Ikusentzunezko programenen jaialdiaren, FIPAren 29. edizioa bukatu berri da. Atzo Gare du Midin banatu ziren lehiatzen ziren sei sailetan sari nagusiak, Urrezko FIPAk, eta beste erakundeek emandako sariak. Eta laburbilduz esan daiteke, Europa eta Hego-Amerikara joan direla sariok, Bosniako gerraren mamua agertu dela eta eskandinabiar aktoreek gero eta indar gehiago dutela.

Telebista pelikulen Urrezko FIPA beterano batek eraman du. Roger Michellek zuzendu du “Birthday“ filma. Antzerki lan batean oinarritutako filmak haurdun dagoen gizon baten erditzea kontatzen digu. Bigarren seme-alaba edukitzeko bikote batek erabaki bitxia hartzen du: emaztea lehenengoarekin oraindik traumatizatua gizonak erdituko du utero artifizial jarriko dio eta artifizialki intseminatu ondoren Emakume baten vs gizon baten haurdunaldiak konparatuko ditu Michellek. Telebistan nahiz zinean eskarmentua du errealizadoreak. Besteak beste, Julia Roberts zuzendu du “Nothing Hill” komedian. Gurean duela gutxi ikusi genuen; Donostia Zinemaldian lehiatu zen “Weekend” filmarekin. Emakumezko aktore onenaren saria Marie Baümer alemanak, “Brief an Mein Leben“ pelikulagatik hartu du. Eta gizonezko aktore onena, Nicolás Rojas gaztea izendatu dute “Zamudio“ film txiletarrean egindako lanagatik.
Hego Amerikako ikusentzunezkoaren indarra azpimarratzeko, Argentinako telebista produktu batek, “Historia de un Clan“, Sebastián Ortegak zuzendutakoak jaso du serietan Urrezko FIPA saria. 1980eneko hamarkadan Buenos Airesen aritu zen Puccio familia kriminalaren historioa kontatzen digu Telefé kanalaren lanak. Duela gutxi horren zine bertsioa ikusi genuen, Donostia Zinemaldian, Pablo Traperok egindako “El Clan” filman. Antzeztaldeari dagokionez, egun argi dago, eskandinabiar aktoreen indarra. Islandiako “CASE“ serie poliziakoan aritu den Steinnun Ólina Porsteinsdottirrek jaso du emakumezko aktore onenaren saria eta Stellan Skarsgärd suediar ezagunak gizonezko aktore onenaren iruditxoa hartu du “River“ detektibeen serie britaniar-estatubarrean egindako paperagatik.

Patrick Chauvel gerra argazkilari frantziar ezaguna da. Bosniako gerran setiatutako Sarajevon aritu zen. Eta bertako biztanleekin harremana egin. Horiek berreskuratu ditu “Le siège“ dokumentalean. Rémy Ourdanekin batera zuzendu duen lanean Sarajevoko intelektual mordoa (Denis Tanovic zine zuzendaria, Haris Silajdžić politikaria eta Zlatko Dizdarevic, egunkari zuzendaria, besteak beste) eta setiatutako hiria defendatu zutenak galdekatu ditu eta garai hartako artxibo-irudiekin uztartu ditu. Hiru urtez setiatuta izan zen Bosniako hiriburuaren erresistentzia borroka kontatzen duen film honek jaso du dokumentalen Urrezko Fipa.
Frantzian sormeneko dokumentalaren eta telebista erreportaiaren artean lerro argia dute. Horrela erreportaiek ere euren FIPA saria izaten dute zinemaldi honetan. Aurten lur honetan ere ezaguna dugun Mittal enpresa gizonari emandako borroka bat kontatzen digun erreportaia saritu dute. Lorenako erregioan dagoen Florange hirian Arcelor Mittal lantegian emandako borroka jarraitu zuen bi urtez Jean-Claude Poirson zuzendariak. Kamara eskutan, “langileak etsi ez direla aditzera ematen zuen borroka” erretratu du eta “La Bataille de Florange“ erreportaian eman. Musika eta Ikuskizunen sailean “Zpovêsd’ Zapomenutého“ (Desagertutakoen Aitormena), Petr Vaclav txekiarrak zuzendatuko lana jaso du Urrezko Saria. Eta azken urteetan, digitalean egiten ari dien produktuei eskeinitako sailean, SmartFIPA sailean, Simon Bouisson frantziarrak zuzendutako “Wei or Die“ film interaktiboa irabazi du.
Irabazleen zerrenda osoa hemen topatuko duzue: http://www.fipa.tv/fipa/uploads/Fipa_palmares-2016_def_site.pdf
Please comment with your real name using good manners.