80 urte betetzear da Robert Redford baina sex symbolak oraindik orain filmak egiten darrai. Aktore lanetan parte hartu duen azkena post produkzioan dagoela, berak sortutako zinemaldian, Sundanceko zinemaldian, aurkeztu zuena datorkigu orain Espainiako zine aretoetara. Bill Bryson idazlearen eleberri arrakastasua, “A walk in the woods” pantailaratu du Ken Kwapis zuzendariaren agindupean. “Un paseo por el bosque“ filmean Redford Bryson bera da, Ingalaterran bi hamarkada luze pasa ondoren, etxera, Kaliforniara itzuliko den Bryson. Eta lurraldearekin berriro harremana berreskuratzeko Apalatxe Mendietan barrena bidaia egingo du lagun zahar batekin (Nick Nolte) etxean emaztea (Emma Thompson) utzita.
Donostiako Zinemaldian, Zabaltegin, estreinatu ondoren zine prentsa txundituta utzi zuen Federico García Lorcaren “Bodas de Sangre” liburuan oinarritutako “La Novia” filmak. Estatu Batuetan ikasi ondoren, Paula Ortiz aragoiarrak egiten duen bigarren luzeak Garcia Lorcaren testuan dagoen edertasun eta gogortasun osoa harrapatu ditu irudi indartsu batzuen laguntzarekin. Inma Cuesta emaztegai eder eta boteretsua da Leonardo (Álex Garcia) senargai ohiak eskeintzen dion galbidean erortzen dena. Asier Etxeandíak antzezten duen senar berriak gutxi egin dezake pasio horren aurka. Bere film laburretik Paula Ortizek aktore izan dituen Luisa Gavasa eta Carlos Álvarez Novoa oso sineskorrak daude ama eta aita paperean. Horregatik Zine Prentsaren Feroz Sarietarako izendapena lortu dute biek; Álvarez Novoak jada hilda lortu du izendapena. Horiek dira “La Novia” filmak lortu dituen 9 izendependenetatik batzuk. Goyen atari diren sarietan hautagaitza gehien lortu ditu filmak, besteak beste zuzendari, emakumezko aktore eta film onenaren saileetan.
Gaur estreinatzen den bestea Canneseko zinemalditik pasa zen, Sail Ofiziletik. Matteo Garronek ingeleseraz egiten zuen lehen saiakerak baina ez zuen prentsa txunditu. “Gomorra” film ezagunaren zuzendariak aintzinako ipuin kontalari italiar ezagun baten, Giambattista Basileren, hainbat ipuin pantailara moldatu ditu “El Cuento de los Cuentos“ luzean. Errege, printzesa eta monstruoen film fantastiko honetan Salma Hayek, Vincent Cassel eta John C. Reilly aktoreak zuzendu ditu. Iruñean eta Donostian jatorrizko bertsioan emango dute.
Frantzian ohikoak bilakatzen ari diren komedietatik azkena datorkigu Hego Euskal Herriko pantailetara gaur. “Papa o Mama“ filma Frantziako takilan lehen postuan izan da. Florence eta Vincent Leroy arrakastatsu dira ezkontzan eta euren lanetan. Dibortziatzea erabakitzen dutenean ere, eredugarri izatea nahi dute. Baina biei ametsetako postua eskaintzen dietenean bereak eta bi egingo dute seme-alabeekin ez geratzeko. Izan ere, epaileak ados jartzea eskatzen die, bestela seme-alabek erabaki beharko dutela norekin geratu. Frantzian ezagunak diren Marina Foïs eta Laurent Lafitte dira aktore protagonistak.
Eta haurrentzat animaziozko filma ere dugu karteldegi berrian. Alemanian sortu dute “Koko Dragoi Txikia“. Ezberdinen inguruko istorioa da. Dragoien Uhartean Koko eta Oskar ezberdinak dira. Koko, hegan egiterik ez duen dragoi-hegalaria da; Oskar berriz barazkijalea bihurtzea erabaki duen haragijalea. Matilda arantzurdearekin bilduko dira eta hirurok mentura ikaragarriak biziko dituzte. Gabonetako oporraldien atarian estreinatzen digute filma.
Please comment with your real name using good manners.