabazi zuen “Fruitvale Station” ederraren bikote berak, Ryan Coogler zuzendariak eta Michael B. Jordan aktoreak egin dute boxeoan girotutako film berri hau. Baina pelikula izendapen bakarra izan du: Sylvester Stallonek lortu du aipamena, bere Rocky papera mitikoagatik. Creed hildako boxeolari beltz baten semea da. Aitak Rocky Balboarekin izandako partida lekura joango da semea eta boxeoa utzita duen Rockyri bere entrenatzailea izateko eskatuko dio. Stallonek antza drama paper zoragarria egin du. Horri esker, antzeztaldeko aktore onenaren Urrezko Globoa jaso zuen eta askoren Oscar kinielatan dago.
Stallonek aurrean Mark Ruffalo izango du. Aktore estatubatuarra aktore nagusi ematen du Estatu Batuetako elizaren oinarriak astindu zituen eskandaluaren eta haren ikerketaren berri ematen duen “Spotlight“ pelikulan. Baina Oscar sarietarako antzeztaldeko aktore onenarerako du aipamena. Ruffaloren Oscarretarako hirugarren izendapena da. Rachel McAdams antzeztaldeko emakume aktore onena sailean dago izendatua. Apaizen sexu gehiegikeriak agertu zuen Boston Globeko ikerketa jarraitzen duen filmak ere film, zuzendari, editai eta gidoi onenaren sailean ere izendapenak lortu ditu. Donostian jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango da.
Asteko azpimarratutako beste estrenaldia Juana Maciasek zuzendutako “Embarazados“ da. Madrildarrak amatasunaren inguruko komedia honen zati bat Donostian grabatu zuen. Paco León eta Alexandra Jimenez, Fran eta Alina dira, urtetan elkarrekin egondako bikotea. Alinak amatasunaren deia entzuten duenean, Frani aita izan nahi duen galdera sortzen zaio. Zinera barre egitera doazenak pozik.
Duela gutxi “Camino de la escuela” dokumental arrakastatsua egin ondoren, Pascal Plisson bueltan da munduko lau umeen istorioa batekin. “El Gran Día“ dokumentalak Nidhi (15 urte, India), Deegii (11 urte, Mongolia), Tom (19 urte, Uganda) y Albert (11 urte, Kuba), bi neska eta bi mutilen egun handia kontatutko digu. Bere bizitza aldatu dezakeen froga batera aurre egingo dioten eguna. “Save the Children” eta Unescoren laguntza izan du Donostian eta Bilbon ikusiko den dokumental honek.
Bilbon eta Gasteizen gaurtik ikusgai Toronton lehiatu zen “Respira“ film alemaniarra. Haurdun dagoen emakume greziar bat Frankfurtera doa profesional gazteen bikote batengana, lanera. Bikotearen urte terdiko Lotte umea zainduko du. Ondo doa guztia, haurra “galtzen” duen arte. Eskarmentu nahikotxo du Christian Zübert zuzendariak.
Please comment with your real name using good manners.