Berlinen larunbatean 1988tik Europako Zine Akademia (EFA)k banatzen dituen sariak emango dira. Aurretik 28. edizio honetan garaile bat izendatu beharko bagenuke koprodukzioa izango litzateke. Azken urteetan Europa mailan pelikula indartsuak egiteko gero eta gehiago herri desberdinetako ekoizleak batu egiten dira. Horrela aurten izendapen gehien ditu Paolo Sorrentino italiarrak ingeleseraz, Inglaterran eta aktore anglo-amerikarrekin egindako “Youth“ filmak. Horren atzetik, izendapen kopuru berdinarekin Yorgos Lanthimos greziarrak Irlandan, ingeleseraz ere filmatutako “The Lobster“ eta lau herritako europear hainbat etxeen babesaz Roy Andersson suediarrak egindako “Usoa adar batean pausutu zenean bizitzari so egiteko“ dira.

Sail nagusietan bost izendapen ditu Paolo Sorrentinok ingeleseraz filmatutako lehen luzeak. Cannesen lehiatu zen “Youth“ (Gaztaroa) filma Europako film onena, zuzendari onena eta gidoi onenaren bila arituko da. Oporretako etxe batean orkesta zuzendari batek (Michael Caine) emaztearekin egiten ohi zuen oporraldia alabarekin (Rachel Weisz) egingo du. Han aurkituko du gaztaroko laguna duen zine zuzendari estatubatuar bat (Harvey Keitel) eta paper berria prestatzen ari den aktore bat (Paul Dano). Caine eta Weisz izendatuak daude gizonezko eta emakumezko aktore onenaren sailean.
Paolo ez da bakarra aurten Europako “lingua franco“n lan egiten estreinekoz saiatu dena. Film bitxiak egin ohi dituen Yorgos Lanthimos greziarrak Irlandan britaniar aktoreekin errodatu du “The Lobster“, egunotan gure zine aretoetan dagoen filma. Cannesen epaimahaiaren saria lortu zuen luzeak beste oporraldi etxe bat aurkezten digu. Bertan baina estressa da nagusi, egoilarrak bikote bila joango dira bertara. Lortzen ez duena animalia bihurtuko da. Komedia hau film onena, zuzendari onena, gidoi onena eta aktore onena, Colin Farrell, sarietarako dago izendatuta. Eta jada aurretik erabakita dagoen jantziteria onenaren saria jaso du. Lau izendapen ere ditu Andersson suediarreren komedia berriak. Film onena eta komedia onena, sail bietan izendatu dute. Suediak Oscar sarietara aurkezten duen filma gidoi eta zuzendari onenaren sailean ere lehiatuko da.
Hiruna izendapen dituzte Berlinalen Sail Ofizialean lehiatu ziren film alemaniar eta britaniar batek. Plano bakarrean Berlinen Sebastian Schipperrek filmatu zuten “Victoria“ luzea Europako film onena, zuzendari onena eta emakumezko aktore onena (Laia Costa katalana) sailetan hautagaia da. Eta gau bat irudikatu, baizik eta 45 urteko ezkontza bat arriskutan jarriko du Alpeetan aurkitutako hilotz batek. Andrew Haigh britaniarrak zuzendutako “45 years“ filmaren gidoiak izendapena merezi izan du. Baita ezkontz urteurrena prestatzen ari den bitartean ezkontza hondoratzen ikusten duen Charlotte Rampling zoragarria eta Tom Courtenay, senarraran paperean.

Europako film onenaren saria hartzeko borrokan Oscar sarietan “Loreak” filmaren lehiakide bi daude. Turkian, istoria turkiar bat kontatzen duen “Mustang“ filma aurkeztu du Frantziak bere hautagai bezala. Frantzian bizi den Deniz Gamze Ergüven zuzendariaren lehen film luzeak gizarte kontserbadore eta itxi batek bost aizpeengan duen eragina erakusten du. Alemania eta Turkiako koprodukzioa ere bada. “Rams“ edo espainolaz “El Valle de los Corderos” Grímur Hákonarsonen lehen luzea da. Danimarkaren partehartze txikia duen film islandiarrak ahuntzak hezi eta urte luzez haserretuta dauden bi anaien istorioa kontatuko digu. Semincin garaile izan zen eta larunbatean Europako akademikoen zain geratuko da.

Eta Akademiaren 3000 kideen bozketari esker emango diren sariez gain, aurten EFAren batzorde presidenteak hirugarrenez ia 30 urteetan Ohorezko Saria emango du. Aurretik EFAren sortzailea izan zen Manoel de Oliveira zuzendaria portugaldarrari eta Michel Piccoli aktore frantziari emandako saria aurten Michael Caine aktore britaniarrari emango diote. “Bihotz bihotzez eman nahi diogu” esan dute 100 filmetan baino gehigotan lan egin duen aktoreari. Batzuk aipatzen ditu EFAk bere oharrean: Charlie Croker gangsterra “THE ITALIAN JOB” filmean (1969), “CONSUL HONORARIO”ko kontsula (1983), “HANNAH ETA AIZPAK” filmeko senarra eta amorantea eta “EL AMERICANO IMPASIBLE”ko (2002) Thomas Fowler kazetaria. Caine bitan igo daiteke eskenategira, izan ere, aktore onenaren sarirako hautagai bait da “Youth” pelikulagatik. Europako sariak badira kate bakar batzuk, batez ere, Ekialdeko Europako kateak emango dute zuzenean, batzuk streaming-ean emango dute euren orrietan, beste askok beste egun batean eskainiko dute gala hori.
Please comment with your real name using good manners.