Duela bi urte zine informazioa egiten zuten kazetari talde batek elkartzea erabaki zuen eta aspaldiko ideia bat gorputzeari ekin zion. Goya sarietan sortutako ideia bat gorputzeari: zergatik ez dugu Goya Sarien ataria izango diren sari batzuk sortzen. Alegia Estatu Batuetan egiten den modura Urrezko Globoen moduko sari batzuk ematea. Goya sariak zinemaren industriak ematen baditu, hauek ia egunero filmak ikusi eta komentatu behar dituzten kazetariek ematen dituzte. Eta horrela 2014an Feroz Sarien lehen edizioa sortu zen.
Sariok urtarrilarean 19an banatuko dira Madrilgo Principe Pío geltokiaren aretoan, Canal + kateak zuzenean emango duen zeremonia batean. 170 kazetarien bozketa jaso ondoren, gaur sari horietarako izendatuak daudenak jakin dira. Eta hautagaitza gehien, 9 izendapen, Paula Ortizen bigarren luzeak “La Novia“ filmak jaso ditu. Federico García Lorcaren “Bodas de Sangre” lanean oinarritutako filmak aukerak zituen sail guztietan gizonezko aktore onenaren sailean ezik lortu ditu izendapenak. Gure Asier Etxeandia ez da sarietako hautagaia izango horrela. Baina izendapenak lortu ditu besteak beste zuzendariak, emakumezko aktore nagusiak, Inma Cuestak eta antzeztaldeko bi aktoreak, Ortizen lan guztietan izan den Luisa Gavasak eta zendu berria den Carlos Alvarez Novoak. Filma aste honetan estrenatzen da, beraz bisita txartela ederra du.
Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialean lehiatu ondoren, Zinemaldiko Feroz Saria jaso zuen “Truman“ filma da hurrengoa 6 izendepenekin. Cesc Gayren filmaren izendapen kopuru berdina du “El Desconocido” thriller galizarrak. Sail nagusietan izendatuak daude. Eta horrela “Truman“eko Ricardo Darínek eta Javier Cámarak eta “El Desconocido“ko Luis Tosarek Principe Pioko eskenategira igotzeko aukera dute. Iaz aktore onenaren Feroz Saria jaso zuen Javier Gutierrez ere izendatua dago, “El Desconocido”n batez ere bere ahotsak egiten duen antzeztaldeko aktore lanagatik.
Lau izendependekin bost film daude, lau komedia eta film dramatiko bat. Horien artean daude Álex de la Iglesias bilbotarraren “Mi Gran Noche“ eta Borja Cobeagaren “Negociador“ pelikulak. ETA-Gobernuaren arteko negoziazioak iturri dituen filmak Ramon Bareari bere lehen Feroz izendapena eskuratu dio aktore onena bezala. Cobeagaren gidoia eta kartela ere daude izendatuak. Komedia onenaren sarirako lehian izango dira Cobeaga eta De la Iglesias. Urtezaharreko gala baten parodian antzeztalde aktore lanetan ari diren Mario Casas eta Blanca Suarezek lortu dute haugaitza.
“Ma ma“ pelikularen musika egin duen Alberto Iglesiasek ere hautagaitza lortu du. Penelope Cruzek ere emakumezko aktore onenaren izendapena lortu du film horregatik. Sail berdinean lortu du izendapena Irene Escolarrek Lara Izagirreren lehen luzean “Un Otoño Sin Berlín“ egiten duen lanagatik. David Iluindain nafarrak Barcenas kasuaren inguruan filmatutako “B, la película“ pelikulak ere aktore onenaren izendapena ekarri dio Pedro Casablanc-i. Eta Aurten ere ez dute mozketa pasa dokumentalek. Eta aipatzekoa da hauteskunde kanpaina hastearekin batera estrenatu den “Techo y Comida“ filma, krisiaren inguruan, crowdfunding-ez egindako filma drama film onenaren eta emakumezko aktore onenaren (Natalia de Molina) sailean sailkatu dela.
Espainolez dagoen esteka honetan (http://www.informadoresdecine.es/la-novia-lidera-las-nominaciones-a-los-premios-feroz-2016/) aurkituko dituzue izendatu guztiak. Sarien banaketa esan bezala urtarrilaren 19an Madrilen gala Silvia Abril aktoreak aurkeztuta.
Please comment with your real name using good manners.